Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

Bootxo - http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/ ¦ 2007-06-19 ¦ 10:03 ¦ bestelakoak

Uztailaren 7an erabakiko dira zeintzuk izango diren Munduko 7 Mirari berriak. Tartean daude Moaiak, Stonehenge, Txinako Harresi Handia, Erromako Koliseoa, Alhambra eta Petra.

Mundu mailako sailkapen hau alde batetara utziz, Euskal Herriko 7 mirariak zeintzuk diren aukeratzea proposatzen dizuegu Erbinnuriarenaztarnak blogetik . Oinarriak:

  • Zazpi probintzietako edozein eraikin, paisaje, toki, ekitaldi, jai, e.a. izan daiteke.
  • Lehiaketa ekainaren 24a arte egongo da zabalik (Mirariez ari garela, euskaldunontzat egun/gau majikoa delako).
  • Oinarri gehigorako proposamenik baduzue, egin lasai. Julen Gabiriak bere blogean aspaldi egin zuen proposamena

Beste proposamen bat: Aztiaren txabolako trikuharria, Billar (Araba)

Erantzunak

#1. Munduko zazpi mirariak, zaharrak eta berriak

Luistxo ¦ 2007-06-19 ¦ 11:35

Oso interesgarria. Ikusi dut zeure blogean proposamen batzuk biltzen doazela. Neureak apur bat pentsatuko ditut... Bitartean, info apur bat gehitzearren, Munduko Zazpi Mirari berriena Unescoren ekimen bat da eta Internet eta SMS bidezko bozketa baten bidez erabakiko da. Bozketa itxiko da San Fermin egunean, 07-07-07 zazpi zazpi... Data hori aukeratu omen dute. 21 hautagaien kokapena Tagzanian daukagu markatuta. Era berean, Antzinako Zazpi Mirari Klasikoak ere mapan ikus daitezke hor.

#2. Re: Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

Josebba ¦ 2007-06-19 ¦ 14:26

ideia polita, aber, informatik amunduan hain trebeak zaretenok, Luistxo eta enparauak, hasi antolatzen zelan egin litekeen horrelako bozketa bat interneten bidez.

Ah, nik bereiztuko nituzke, alde batetik, Euskal Herriko zazpi mirari NATURALAK, eta beste alde batetik Euskal Herriko zazpi mirariak, GIZAKIAK EGINAK, monumentu eta holangoak.

Ni neu, gaur bertan hasiko naiz zerrenda biak egiten. Zorionez badugu zer aukeratu (anti-mirariak ere baditugu, asko eta sobera)

#3. Re: Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

Kutraila ¦ 2007-06-20 ¦ 14:23

Bat: Hondarribiko hiribildua

#4. Re: Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

hatxekin ¦ 2007-06-20 ¦ 18:02

Bi: bakailaoa pil-pilean.

#5. Re: Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

eriz ¦ 2007-06-21 ¦ 09:03

Gai honen inguruan artikulu interesgarria dakar Javier Ortizek bere webgunean

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak