Interneteko albistegia

DFoto Donostiako Kursaalean

Zineb Sedira | Argazkia | 2007-05-03 : 08:05

Gaur irekitzen da Donostian (6a arte) Ordóñez Falcón Argazkigintza Fundazioak (COFF) antolatutako DFoto Argazkilaritza eta Bideo Garaikidearen Nazioarteko erakusketa. Galeristak etortzen dira, beren katalogoetako argazkilarien lanak erakustera, Kursaaleko erakusketa aretoan. Webgune ofiziala ingelesez eta gaztelaniaz dago, euskarazko PDF bat salbu, baina 7 Mb dituenez, Scribd-en jarri dizuegu eskuragarriago. Aukeratu dugun irudia, Parisko Kamel Mennour galeristaren erakustokian aurkituko duzue.

Erreferentzia: http://www.coff.es/es/dfoto07/

Erantzunak

Sustatu | 2007-05-03 : 08:56 | #1

Tira, Scribd-eko horretan, PDF ikuskatzailearekin ez da oso ondo ikusten, baina jo HTML bertsiora, irakurtzeko.

Eneko | 2007-05-03 : 10:04 | #2

Egun hauetan, Gros auzoan, Donostiako DFotorekin batera, eta maiatzaren 7arte, argazkilari berrien erakusketa interesgarria dago MKM arte gunean.

Bertan Alicia Conde, Fernando Dominguez, Goiuri Aldekoa-Otalora, Isidro Lazaro, Javi Munoz, Jose Luis Irigoien , Jose Miguel Llano, Mikel Roson, Piko Zulueta, Sergio Verde Peral eta Txelu Angoitia argazkilariek hartzen dute parte.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu