Interneteko albistegia

Zattoo, telebista Interneten

Sustatu | Telebista | 2007-07-05 : 07:07

"Zattoo ailegatu da gurera. Ikusi telebista Interneten bidez", diosku TX ezizeneko lagun batek. Telebista ordenagailuan ikusteko aukera ematen digu programa honek, TDT-a ailegatzen ez den tokietan ere hainbat kate ikusteko aukera dugu. Benetan erreza: web orrira jo, erregistratu, programa jaitsi, instalatu eta listo. Konexio banda zabala beharko duzu. Blog euskaldun honetan gehiago

Erreferentzia: http://www.zattoo.com

Erantzunak

Iban Arantzabal | 2007-07-06 : 00:02 | #1

Probatu dut eta baita flipatu ere. Banda zabal on bat behar da, baina telebista ikusteko modu au berria da. Egokitu beharko da telebista ordenagailu aparailuetara ere. Aukeretan ez dago euskarazkorik.Hori ere badugu hobetzeko.

Zoriontzekoa. Erregistratzea doakoa da, momentuz behintzat. Egin froga.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu