Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Eitb.com: gaztelera hobetsita

Naia ¦ 2007-06-12 ¦ 14:33 ¦ Hedabideak

(Eitb.com ataria berrituta ageri da gaur, baina lehen bistadizoan, gazteleraz hobetsita lehen orria. Sustatuzale bat kontaturatu da eta hau idatzi du) Hauxe da info@eitb.com-era bidali berri dudan gutuna. Pentsatzen dut badela gogoeta berri baterako garaia...

Publizitatea

Eguerdi on,

Egunero-egunero zuen web gunean sartzen naiz eguneko albisteen berri izan eta eitbren musika jartzeko.

Eta egunero-egunero euskarazko bertsioan klik egiten nuen eta pozteko modukoa iruditzen zitzaidan zuek aukera hori eskaintzea. Klik egiten NUEN eta iruditzen ZITZAIDAN esan dut, iraganeko kontuak baitira horiek. Gaur zuen web gunea tekleatu www.eitb.com eta zuzenean erdarazko bertsiora bidali bainau. Eta bertsio horretan euskarazkoa hautatzeko aukera eskuin-eskuin aldean aurkitu dut, kostata, beheko barran klik egin eta eskuinerantz botata, web gunea ez baita pantaila osoan sartzen.

Iruditzen zait hanka-sartze itzela egin duzuela eta konpontzeko moduan zaudetela oraindik ere. Emaiguzue erabiltzaileei euskaraz edo gaztelaniaz irakurtzeko aukera, eta ez inposatu gaztelaniaz irakurri behar izatea.

Egunero-egunero euskalgintzan eta euskararen normalizazioan lanean dihardugunontzat atzera pausu itzela baita hau, euskara bigarren mailako hizkuntza gisa agertzea eta gainera berau aukeratzeko ere zailtasunak izatea.

Eitb 25 urte… eta 25 urte eta gero… Atzerantz egin behar ote dugu?

Esandakoak kontutan hartuko dituzuelakoan,

Naia

Erantzunak

#1. Nabigatzailearen hizkuntza?

metaltrainer ¦ 2007-06-12 ¦ 15:55

Gutxienez nabigatzailearen hizkuntza kontutan izango balu euskaraz konfiguratuta dugunok euskaraz ikusiko genuke.

#2. Re: Nabigatzailearen hizkuntza?

Joxe Rojas ¦ 2007-06-12 ¦ 16:59

Ba ni oraintxe sartu naiz eta euskaraz agertzen zait dena, beti bezala o.O

#3. Re: Nabigatzailearen hizkuntza?

JGabiMark ¦ 2007-06-12 ¦ 17:02

Ni oraintxe sartu naiz eta erderaz dago.
> (<a href="http://www.eitb.com">Eitb.com</a> ataria berrituta ageri da gaur, baina lehen bistadizoan, gazteleraz hobetsita lehen orria. Sustatuzale bat kontaturatu da eta hau idatzi du) Hauxe da info@eitb.com-era bidali berri dudan gutuna. Pentsatzen dut badela gogoeta berri baterako garaia...
> Ba ni oraintxe sartu naiz eta euskaraz agertzen zait dena, beti bezala o.O

#4. Re: Eitb.com: gaztelera hobetsita

Unai ¦ 2007-06-12 ¦ 17:01

Eta aipatzen duzuena gutxi balitz, Euskadi Irratiaren webgunea lehen bezain patetikoa da. Postcasting-a zer den azaldu beharko diegu.

http://www.eitb.com/euskara/programak/programa.asp?id=EI

#5. Re: Eitb.com: gaztelera hobetsita

mikel ¦ 2007-06-13 ¦ 10:06

Nabigatzailea euskaraz daukat eta eitb24.com euskaraz ireki zait. Eta hizkuntza aldaketa goiko barraren erdi-erdian daukat castellano - english. Gauza berari buruz ari gara denok?

#6. Eitb.com ez da Eitb24.com

Sustatu ¦ 2007-06-13 ¦ 10:22

Ez, Eitb24.com-ek nabigatzailearen hizkuntza detektatzen du. Eitb.com-ek, gaur, ez.

#7. Re: Eitb.com ez da Eitb24.com

Oihan ¦ 2007-06-13 ¦ 11:53

Nabigatzaileko hizkuntza begiratzen du baina nabigatzaileko hizkuntzen ordena kontutan ez duela hartzen uste dut.
Nik nabigatzaileko hizkuntza lehenetsi bezala euskara daukat baina bigarrengo bezala gaztelera eta hirugarrenik ingelesa.

Kasu honetan gazteleraz erakusten du edukia eitb24.com-ek.

#8. Hizkuntzen ordena eta kopurua hobespenetan?

Luistxo ¦ 2007-06-13 ¦ 12:17

Nik hizkuntza bakarra daukat Firefoxen, euskara, eta gazteleraz ikusi izan du atzodanik. Hortaz, ez dirudi hori denik kasua. Une honetan Eitb.com ez dabil, bestalde.

#9. Hizkuntza aukeratzeko orria berriro

Sustatu ¦ 2007-06-13 ¦ 15:18

Goizean jausita egon ondoren, Eitb.com berriro ikusi daiteke orain, eta lehen kolpean hizkuntza aukera ematen dizun sarrera orri edukigabea agertzen da.

#10. Re: Hizkuntza aukeratzeko orria berriro

asier ¦ 2007-06-13 ¦ 15:40

Bai, "konpondu" dute. Edo hobeto esateko, goizeko kritiken ondoren petatxo bat jarri dute. Lehengo hasiera-orria berreskuratu, eta to! "Konponduta". Lehengo diseinuarekin, 2004ko datarekin...

Baina jakina, hori ez da hain erraz konpontzen: euskarazko atalen URLak erdaraz daude, goiko publizitateko loturak erdarazko atalera eramaten zaitu (euskaraz nabigatzen ibili arren)...

Hori bai, ez dudana ulertzen da, kexatu diren guztiek EITBko gaztelaniazko bloga erabili dutela kexatzeko, euskarazkoa beharrean. Beharbada EITB-koek arrazoia zuten; gaztelaniazkoa bultzatu beharra dago, euskaldunok ere erdarazko blogean idazten baitugu...

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak