|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inprimatu
ANVren zerrenda inpugnatuak baliogabetu ditu Gorenak
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-05-06 ¦ 08:47 ¦
Politika
Igande goizeko 7etan erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak ANVren 133 zerrenda baliogabetzea, Fiskal Nagusiak eta Estatuko Abokatuak konbinaturik inpugnatutako guztiak. Legeak ezarritako epea gainditu dute, eta Alderdien Legearen prozedura ere (alderdi legal baten zerrendak ezin direla baliogabetu) beren kasa ulertu omen dute, baina egina dago.
Abertzale Sozialistak izeneko zerrenda guztiak ere baliogabetu dituzte, eta ipnugnatutako zerrenda independente bat ere bai, Altzoko Altzolanean. Beste zazpi zerrenda independente igaro dira, inpugnatuta egon ziren arren.
ANVren zerrendei dagokienez, hemen duzue El Pais-en kontakizuna
ea inork ulertzen duen. Funtsean, horra koxka:
- Alderdi legal baten hautagaitzak inpugnatzea ez du onartzen Alderdien Legeak.
- Eusko Abertzale Ekintza ANV ez da legez kanpokoa, baina zerrenda hauek inpugnatu eta baliogabetu dituzte.
ANVren zerrenda batzuk libre geratu dira baliogabetzetik, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietako barruti pare batean, eta zenbait udaletan, haien artean Iruņekoan (ez ordea Nafarroako Parlamenturako zerrenda).
Erantzunak
#1. Re: ANVren zerrenda inpugnatuak baliogabetu ditu Gorenak
Josu ¦ 2007-05-07 ¦ 09:39
> "hemen duzue El Pais-en kontakizuna": http://www.elpais.com/articulo/espana/Supremo/anula/todas/candidaturas/AS/133/impugnadas/ANV/elpepuesp/20070506elpepunac_1/Tes ea inork ulertzen duen.
Ulertzen ez duenak galde diezaiola Josu Joni, harek hitz egin omen baitu magistratuekin...
#2. Re: ANVren zerrenda inpugnatuak baliogabetu ditu Gorenak
ur ¦ 2007-05-07 ¦ 19:36
Lasai, badugu zeini botoa eman.
Berriak dakar notizia:
<<Eskuin muturreko zenbait alderdiri babesa adierazi die Iruņeko artzapezpikuak
Besteak beste, Falange Espaņola eta Alternativa Espaņola aipatu ditu katolikoek aintzat hartu eta babestu beharko lituzketen aukera politikoen artean.
Elizaren egungo, orientabide praktiko zenbait izeneko idazkia argitaratu du Fernando Sebastian Iruņeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainak, hain zuzen ere, Iruņeko eta Tuterako Artzapezpikutzaren webgunean .
Besteak beste, katolikoek politikarekin izan beharreko harremanei buruzko irizpide eta aholkuak ematen ditu, eta eskuin muturreko zenbait talde ahollkatzen dizkie alderdietan parte hartzeko zein botoa emateko. "Gaur egun badira Espainian Elizaren doktrina sozialari erabat leial izatea nahi duten zenbait alderdi politiko, esaterako, Comunion Tradicionalista Catollica, Alternativa Espaņola, Tercio Catolico de Accion Politica eta Falange Espaņola de las JONS. Åintzat gutxi hartzen diren alderdiak dira guztiak. Botoa justifika dezaketen balio testimoniala dute. Ez dute bizitza politikoan egiaz eragiteko aukera handirik, nahiz eta herritar katolikoen babes nahikoa jasoz gero aliantza garrantzitsuetan sartzeko aukera izango luketen. Ezin dira obligaziozkotzat hartu, baina aintzat hartzea eta babestea merezi dute", dio Sebastianen idatziak.
Besteak beste, Falangea eta Alternativa Espaņola eskuin muturreko alderdiak dira -Alternativa Espaņola askatasun pribatuei dagozkien hainbat gaietan eta Espainiaren defentsan PP bigunegia iruditzen zitzaielako bereizi zen Aznarren bigarren agintealdian-. Besteek ortodoxia katolikoa dute beren pentsamenduaren oinarri.
|