|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inprimatu
Txortan: etimologia
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-09-20 ¦ 09:27 ¦
sexua
E-postaz omen dabil mezua, eta Joxe Aranzabalek argitaratu du bere blogean. Txortan terminoaren jatorri etimologikoa, ingelesean omen. Joxek dioen bezala, Si non e vero, e ben trovato, egia ez bada, ondo asmatua da.
Erref.:
Txortan: etimologia (www.goiena.net)
Erantzunak
#1. Re: Txortan: etimologia
joseba ¦ 2007-09-20 ¦ 10:32
guztiz bat Joxerekin. etimologia benetakoa balitz, ordea, ez ote luke "txortan" horrek kostaldean presentzia nabarmenagoa izan beharko ?
#2. Re: Txortan: etimologia
Juan Luis Zabala ¦ 2007-09-20 ¦ 11:24
Oso "ben trovato" irizten diot nik ere etimologia horri, ederra benetan. Baina "txortan" hitza... ez al da Azkoititik zabaldu mundura?
Azkoitian ("villa alpargatera" deitzen baitzitzaion) oso ohikoa izan zen garai batean (40, 50 eta 60ko hamarraldietan, nik uste) kalean txortan egitea, alegia abarketak (alpargatak) jostea, sartu-aterako mugimendu etengabean. Antza denez, hortik dator hitzaren erabilera "berria", larrua jotzearen adierarekin.
Gure anaia Xabierrek (Xestero gisa ezagunagoa hortik zeharko bazterretan) dio bera izan zela hitzaren erabilera horren asmatzailea. Zabaltzen ere egingo zuen lan Xesterok, baina nik uste dut zabaltze lanetan Egan taldea nabarmendu zela: "Bakarrik lo ez, bakarrik lo ez, lagunakin txortan bai". Baxu jotzaileak maiz janzten zuen kamiseta berde bat, bularraldean marra zuri zabala zuena, letra gorriekin "Txortan" jarrita.
"Aupa la txorta" eta "Txorta freskue" ohiko gerra oihuak izan dira gure kintako azkoitiarron nerabezaroan.
#3. Re: Txortan: etimologia
josune ¦ 2007-09-20 ¦ 11:25
> E-postaz omen dabil mezua, eta Joxe Aranzabalek argitaratu du bere blogean. *Txortan* terminoaren jatorri etimologikoa, ingelesean omen. Joxek dioen bezala, *Si non e vero, e ben trovato,* egia ez bada, ondo asmatua da.
> URLA:http://www.goiena.net/blogak/faroa/txortan
Gure aman esanetan, Axkoititik dator TXORTA JO edo TXORTAN EIÑ esamoldea. Axkoitti Zalduntxoen herria izateaz gain, alpargatagileen herria ere bazan. Herriko kaleko bebarrutan egoten omen ziran alpargatagilliak josi eta josi, josi eta josi... Alpargata oin azpiak hartu eta haria barrura, haria kanpora jostorratzakin. Txorta jotzen zuten... eta handik datorren eufemismoa (edo disfemismoa?) omen da.
“Azkoitiko Euskerie” (2001) liburuan ere egiten zaio honi erreferentzia (118. orr.):
Txorta, txortie. 1. 5 dozena, alpargata munduan. 2. Sexua. "Gaur txorta giro zion".
Txortan eiñ. 1. Abarketa munduko terminoa, alpargatak josi. 2. Larrua jo.
Ez dauka, agian, aurreko azalpenak adina graziarik, baña politta da... Herrixen edozeñ zaharri galdetuta, ateako lioke honi ere grazi punttua...
#4. Re: Txortan: etimologia
Kutraila ¦ 2007-09-20 ¦ 11:39
Txorta, txortie. 1. 5 dozena, alpargata munduan.
Alegia, SORTA
Erantzun (klik zabaltzeko)
Facebook bidez erantzun
|
sexua gaia duten albiste gehiago
Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|