|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesailaFHarlock ¦ 2007-07-30 ¦ 08:01 ¦ hedabideakETB2 euskeraz? Horrelakorik oraindino inork espero ez bazezakeenere, hala izango da, ETBren Heroes telesaila ETB2-tik ikusi ahalko baita, baina ez bakarrik gazteleraz. Nahi duenak euskeraz ikusteko aukera izango du. ETB emisio dualaz baliatuko da Heroes serie ospetsua euskeraz ikus ahal izan dadin. Bideo irudi bakarrak bi audio hizkuntz kate eramango ditu, ikusleek telebistak prest badituzte gaztelerazko edo euskerazko bikoizketen artean aukeratu ahal izango dute. ETB emisio dualak egin ditzake analogigoki eta digitalki. Telebista analogikoa hartzen duenak, telebistak dual sistema eraman beharko du euskeraz ikustekotan. TDT bidez telebista jasotzen duen orok hizkuntz aukeraketa botoiari sakatu besterik ez du. Emisio honekin, euskera erabiltzen duen hirugarren katea bihurtuko litzateke ETB2, LaSexta euskeraz futbol partiduak eskeintzen ibili ondoren. Orain dabiltza telesaila bikoizten, eta dirudienez, garaiz ibiliko dira dvd-ean kaleratuko den edizioak euskera eraman dezan, horrela, bikoizketa ez da bakarrik telebistarako emanaldirako izango. Dvd-a erosten duenak nahi duenean euskeraz ikusteko aukera izango du. Duela hilabete batzuk bultzatu zen sinadura batuketaren ondorioa dela dirudi ETB-ren erabaki hau. ETB-ri Heroes dualki emititzeko eskatzen zuen sinadura batuketa Erantzunak#1. Re: ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesailaKepa ¦ 2007-07-30 ¦ 13:09Eta horrelako sistemarekin posible izango da aldi berean etxeko batzuek euskaraz eta beste batzuek erdaraz entzutea? #2. Re: ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesailaFHarlock ¦ 2007-07-30 ¦ 15:49Bi telebista gelan berean jarrita, a ze ahots nahasketa izango zenukeen. Gela berean bi audio desberdin entzuteko aukera izateko, ezinbestekoak dira kaskoa. #3. Re: ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesailametaltrainer ¦ 2007-07-30 ¦ 16:09> Eta horrelako sistemarekin posible izango da aldi berean etxeko batzuek euskaraz eta beste batzuek erdaraz entzutea? #4. Re: ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesailaJuan Luis Zabala ¦ 2007-08-02 ¦ 15:11Barka pedantekeria, barka nire obsesio patologikoa, barka behar ez nukeen lekuan sartzea... baina... izenburuko "ere" hori ez al dago okerreko lekuan? Aggggh! #5. Re: ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesailaJosu ¦ 2007-08-09 ¦ 09:57Esperimentu gisa ondo ikusten dut, zorionak beraz hau lortzeko lanean ibili diren eta erabakia hartu duten guztiei. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|