Itzuli orri nagusira Bidali hau

ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

Da! - Sustatu ¦ 2007-06-05 ¦ 08:21 ¦ politika

2007ko ekainaren 6ko 00.00etatik aurrera su-etenaldi iraunkorra bertan behera uzten duela iragarri du ETAk Gara eta Berria -ri bidalitako agirian. Duela hamalau hilabete, 2006ko martxoaren 24an, iragarri zuen ETA-k su-eten iraunkorra.

Publizitatea

URLA:http://www.gara.net/paperezkoa/20070605/22114/eu/Euskadi/ta/Askatasunaren/agiria/Euskal/Herriari

Erantzunak

#1. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

Majo ¦ 2007-06-05 ¦ 10:40

Earki gatxik!
Prozesuaren aldeko benetako apustuareen alde egin zutenei erantzun bikaina.
Batzuei eta besteei adarra jotzeko makina.

#2. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

Asier ¦ 2007-06-05 ¦ 11:10

ETAk eta ezker abertzale "ofizialak" ez dute inolako erantzunkizunik horratio! Ez dakit zerk sutzen nauen gehiago, euren autokritikarako gaitasun ezak edo Euskal Herriaren izena leporaino zikintzeak.

Ah! Eta PPk ez du ezerren errurik.

#3. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

Ronaldo ¦ 2007-06-05 ¦ 15:46

KAKA ZAHARRA!!!
> ETAk eta ezker abertzale "ofizialak"

#4. Aurreiritziak eta prozesuaren balorapena

Dina ¦ 2007-06-05 ¦ 16:03

Alde askotatik egin daiteke prozesuaren balorapena baina erabat objetiboa den datu bakarra emango dut: gobernuak ez ditu prozesuaren zutoinak ziren konpromezuak errespetatu. Gobernuak ezin du su-etena bertan behera utzi inoiz ez baitu abiarazi.

Konponbide politikoa egon ala ez, eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan ala ez, ETA desagertzea espero izateak, nazioarteko esperientziei erreparatuta errealista ez izateaz gain, prozesuaren balorapena desitxuratzen du: konpromezua bertan behera utzi duena kolpatuz, inoiz konpromezurik hartu ez duenaren jarrera indartzen da.


#5. Re: Aurreiritziak eta prozesuaren balorapena

etxepel ¦ 2007-06-06 ¦ 10:14

> 2007ko ekainaren 6ko 00.00etatik aurrera su-etenaldi iraunkorra bertan behera uzten duela iragarri du ETAk "Gara":http://www.gara.net/paperezkoa/20070605/22114/eu/Euskadi/ta/Askatasunaren/agiria/Euskal/Herriari eta "Berria":http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-06-05&orria=008&kont=007 -ri bidalitako agirian. Duela hamalau hilabete, 2006ko martxoaren 24an, iragarri zuen ETA-k su-eten iraunkorra.
> Alde askotatik egin daiteke prozesuaren balorapena baina erabat objetiboa den datu bakarra emango dut: gobernuak ez ditu prozesuaren zutoinak ziren konpromezuak errespetatu. Gobernuak ezin du su-etena bertan behera utzi inoiz ez baitu abiarazi.
>
> Konponbide politikoa egon ala ez, eskubideak aitortuak eta errespetatuak izan ala ez, ETA desagertzea espero izateak, nazioarteko esperientziei erreparatuta errealista ez izateaz gain, prozesuaren balorapena desitxuratzen du: konpromezua bertan behera utzi duena kolpatuz, inoiz konpromezurik hartu ez duenaren jarrera indartzen da.
>
>
>
"EZ GURE IZENEAN", horixe esatea ETAri eskatu nahi nizueke herritar arrunt bat naizen aldetik,
ETAren ekintzak nolabait ulertzen dituzuenoi. Izan ere, zuen izenean hartu nahi ditu berriro armak; zuek zarete "azpiratutako herria", defendatu beharreko herria. Irakurri atzoko agiria eta horixe aurkituko duzue.
Beraz, otoi, arren, mesedez, EZ ZUEN IZENEAN!

#6. Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

Dina ¦ 2007-06-05 ¦ 16:13

http://www.argia.com/argia-astekaria/2086/agian-beldur-dira-batasunak-sinn-feinen-indarra-har-ote-dezakeen/osoa

Barajasko atentatua nola ulertzen duzu?

Alderdien arteko elkarrizketak sortu behar ziren, alderdien mahaia, eta ez zen deus sortu. Alde batetik, ETAk horregatik jarri zuen bonba. Bestalde, beraiekin tratuan ari denak badaki IRA edo ETA bezalako erakundeak ezin direla suntsitu, baina ahuldu daitezkeela, eta ahultzeko bide bat hau da: bake prozesu demokratiko bat hitz eman, lehenik eta behin armak utzi behar dituela galdetu, eta gero hitz emandakotik ezer ere ez egin. Arduragabekeria handia da ETAri edo IRAri hori egitea, horren ondorioa belaunaldi gazte batek IRA edo ETA berri bat sortzea izan baitaiteke. Eta ez dago hori baino okerragorik, Irlandan aspaldi esan zidaten, “ez dago hemeretzi edo hogei urteko militanteak baino gauza arriskutsuagorik. Gazte horiek buruzagi zaharrago eta erradikalago batekin joaten badira beste hogei urteko gatazka hasiko da, askoz suntsiketa eta hildako gehiagorekin”. Berriz hasiz gero are zailagoa izango da gelditzea, ziria sartuko ote zaien beldur izango baitira. Eta garbi dago gatazka ezin dela kalean konpondu, mahai inguruan konpondu behar da.

Zerbait aipatu duzu, eta maiz aipatu dira Gobernuak eta ETAk adostutako konpromisoak. Zer idatzi zen?

Ez dut esango akordio idatzirik bazenik, baina garbi dago ETAk ez zituela armak utziko piknik batera joateko, armak uzteko arrazoi eta bermeak behar zituen, bestela buruzagiek ETAko kideen babesa eta adostasuna galduko zuten, “zergatik gelditu? –galdetuko zieten– berrogeita hamar urteko borroka hutsaren truke saldu? Hori ez da bakea negoziatzea, hori amore ematea da”, leporatuko zieten, eta bereizketa bat egongo zen. Beraz berme hauek behar ziren: Batasuna legalizatzea, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, eta epe onargarri batean alderdiak hizketan hastea. Hori agindu zitzaien.

http://www.argia.com/argia-astekaria/2086/agian-beldur-dira-batasunak-sinn-feinen-indarra-har-ote-dezakeen/osoa


#7. Re: Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

Imanol ¦ 2007-06-05 ¦ 18:06

Gobernuak akordioa errespetatu duen edo ez jakiteko, akordioa ezagutu beharko genuke lehendabizi, ezta? Bitartean, hori ez da ez datu objetiboa eta ez ezer. ETAk ez ote zuen akordio hori hautsi Barajasen bi pertsona hil zituenean? Ah, ez, hori ezberdina izan zen. Beti da ezberdina. Beti da "beste zerbait".

Ederki engainatu gaitu ezker abertzaleak, hauteskunde kalkuluak egin eta ondoren suetena hautsi. Politikari zikinenek bezala.

#8. Re: Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

assar ¦ 2007-06-05 ¦ 21:12

Ba hona hemen datu erabat subjektiboak. ETAri esker:

- Gasteizen euskalduntzeak hamar urte atzera egingo du
- Iruñean UPN edukiko dute beste lau urtez, gutxienez
- euskarazko egunkariak itxiko dituzte
- ...

#9. "No te resistas, que es peor"

Dina ¦ 2007-06-05 ¦ 23:25

"Grebak arriskuan jartzen ditu lanpostuen etorkizuna" patroiak langileari, "kendu salaketa eta aldatuko naiz" gizonak emakumeari, "sinatu ezazu aitorpena eta ez zaitugu berriro jaitsiko" torturatzaileak torturatuari, "erresistentzia jartzen baduzu mingarriagoa izango da" bortxatzaileak bortxatuari...
Zapalketaren aurka egiten duenari, zapalketa beraren ondorioak leporatzea inkisidore guztien esku-liburetan datorren zerbait da.
Herriengan, langileengan edo emakumeengan, bere jabego bat besterik ikusten ez dutenak aseezinak dira: defentsa biolentziari uko egitea da lehen pausoa baina ez azkena, ez zaituzte pakean utziko beraien garaipenerako prestatu joko-arau guzti-guztia onartu arte... garaitu arte. Eta porrota onartu behar ez izateko, helburuak aldatu (bide batez argaldu eta looka aldatu) eta borrokan darraienari egurra.

#10. Re: "No te resistas, que es peor"

Imanol ¦ 2007-06-06 ¦ 00:02

Ze kuriosoa. Hor diozun hori, hitzez hitz, ETAri aplikatu diezaiokegu. "Eman nik nahi dudana edo bestela hiltzen jarraituko dut".

#11. Re: "No te resistas, que es peor"

Dina ¦ 2007-06-06 ¦ 11:23

Kasu honetan, "nik nahi dudana" ETAren helburu estrategikoak lirateke:independentzia eta sozialismoa. Jakina da ez direla horiek armak uzteko baldintzak: giltzarrapoak altxatzea, aukera guztiak "ahalezko egitea" Hori al da "nik nahi dudana" inposatzea?

Aurreko adibideetan zapaltzaileak errrepresioarekin egiten du mehatxu zapalketa burura eramateko, bere benetako bortxa betikotzeko, zanpaketa-ustiaketa ahalik eta handiena dute helburu.

Zapalduek ahalik eta bortxa gutxien erabiltzen dute egiturazko bortxa horien aurka, eta bortxa guztiak desagertzea dute helburu.

#12. Re: "No te resistas, que es peor"

Imanol ¦ 2007-06-06 ¦ 12:40

"Prozesu horren amaiera dudarik gabe Euskal Herria izeneko Estatu independiente bat izango da, baina horretara iristeko, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnebiltzen dituen marko bakar bat batetik eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko dituen beste bat lortu beharko dira. Finean, zazpiak bat, gure herriaren geroa eraiki dezagun. Argi baitago orain arteko sasi irtenbideek ez garamatzatela inora. Etorkizuna gure esku dago eta lortuko dugu".

Prozesuaren amaiera zein izan behar den aurretik esaten. Primeran. Hori ez da ezer inposatzea, ezta? Zer da ba? Edozein negoziaketaren aurretik, emaitza zein den esatea zer da? Hori ez da proposamena, hori ez da "bakerako bidea bilatzea", hori nahi dudana inposatzea da. Negoziaketaren mozorroa denek jantzi dute, ez alde batekoek bakarrik.
Eta, bide batez, gustura entzungo nuke erabaki hau hauteskundeen ondoren hartzearen arrazoia.

#13. Re: Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

ni ¦ 2007-06-06 ¦ 14:14

> 2007ko ekainaren 6ko 00.00etatik aurrera su-etenaldi iraunkorra bertan behera uzten duela iragarri du ETAk "Gara":http://www.gara.net/paperezkoa/20070605/22114/eu/Euskadi/ta/Askatasunaren/agiria/Euskal/Herriari eta "Berria":http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-06-05&orria=008&kont=007 -ri bidalitako agirian. Duela hamalau hilabete, 2006ko martxoaren 24an, iragarri zuen ETA-k su-eten iraunkorra.
> Ba hona hemen datu erabat ojektiboak (gaizki ezarri dezu). ETAri esker:
>
> - Gasteizen euskalduntzeak hamar urte atzera egingo du
> - Iruñean UPN edukiko dute beste lau urtez, gutxienez
> - euskarazko egunkariak itxiko dituzte
> - ...
>
TA hona hemen erantzuna, PNV eta PSOEren arduragabekeri eta zurikeriagatik (eta PP eta beste batzuen laguntzaz) begira zer lortu dugun azken 40 urtetan....
-Milaka eta milaka erbesteratu
-Ehundaka pertsona kartzelatan zear ilegalki sakabanatuak
-Milaka herritar inongo ahotsik gabe, lege antidemokratiko batengatik.
-Milaka euskal familiei diru zor ikaragarriak
_hainbat eta hainbat errugabe torturatu eta urte askotarako kartzeleratuak
-.........
40 urte hau jasaten eta oraindik hiru txikikeriekin arrazoitzen dezu, hau da hau markea.

#14. Re: Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

assar ¦ 2007-06-07 ¦ 17:36

Ez dut ulertzen logika militar hau.

Euskal Herriko jende gehienarentzat, aipatu dituzun guzti horiek ETAren jardunaren kontsekuentzia dira, eta kitto. Euskal herritar gehienen iritziz, ETA existituko ez balitz, ez litzateke hainbeste sufrimendu egongo, ez alde batetik ez bestetik.

Sentitzen dut, niri gehiago kezkatzen nau besteak. ETAren hurrengo atentatuaren ostean, bere seme-alabei euskaraz hitzegiteari utziko dioten gasteiztarrak..., euskal egunkari bat ixteak bost axolako dion jendea...

Badaukat beste zerrenda bat ere, azken 40 urteetan ETAk ezker abertzalea bahituta edukitzeagatik lortu ez diren gauzena:

- nire alaba medikuarenera eramaterakoan, medikua euskalduna litzateke
- UPV/EHUk bost urte barru irakasleen %43 euskalduna izango dela agindu ordez, %70 izango litzateke
- euskarazko hiru telebista kate, ETB1, ETB2 eta ETB3, edukiko nituzke
- ez litzateke hauetako ezer egongo:

> -Milaka eta milaka erbesteratu
> -Ehundaka pertsona kartzelatan zear ilegalki sakabanatuak
> -Milaka herritar inongo ahotsik gabe, lege antidemokratiko batengatik.
> -Milaka euskal familiei diru zor ikaragarriak
> _hainbat eta hainbat errugabe torturatu eta urte askotarako kartzeleratuak

ETAk ezkerrekoa eta abertzalea sentitzen den euskal gizartearen %20a (edo gehiago duela 40 urte) indargabetuta eduki du, eta tamalez oraindik denbora batez edukiko du.

#15. Re: Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

jolaus ¦ 2007-06-07 ¦ 18:46

Eta ez hori bakarrik assar. Denok dakigu Nafarroako herrialde historikoa dela gatazka honen gakoetako bat. Eta hortxe azaldu zaigu Nafarroa bai, inork espero ez zuenean, marko klabe horren bilakaera politikoan giltzarria izan daitekeen alderdi politiko abertzalea. Eta noski, nola onartuko du bada ETAk, ezker abertzaleak azken 40 urteotan izan ez duen protagonismo politikoa Nafarroa Bai-k izatea? Pikutara bota nahi dute bide demokratikoetatik lortutako edozein aurrerapauso, azken 40 urteotan aldaketak egon ez direla besteei aurpegiratzeko. Ez al da hori jokabide arduragabea, zuria? Traidorea, agian? PPk bezala, ETAk ez ditu aurrerapausorik nahi; euren agiri publikoak irakurtzea besterik ez dago. Naftalina usai ikaragarria darie.

#16. Re: Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

Aurre iritzirik ez ¦ 2007-06-07 ¦ 11:18

Etorkizunean, ETAren erabakia negoziazio mahaiaren garapenarekin izan duela zer ikusik –ez dutela hauteskundeak pasatzen utzi erabakia hartzeko, alegia– oker hagola esango al duk? Hauteskundeengatik balitz, Ipar Euskal Herrikoak ere pasatzea itxarongo luke. Uste diat oker hagola, edo oker egon nahi duala.

#17. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

patxi lurra ¦ 2007-06-05 ¦ 17:59

"Alderdien arteko elkarrizketak sortu behar ziren, alderdien mahaia, eta ez zen deus sortu. Alde batetik, ETAk horregatik jarri zuen bonba."

Zeuri eta neuri alderdien arteko alkarrizketak eta alderdien mahaia axola izango jakuz. Baina tristeena da ETAk jarritako bonba horrek eraildako bi pertsona horiei ez eutsiela gauza handirik axolako geure gatazka honek.

Hori "The Organization"ek emondako azken kolpea izan zan... orain arte. Damutu ez, eta gaur albiste are txarrago honegaz jatorkuz.

PD Kasualitatez, gaurko egunkarian Zaldieroak egindako biñeta "The Organization"eri buruzkoa da, aspaldiko partez. Su-etenaren hausturaren barri eduki baino lehen egindakoa. Baina oso esanguratsua mezuari jagokonez. Bestela, zoritxarreko kasualitatea!

#18. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

flap ¦ 2007-06-06 ¦ 16:52

Zergatik ez gara praktikoagoak??
ETA, gaur egun, oztopoa besterik ez da
Hain beste urte pasa eta gero zer lortu dugu ETAri esker?
Orain tresna pila bat dugu Euskal Herria eraikitzeko, eta armak sobera daude
Inteligentzia pixka bat, mesedez

#19. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

martixena ¦ 2007-06-07 ¦ 08:25

HAUXE DA TERRORISMOA, HAUEXEK DIRA TERRORISTAK. GAINERAKOA, POETIKA HUTSA DA:

"Ezusterik ez. EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa orokorrak igotzen jarraitzeko asmoarekin jarraitzen du, eta aurten bigarren aldiz interes tasak beste %0,25 igo ditu, %4an uzteko. Jadanik, urte eta erdian bikoiztu egin du diruaren prezioa, baina EBZk ez du asmorik hor geratzeko."

#20. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

Josu ¦ 2007-06-09 ¦ 03:12


> HAUXE DA TERRORISMOA, HAUEXEK DIRA TERRORISTAK. GAINERAKOA, POETIKA HUTSA DA:
>
> "Ezusterik ez. EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa orokorrak igotzen...


Hau irakurri behar. Gainerakoa poetika? Poetika al da tiroak ematea, bonbak jartzea, mehatxu-gutunak bidaltzea...???? Ba POETIKA HUTSA bada, EZ DUGU POETIKA HUTSIK BEHAR. Biolentziarik ez. ETA EZ.

#21. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

ni ¦ 2007-06-11 ¦ 08:42


Zuk diozun bezela,...Biolentziarik ez.

Beraz, herriaren etsai diren sasi poliziarik ez, guardia zibilik ez, polizirik ez, PNVko agintari biolentozale (IMAZ ESPAÑAZALE),...gehiagorik ez!!!

#22. Re: ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur

moskeeitor ¦ 2007-06-11 ¦ 22:41

Ez da posible.
Ezker abertzaleko (ofizialak) zuzendaritza estatuaren biolentzia aitzakiatzat hartuta ardilarruz mozorrotutako otsoarena egiten urte gehiegi darama.
Gainontzekoak danak oso gaiztoak omen dira eta beraiek dena "herriaren alde", eta "herriaren izenean". Bo! Jada ez da sinisten.
Su-etena hausteko hauteskundeeak pasatzea itxaron dute. Zertarako? Beldur ote ziren boto gutxiago irabaziko zuela ANVk? Nola liteke kalkulu elektoralak egiten ibiltzea? Kalkulu elektoralena ez al zen bada poltroneroen kontua?
Eta ANVren zerrenda legalak eta ilegalizatuak ere kasualitatea ote dira? Nola liteke gehiengoa lortu zezaketen lekuetan legalak izatea eta besteetan ez? Hori ere ez al da biolentzia kalkulatua?
Ezker abertzaleko zuzendaritza bere militanteen sufrimenduaz aprobetxatzen da eta kalkuluak egiten ditu senideen lepotik. Bai fuertea da, baina begibistakoa, ikus nahi duenarentzat.
Denon jasan ditugu kontrolak, askotxo egurtu gaituzte eta mordo bat kartzelan usteltzen ibilitakoak, baina nire herriko "betiko" hatxeberuak hor ikusten ditut, manifatik poteora eta poteotik etxera. "Matalos"ka errez ibiltzen dira batzuk herriko umeei kaskoak berotzen...
lotsa gutxi!!! ETAko militante izateko gutxieneko adin muga bat jarri beharko lukete, 30-40tik gorakoentzat soilik. Orduan ikusiko genituzke ahobero asko ixiltzen...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz