Teknologia albisteak

"Emetik" Bertso Kabareta Santurtzin

Erabiltzailearen aurpegia
Bai Esan - Bai Esan Santurtzin Euskaraz
2007-05-17 : 13:05

Bertsoa, umorea, kolorea eta pikantea... horixe guztia nahastu.. eta "Emetik Bertso Kabareta" aterako zaizu. Berau gozatzeko aukera izango da gaur, maiatzak 17, Santurtzin.

"Bai Esan Santurtzin Euskaraz" euskara taldearen eskutik, Oihane Pereak, Onintze Enbeitak eta Iratxe Ibarrak sortu eta protagonizatutako "Emetik Bertso Kabareta" ikuskizuna dastatzeko aukera izango duzue, gaur ostegunez, maiatzak 17.

Eta kabaretari dagokion giroa eskaintzeko, Juan XXIII. kaleko "KAIO TRISTE" kafetegia aukeratu dute emanaldi koloretsu, gordin eta pikante hau eskaintzeko.

Hitzordua, iluntzeko 8etan. Sarrera, gainera, dohainik izango da.

Erantzun

Sartu