|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Lizarrako Garean Euskaldunon Elkartea osatu daGArean - Garean ¦ 2007-06-19 ¦ 16:18 ¦ hizkuntzaLizarrako eta Estellerriko zenbait euskaldunek osatu dute elkarte hau, euskararen erabilpena sustatu eta bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskal hiztunendako elkarguneak sortu nahi dituzte, euskaraz mintzatu eta komunikatzeko. Hilabete batzuk pasa dira, elkarte honen sortzaileak harremanetan hasi zirenetik eta asmoa zena errealitate bilakatzen ari da. Izan ere, ekainaren 23an aurkeztuko dute ekimen batzuen bidez. Horrela, goizeko 11etan Lizarrako Kultur Etxean hiri honetako gizarte eragileei eta erakundeei Garean Euskaldunon Elkarte aurkeztu diete. Ekitaldi honen ondoren, goizeko 11,30etan, San Nikolas Plazan aurkezpen besta eginen dute; musikak lagunduta, elkartearen nondik norakoak azalduko dituzte eta hamaiketakoa egiteko aukera ezin hobea izanen dute bertaratuko direnek. Erantzunak#1. Re: Lizarrako Garean Euskaldunon Elkartea osatu daGerardo Luzuriaga ¦ 2007-06-20 ¦ 10:28Esteierrikoa naizen aldetik interesgarria bezain pozgarria egin zait egindako ekimen berria jasotzea. Aurrerantzean espero dut era batean edo bestean elkarte berriaren alde zeredozer egitea. Zorionak eta segi aurrera. #2. Re: Lizarrako Garean Euskaldunon Elkartea osatu daJose Felix Diaz de Tuesta ¦ 2007-06-20 ¦ 15:44Ni ere pozten naiz, ama Lizarra aldekoa dut eta. Aurrerantzean Garean elkartearekin harremanetan jarri eta lagundu ahal izatea espero dut. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|