|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-05-04 ¦ 09:41 ¦ politikaBerria egunkariak hemen kargatutako PDF-aren arabera (hona bertsio arinagoa Scribd-en), Espainiako Fiskal Nagusiak ez ditu Batzar Nagusietarako zerrenda guztiak inpugnatu. Baina Estatuaren Abokatuak, beste batzuk inpugnatu ditu, eta lana osatzen dute bien artean, zirrikitu batzuk utzi arren Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietan. Nafarroako Parlamenturakoa inpugnatu du Fiskaltzak (eta ez dakigu Estatuko Abokatuak), eta hiriburuei dagokienez, **Iruņea** ez omen dute inpugnatu ez batak ez besteak. Baina Batzar Nagusiei dagokienez zer? Foru Aldundiak eta Diputatu Nagusiak osatzen dituzten hiru probintzietako parlamentu txikiak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta haietarako batzarkideak barruti desberdinetan auketatzen dira. Barruti guztien zerrenda, eta bakoitzean zein herri sartzen den, hemen duzue. Hauei dagokienez, egoera kontraesankorra da Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuaren artean: Gipuzkoan lau barruti dira: Donostialdea, Bidasoa-Oiartzun, Oria eta Deba-Urola. Fiskaltzak Oria ez du inpugnatu, baina Abokatutzak bai. Bizkaian ere lau barruti: Bilbo, Durango-Arratia, Busturia eta Enkarterri. Fiskaltzak lehen biak ipugnatu ditu, eta Abokatutzak Bilbo eta Busturia. Beraz, Enkarterri libratu dira. Araban, hiru barruti dira: Gasteiz, Araia, eta gainerako koadrilak. Bi aginte organoek Araia inpugnatu dutem, eta beraz, Gasteiz eta beste koadrilen barrutia libratu dira. Herriz herri, zein da egoera? Batean eta bestean begiratu behar, kontuak atera nahi badituzue: Erantzunak#1. Re: ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?Enkarterriar bat ¦ 2007-05-04 ¦ 10:09Zuzenketa ttiki bat: #2. EnkarterriSustatu ¦ 2007-05-04 ¦ 10:34Eskerrik asko, Enkarterriak kendu eta Enkarterri jarri dugu jada. Batzar Nagusietarako barrutien kontua azaltzen duen hauteskunde legearen testua 1987koa da (guk aurkitu dugun dokumentua behintzat), eta handik atera dugu izen okerra. #3. Re: ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?Xabi Z. ¦ 2007-05-04 ¦ 11:59Beste zuzenketa bat. #4. Re: ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?M.K. ¦ 2007-05-04 ¦ 12:21Zaldi Eroa eta Mitxelena XVI: Lagundu! Euskal toponimia erasopean dago! #5. Re: ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?Xabi Z. ¦ 2007-05-04 ¦ 13:11"Euskal toponimia" erasopean ez dakit, baina Aiararen kasuan kontua da "Araia" beste leku bat dela. #6. Re: ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?Enkarterriar bat ¦ 2007-05-04 ¦ 13:36Guztiz ados Xabirekin. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|