|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskara eta informatikari buruzko hitzaldi praktikoak ZumaianEuskara Txanpan - Zumaiako Udala ¦ 2007-05-23 ¦ 07:32 ¦ informatikaTeknologia berrietan euskara erabiltzeak duen garrantziaz jabetuta, Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bi hitzaldi praktiko antolatu ditu. Maiatzaren 24an eta 31n izango dira, Foronda Kultur Etxean, Josu Waliñoren eskutik. Teknologia berriak ziztu bizian aurreratzen ari dira, eta askok ezetz pentsatu arren, euskarak ere hartua du tren hori. Hainbatek ez dakite zein baliabide ditugun ordenagailuan euskaraz jarduteko, eta helburua da merkatuan eta Interneten dauden programen eta baliabideen berri ematea, bizitzako alor horretan ere helduek euskara gehiago erabil dezaten. Honakoak dira hitzaldien izenburuak: "Ordenagailuarekin euskaraz aritu" eta "Euskarazko baliabideak Interneten". Egunero teknologia berriekin harremanetan dauden euskaldunei zuzenduta daude hitzaldiok eta praktikotasuna izango dute helburu batez ere. Hitzaldiak doan izango dira, baina aurrez izena eman beharra dago. Argibide gehiago nahi baduzu, egin klik hemen edo deitu Euskara Zerbitzura. |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|