Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Elhuyar dictionary ingelesezko hiztegia
Elhuyar/Elkar ¦ Elhuyar Fundazioa / Elkar argitaletxea ¦ 2007-09-17 ¦ 14:56 ¦ Hizkuntza
Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak, elkarlanean. Euskaratik ingelesera eta ingelesetik euskarara kontsulta daitezke hiztegi honetan jasotzen diren 34.000 sarrera eta azpisarrerak, 50.000 adierak eta 12.000 adibideak.
Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean, eta 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasotzen ditu. Euskararen, gaztelaniaren eta frantsesaren ondoren, euskal gizartearen ‘laugarren hizkuntza’ ingelesa dugula esan dezakegu, eta badakigu komunikazio-hizkuntza garrantzitsua dela gaur egun hainbat alorretan. Horrenbestez, euskara-ingelesa hiztegiak ezinbesteko tresna dira, euskara eta ingelesa aurrez aurreko harremanean jarri nahi badira. Hiztegi honen bidez, Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak alor horretan dagoen aukera ugaritu eta hobetu nahi izan dute. Hiztegi hau tresna baliagarria da irakasle eta ikasleentzat, bai eta hizkuntzak lantzen edo hizkuntzekin lanean diharduten profesionalentzat ere.
Elixabete Etxeberria aritu da hiztegi honen zuzendari-lanetan, hiztegiaren diseinuaz Antton Gurrutxaga arduratu da, aholkulari eta zuzentzaile Antton Garikano eta Sarah J. Turtle izan dira, eta Irati Bereau, Aiora Jaka, eta Sahats Ugartetxea izan dira erredaktoreak.
Erantzunak
Ingelesezko hiztegiak sarean
Sustatu ¦ 2007-09-17 ¦ 15:59
Zorionak. Sareko bertsiorik izango du lan honek? Euskara-ingelesa ingelesa-euskara beste hiztegi badago sarean, eta Euskalbar Firefoxeko tresnan integratuta gainera: Morris hiztegia. Aukera bat gehiago balu ondoan, Interneteko erabiltzaileontzat kalterik ez.
Erantzun honi
Re: Ingelesezko hiztegiak sarean
Asier ¦ 2007-09-17 ¦ 20:11
gaur arratsaldean, behintzat, Euskalbarrekin ezin da erabili Elhuyarren hiztegirik
Erantzun honi
Re: Ingelesezko hiztegiak sarean
assar ¦ 2007-09-18 ¦ 08:31
> gaur arratsaldean, behintzat, Euskalbarrekin ezin da erabili Elhuyarren hiztegirik
>
> "hona eramaten zaitu":http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/frames.php?term=casa&source=eu
Aldatu egin dute Elhuyar (EU-ES/ES-EU) hiztegiaren webgunea, orain hau da:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.aspErantzun honi
Re: Ingelesezko hiztegiak sarean
Juanan ¦ 2007-09-20 ¦ 18:18
> gaur arratsaldean, behintzat, Euskalbarrekin ezin
> da erabili Elhuyarren hiztegirik
Euskalbarra eguneratu dugu. Une honetan probak egiten ari gara . Biharko bertsio berria kaleratuko dugu (espero ;-) <a href="http://www.interneteuskadi.org/euskalbar">ohiko lekuan </a>
Erantzun honi
