|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniaz© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-05-02 ¦ 16:33 ¦ kulturaQuimi Portet musikari katalanaren eta Ruper Ordorika kantariaren arteko elkarrizketa, gaurko El Pais-en edizio digitalean. Izenbururako, Portetek azpimarratutako ebidentzia bat: Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniaz. Kantautore zela Madrilen enteratu zela ere badio Ordorikak. Erref.: Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniaz (www.elpais.com) Erantzunak#1. Pantoja: kantatzeko aukeraSustatu ¦ 2007-05-03 ¦ 08:37Oraintxe izango du aukera Isabel Pantojak kantatzeko, gaztelaniaz edo nahi duen bezala, bart gaueko 23.00etan atxilotu baitute, Marbellako ustelkeria kasuen Malaya operazioaren harira. #2. Re: Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniazborthuzai ¦ 2007-05-03 ¦ 17:00Ai! polizia, Pantoja-k euskara baduela enteratzen bada! #3. Re: Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniazJakue ¦ 2007-05-04 ¦ 20:00Ona elkarrizketa, bai. Hala ere, Ruperrek (edo, seguruenik, elkarrizketa idatzi duenak) Ovidi Monitor (sic) bat aipatzen du... Ovidi Montllor esan nahiko zuen, noski. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|