|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet EHUko Master Ofiziala: Hizkuntzaren Azterketa eta ProzesamenduaIxa taldea - IXA taldea ¦ 2007-06-29 ¦ 07:35 ¦ irakaskuntzaHizkuntzalariak eta ingeniariak formatzen ibili gara 2001. urtetik hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen. Hasieran Hiztek masterra izan zen (2001-2006), gero HAP doktorego-programa (2004-2007) eta orain master ofizial berrien erronkari ekin diogu. Bost departamentu eta beste horrenbeste jakintza-arlo batu gara doktorego-programa honen koordinazioan: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Euskal Filologia, Elektronika eta Telekomunikazioak, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala. Nori zuzendua Hizkuntzalaritza eta Informatika uztartu nahi dituzten guztiei:
Iraupena Akademi ikasturtea: 1 (2007ko urritik 2008ko uztailera)
GUZTIRA: 60 k. Hizkuntza Euskara (zenbait ikastaro osagarritan gaztelania eta ingelesa). Izen ematea uztailaren 14 arte Informatika Fakultatean, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila P. Manuel de Lardizabal, 20009 Donostia 943 018 051 Informazioa Iņaki Alegria 943 015 076, i.alegria a_bildua ehu.es |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|