|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Natura argazkilariei deiaAntton Alberdi - EuskalNatura.net webgunea ¦ 2007-06-15 ¦ 08:43 ¦ naturaEuskalNatura.net webguneak dei egin nahi die Euskal Herriko natura argazkilariei webguneko galerian parte har dezaten. EuskalNatura.net-en Euskal Herriko animalia, landare eta onddoen inbentarioa burutzen ari dira eta galerian ahalik eta argazki gehien biltzeko nahia dute. Horretarako jendearen laguntza ezinbestekoa da eta beren argazkiak publikatzea nahi lukeen inori animatzeko deia egin dute. EuskalNatura.net 2007 urtearen hasieran sortu zen zientzia eta Euskal Herriko naturari buruzko webgunea da. Biologia ikasketak egiten diharduten hainbat ikaslek kudeatzen dute eta bi arlo horien gaineko euskarazko informazioak duen gabeziari aurre egiteko asmotan sortu zen. euskalnatura_galeria.jpg 55KB (56428 byte) Erantzunak#1. Re: Natura argazkilariei deiaAntton Alberdui ¦ 2007-06-15 ¦ 10:46Hona helbideen estekak: http://www.euskalnatura.net Zerbait gehiago nahi duenarentzat (aprobetxatuz) #2. Re: Natura argazkilariei deiaFelix Urrutia ¦ 2007-07-29 ¦ 14:37Orain dala egun batzuk ezagutu neban www.euskalnatura.net webgunea eta egia esan poz haundia hartu nuen. Oso ona eta interesgarria iruditzen zait. Aspalditik nebillen honelako webgune euskaldun bat billatzen nire natura argazkiak ezagutzera emoteko asmotan eta hementxe daukagu; Euskaraz eta kalitate onekoa dala esango nuke. Webgune hau ezagutu eta berehala hasi nintzan nire argazkiak igotzen.Batzuk igo ditut dagoeneko eta uste dot laster betetuko dotezela nire galerian sartu ahal diran 5000kbak, 30 argazki gitxi gora behera. Bueno ba,eskerrak wengume hau martxan jarri duten danari. Meritu haundiko lana egin dabela uste dot. Agur Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagonatura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|