Teknologia albisteak
7

Heroiak: ETBrentzako euskerak balio gutxiago du

Erabiltzailearen aurpegia
FHarlock
2007-09-13 : 09:09

ETBk Heroiak deritzon telesail arrakastatsua euskeraz bikoiztu du, baina erderazko bikoizketa baina kalitate txikiagoan, euskaldunok kalitate txikiagoa bakarrik merezi dugula uste baitute.

Gogora dezagun nondik datorren Heroiak telesaila ikusi ahalko denarena. Lehendabizi sinadura bilketa bat egin zen ETBri telesaila bikoiz zezan, euskeraz ikusten ez zelako ETB2an dualki emititzen ez bazen eta ETB1n denbora zelako telesail bat ikusi gabe.

Gero jakin genuen, ETBk aintzat hartu zuela, eta Heroiak telesaila ETB2tik euskeraz ikusteko aukera izango genuela: Albistean Sustatun.

ETB azkar eta serio ibili da, eta telesail honen DVD edizioak euskerazko bikoizketa eramango du. Poztekoa da, behingoan egin dutelako, arau izango beharko lukeena

Baina edizioak gertutik begiratzekoan, hurrengokoa aurkitzen dugu:

  • DolbyDigital 5.1: Ingelesa eta gaztelera.
  • DolbyDigital 2.0: Euskera, katalana eta galiziarra.

Zer esan nahi du honek? Hizkuntza ez nazionalentzako kalitate formatu txikiagoa erabili dela, 5.1 soinua ingurakorra da, home cinema deritzonetan soinua 5 kokalekuentzako prestaturik dago, aurrekoa, eskuma, ezkerra, atzeko eskuma, atzeko ezkerra, soinu grabeentzako bozgorailuarentzako informazioarekin. 2.0-koa bitartean, soinu sinple da, soinua ezkerretik edo eskumatik bakarrik kokatzen da.

Beraz, euskaldunak, katalanak eta galiziarrak, erdaldunak baino soinu kalitate txikiagorako eskubidea daukagu, ez ditugu erdaldunen kalitate eskubide berdinak, gutxiago gara.

Eta ez da kontua diskan espazio arazorik dagoenik, DVD tipiko baten, 4 atalduna, 5.1eko 3 audiok 7 giga betetzen dute. 5.1 bikoizketa bakoitzak 460 mega direla kontuan edukita eta diskak 8.5 giga gorde ditzakela, Heroes-ek dakartzan bikoizketa guztiak 5.1-en etor zitezken arazorik gabe.

Non da arazoa beraz? ETB eta beste kateak, gehienez jota 2.0-n bikoiztera ohitu direla, naiz eta bikoizterako materiala gaur egun 5.1-en jaso daitekeenik, beraiek gaur egungo beraien beharretara begiratuta lan egiten dute. DVDak 5.1 eraman dezakeela? bost axola beraiek emisioan erabili ezin badute.

Gogoan dut ETBren duela urte batzuetako lema, "Etorkizunari begira zabalik leihoa" edo holako zeozer zen. Gaur egun telebistaren etorkizuna HDTV da, zeinetan 5.1 erabiliko den. HDTV heltzerakoan, ETBk 2.0 bikoizketa izango du bakarrik berriz emitituko balu sail hau. Etorkizunari begira lan egin ordez, 90 hamarkadako kriteriokin lanean dabil.

ETB: ordua du leihoa behingoz irekitzeko, etorkizuna benetan aintzat hartuz, euskaldunei erdaldunei eskeintzen zaien kalitate berdina eskeiniz.

ETB: euskaldunak ez gara beste inor baino gutxiago, baduzu hori ikasteko garaia. Eguneratu lan kriterioak eta sortzez bikoizketa aparte gorde bada, nahastu ezazu 5.1-en, HD-DVD edizioa laister prestatzen hasiko baitira.

Erantzunak

Unai
2007-09-13 : 10:49

Ez dute egingo, baina zergatik ez Heroes ETB1n eta dual bidez gazteleraz?



Baina ez gaitezen kexatu, laster hasiko dira dantza txapelketak eta ETB1n ikusi ahal izango ditugu, zuzen-zuzenean.

Kamizida
2007-09-13 : 10:55

Zoritxarrez edo zorionez, ETB euskarazko telebista bakarra da gure etxean eta askotan ikusi behar izan dut udan. Ez da erraza, eta tripako min galantak ere eragin dizkit, malaletxea sortu ez didanean. Arratsaldeetan eta gauean, eguna joan eta eguna etorri, pailazo ofizialen saio gazgabeak, orain dela 10 urtekoak (lehiaketan parte hartzeko, idazteko eskatzen zuten, gainera!); animaliei buruzko dokumentalak; serie penagarriak (zein hitzekin defini daiteke egokien Maite kutuna?); pilota?partida amaigabeak; harrentzako pelikulak (noizko helduentzako on bat?); iazko programen errepikapenak (grazia egiten du Bi errepidean programan uda betean jendea txamarra jantzita ikustea!); eta zer esan marrazki bizidunez (horien bidez helarazten dizkiguten balioak alde batera utzita)... Noizko programazio dezente bat Euskal Telebistan? Euskaldunak tontotzat al gauzkate? Nik proba egingo nuke: ETB1en ematen dutena hilabetean ematea ETB2n. Seguru astebete ere ez lukeela iraungo

Ander Elortondo
2007-09-13 : 11:23

Bikoiztu = (lana bi bider egin?)



Grezia, Norvegia, Suedian, Danimarkan EZ da bikoizten. Azpitituluak erabiltzen dira.



Bertsio originala, hori dira, ORIGINALA.



Gizartearen ingelera ezagutza nabarmen hobetuko litzateke. (Aurrez aipatu ditudan herrialde guztien ingelera maila zein da?, a ze enbidia!)



ETB1en audientzia (zoritzarrez patetikoa) handitzeko aukera oso handiak. Euskaldunak ez diren baina bertsio originalak ikusi nahi dituzten ikusleak bereganatuko lirateke.



Dirua. Gure poltsikoetatik ordaintzen dugun bikoizketa koste izugarriak aurreratuko lirateke eta diru horrekin PELIKULA ASKOZ HOBEAK EMITITU. DAITEZKE.





Jadanik ordua da bikoizketa ezabatzeko kanpaina bat hasteko, kalitateagatik, kulturagatik, ekonomiagatik, audientziagatik.....





PD: asper asper egina naukate betiko 12 ahotzek 500 aktore bikoiztuz, edo 1500 ziren...





oier u.
2007-09-13 : 11:49

Soinuarena erosten ditugun DVD gehienetan gertatzen da zoritxarrez...


Eta bestela, ba betikora gatoz, dual eta azpitituluak euskaraz, jatorrizko bertsioa etab.
Filmak euskaraz ordenagailuan behintzat ikusi nahi baditugu (edo telebistan, proiektorean...), azpitituluak sortu beharko ditugu. Animatzen al da inor?

Filmak euskaraz



Txus
2007-09-13 : 13:59

> Eta ez da kontua diskan espazio arazorik dagoenik, DVD tipiko baten, 4 atalduna, 5.1eko 3 audiok 7 giga betetzen dute. 5.1 bikoizketa bakoitzak 460 mega direla kontuan edukita eta diskak 8.5 giga gorde ditzakela, Heroes-ek dakartzan bikoizketa guztiak 5.1-en etor zitezken arazorik gabe.



Gorde ahal dira, bai, baina bi kapadun DVDak dira, kapa batekoak baino garestiagoak ekoizteko. Ekonomikoki begiratuta dago produkzioa eta, gehiago saldu beharko litzateke etekin berdina edukitzeko. Arriskatu ea jendeak erosten duen? Ezta pentsatu ere. Ondorioz, beti bezala, itzulpen kalitate onik gabe geratzen gara.

Xabi Z.
2007-09-13 : 15:01

Ander, erabat ados esan duzun guzti-guztiarekin. Luzeago esan daiteke, baina argiago ez. Ez dakidana da zelan ETBko programazio buruak ez ote diren oraindik konturatu eta telebista patetiko bat (ze patetikoa da, ez gaitezen engainatu) egiten jarraitzen duten. Audientzia aldetik plus bat izango litzateke bertsio originalaren aldeko apustua eta behin eta berriz errefusatzen dute. Zer uste dute ba, inork ikusten ez dituen pelikulekin euskararen normalizazioari mesede egiten diotela?



En fin, Just for laughs pairatzen jarraitu beharko dugu, antza denez.

Bihar
2007-09-14 : 01:05

Duela pare bat urte, TDTa (LTD) hasi zenean poz handiz erosi genuen etxean dekodifikadore bat. Lehenegotarikoak zirenez 100 euro inguru ordaindu genuen, baina kexa handirik gabe zeren ordutik aurrera ETB1 (eta 2) ikusi ahalko genuke. Bi urte hauetan, gero eta gutxiago erabiltzen
dugu "agintearen" 1 zenbakia. Askosaz gehiago 2 zenbakia, edota 4a 5a 6a eta ia beste edozein. Aginteari ondo begiratuta ondo nabaritzen da 1 zenbaki hori gitxitan erabiltzen dugula. Ez telesail, filme edo beste programa kalitatekorik ez baitute ia emititzen. Kiroletan futbola, arrauna eta pilota. Telesailak duela ez dakit noizkoak, filmeak zaharrak eta beste inork nahi ez dituenak, programak (kanpokoak edo bertan ekoiztutakoak) farregarriak (farre egiteko pentsatuak ez direnak behintzat).
DVDak aspaldi ikusten ditut VOS (ABO) delakoan (momentuz VOSEs, VOSEu oraindik ez dudalako aurkitu). Eta interneten lortutako telesailak ere modu berberean.
ETB1 desagertzeko mozioa aurkezten dut hementxe. Kalitatean ez bada, nahiago dut nere zergak beste zerbaitetan erabiltzea.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago