|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskaltube, Youtuberen euskal klonaEuskaltube - Donostia ¦ 2007-09-03 ¦ 13:40 ¦ BWEBEuskarazko ekimen berri bat aurkeztu da gaur sarean. Youtube arrakastatsua oinarri hartuta diseinatutako webgunea da eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio da. Euskaltube.com du izena eta, funtsean, Interneteko erabiltzaileei beren bideoak bidali eta ikusteko aukera eskaintzen die, beste parte hartze tresna batzuekin batera. Euskaltube.com guneko arduradun Haritz Rodriguezek prentsa ohar idez adierazi duenez, euskal gizarteak Web 2.0 tresna propioak erabili ahal izateko duen beharretik sortu da proiektua. Bereziki, euskaraz adierazten direnek duten beharra da abiapuntua. Euskaltube.com edozein hizkuntzan adieraazten diren erabiltzaileentzako sortu bada ere, sistema euskara hutsean dago, sarean hizkuntza honen erabilpena sustatzeko helburu argiarekin.
Erantzunak#1. Re: Euskaltube, Youtuberen euskal klonaHaritz ¦ 2007-09-03 ¦ 15:21Badirudi dagoeneko lehenengo orduetan jada arazoak izaten ari garela. Jendeak igotzen dituen bideoak ezin daitezke ikusi. Orain arte egindako frogetan ez da arazorik egon. Buru belarri ari agra konpondu nahian. #2. Re: Euskaltube, Youtuberen euskal klonaSustatu ¦ 2007-09-03 ¦ 15:23Haritz Rodriguezek detaile gehiago ematen du "Gutenberg Galaxia bere blogean." Adibidez, PHPmotion softwarearekin egina dagoela. Zorionak ekimen berri honengatik. Eta animo arazoen aurrean. #3. Re: Euskaltube, Youtuberen euskal klonaEneko ¦ 2007-09-04 ¦ 15:51Ikusi behar nola dabilen eta erabiltzaileak animatzen diren bideoak kargatzera, baina hemengo medioetatik kanpo dagoeneko arreta mediatikoa lortu du: 20 minutos -eko portadan dago, ohiko eztabaida interesgarriarekin, La Vanguardian ; Meneamen ez zen portadara ailegatu, kritika, komentario eta, dirudienez proiektu euskalduna izateagatik, boto negatibo ugari, baina oihartzuna izan zuen. Elkarrizketak Haritz-i irratietan, eta seguru medio gehiagotan agertu dela. Animo! #4. Re: Euskaltube, Youtuberen euskal klonaArsenicum ¦ 2007-09-05 ¦ 23:28Eskerrik asko Haritz! Nik bideo piloa dauzkat igotzeko! Aspertuta nengoen youtuben gaztelera hizkuntza jartzeaz! #5. Re: Euskaltube, Youtuberen euskal klonaindezent ¦ 2007-10-02 ¦ 11:31Ez al da hobeto youtuben euskera aukera egon dadin borrokatzea. Ez nago ados mota honetako ekimenekin: http://www.blogak.com/theindezents/euskaltube-zergatik-gara-horrelakoak-1 Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoBWEB gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|