Itzuli orri nagusira Bidali hau

Blogak 2.0 zuzenean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2007-05-24 ¦ 10:07 ¦ internet

Blogak 2.0 ekitaldia jarraitzeko, zuzeneko bideoa dago, Flash bidez. Une honetan, 10.00ak direla, Rob Malda, Slashdoten sortzailea, ari da berriketan. Hau da eguneko programa, bestalde.

Erref.: Blogak 2.0 zuzenean (live.blogak.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Blogak 2.0 Twitterren

Sustatu ¦ 2007-05-24 ¦ 10:40

Twitterren hau da antolakuntzaren kontu ofiziala.

Agian sustatuzaleentzako interesgarriagoa Xurikenen errentransmisio telegrafikoa euskaraz.

#2. Re: Blogak 2.0 Twitterren

xuriken ¦ 2007-05-24 ¦ 13:00

Joño, lehenago ez naiz ohartu. Lotura egina zenuten jada! Bestalde, ERRENtransmisioa? Errena iruditu zaizue? Akaso bai... baina ez dut egun osoan eguneratzeko denborarik izanen! ;)

#3. Slashdot: aurkezpena baino interesgarriagoa

Iban Arantzabal ¦ 2007-05-24 ¦ 10:56

Ingelesez berba egiten hitzaldia eman dutenen antzera egin dut gaurkoan Slashdot -eko tipoak ere. Grazioso, baina teknologia arazoekin hitzaldia hasi aurretik. Bere bizitzaren berri eman digu eta jendeak barre ere egin du. Horrenbeste eta horrenbeste film memeloren umore hau� En fin. Zein zortea umore hau gustatzen zaienena. Eta gero azaldu du Slashdot.

*History Lesson" bat egin du Rob Maldak eta urtez urte azaldu digu nola heldu den orain dagoen lekura, Guggenheim-era www.guggenheim-bilbao.es/ (Portzierto, .es)eta Slashdotera

Eta Maldak ingelesez jardutea� baina aurkezle lanetan dagoenak era egunon bakarrik esatea�

Bertan jarraipena egiteko moduak bidali zizkiguten izena emandakooi, hauek ere ingelesez� eta bai, ingelesa da sareko hizkuntza baina non gauden ahazteraino�:

Amaitu aurretik bidaltzen dut idatzitxo hau, lehen hitzaldia amaitu aurretik eta mac honen bateria amaitu baino lehen. Hemen ikusten ditut blogariren batzuk� ia beraiek nola ikusi duten goizeko lehen saio hau.

Lekua elegantea, komodoa, euskaltelen wifi konexioa doan eta egun guztirako, itzulpen zerbitzu konpetentea eta euskarazkoa ere ona, jendez lepo aretoa, eta laster kafe ordua. uuummmmmm.

#4. Re: Blogak 2.0 zuzenean

xuriken ¦ 2007-05-24 ¦ 12:38

Rob Maldak esandako hainbat esandi bildu ditut Gutenberg Galaxian . Baita argazki eskastxo bat ere ;)

#5. TB 2.0

Iban Arantzabal ¦ 2007-05-24 ¦ 16:48

Bazkal ostean... Nik entzungo dudan mahai-inguru bakarrean hau diote:

  1. 00 TV 2.0: Hizlariak izan dira:

Rafteryk esan du: Orain denok izan gaitezke kazetari eta irudi sortzaile. Lehen ikus-entzunezkoek erabakitzen zuten zer eta noiz ikusi. Orain gu geu gara sortzaileak. Diru sarrerei dagokionez aldaketa nabaria izan da.

Anil de Mello: Mobuzz telebistaren sortzailea da eta egia esan Goienatik hasieratik jarraitu dugun eredu bat da. Internetean pentsatutako webgune bat da, elegantea. Beraiek edukiak egiten zituzten hasieran, batez ere telefono mugikorrerako. Orain hilero 4,5 milio deskarga izaten dituzte. TB 2.0 nahasketa da Mellorendako: telebista tradizionala eta youtube.com

  • Lontzo Sainz: Beretzat telebista komertzialak du samarik handiena. "Zu kazetari" aurkeztu du. Testuak, bideoak, argazkiak bidali daitezke bertara. Ikusleek sortzen dituzte eta Internetera bidaltzen dituzte. Goizean ematen dira. Irudiak kalitatea badute erakutsen dituzte ikusle gehien duten lekuetan. Komunitatea sortzen ari ei dira. Bigarren urratsa hilabete honetan hasi da, programan parte hartzea etxeko webcam batetik. Hori egin dute haur programa batekin.

Errentagarritasuna

Rafteyren ustez hori da benetako galdera. Diru-etorriak izango dira publizitatetik. Gero eta diru sarrera gehiago datoz hortik.

Mellok dio bideoegatik kobratzea ere egongo dela akaso. Baina Rafteyrek erantzun dio beti egongo dela jendea doan egingo duena… Sainz-endako bideoen barruan dagoen publizitateaz berba egin beharko da… Eta bideoak ordaintzeaz dabiltza eta galdera egin dute salan. Nork ordaindu du kanta bat jeisteagatik? Eta inork ez du eskurik jaso.

Multimedia ikusteko bi modu daude: bata aktiboa eta bestea pasiboagoa. Kulturala da. Batzuk TB programa bat ikusten jaten egon daiteke… Era pasibo horren kontrara ere badago modu aktiboago bat.

Bi formatuak jarraituko dute gero ere… Hori dio Sainz-ek. Paper prentsa eta Intenet dauden moduan…

#6. Eta kazetariekin zer gertatuko da?

Iban Arantzabal ¦ 2007-05-24 ¦ 16:54

Youtuben ez dago kazetaririk. Lontxo Saizek dioenez eduki kudeatzaileak egongo dira gehiago. Horrek dirudi etorkizuna.

Berrien aurkibideak sortuko dira eta horretan egongo da lana. Rafteyrik ostera argi du kazetari onak ez direla desagertuko. Meritokrazia hori gero eta presenteago egongo da. Kalitatea, gardentasuna eta edukien jatorriari erreparatuko zaio (izan kazetari profesionala edo ez). Kazetari batzuk onak izango dira eta beste batzuk ez. Kazetariak izan, izango dira. Jendeak informazio ona gura du.

#7. Euskera baztertuta?

Jurgi ¦ 2007-05-24 ¦ 20:44

Hor eguna eman dut eta nire ustez BAI EUSKERA baztertuta.
Dakigun bezalaxe ingelera da INTERNETen gehien erabiltzen den hizkuntza baina EH-n Euskera eta Gaztelera dira erabiltzen ditugunak (INTERNETen ere bai). Nik ingelera ez dakidanez ITZULGAILU AUTOMATIKOA erabili dut hizlariek esan dutena ulertzeko, baina hasieran euskeraz entzuten ari izan naiz baina itzulpena nahiko eskasa izan zenez gaztelerara, eta hor bai nahiko ona izan da.
Gero HEZKUNTZA 2.0 debatean zuzenean gaztelera entzun dugu, baina ITZULGAILU AUTOMATIKOAn posible zen INGELERAZ entzutea baina EUSKERAZ ez.
Hala ta guztiz ere oso INTERRESGARRIA.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz