Interneteko albistegia

Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniaz

Sustatu | Kultura | 2007-05-02 : 16:05

Quimi Portet musikari katalanaren eta Ruper Ordorika kantariaren arteko elkarrizketa, gaurko El Pais-en edizio digitalean. Izenbururako, Portetek azpimarratutako ebidentzia bat: Pantojari ez diote galdetzen zergatik abesten duen gaztelaniaz. Kantautore zela Madrilen enteratu zela ere badio Ordorikak.

Erreferentzia: http://www.elpais.com/articulo/cultura/Pantoja/le/preguntan/canta/castellano/elpepucul/20070502elpepicul_5/Tes

Erantzunak

Sustatu | 2007-05-03 : 08:37 | #1

Oraintxe izango du aukera Isabel Pantojak kantatzeko, gaztelaniaz edo nahi duen bezala, bart gaueko 23.00etan atxilotu baitute, Marbellako ustelkeria kasuen Malaya operazioaren harira.

borthuzai | 2007-05-03 : 17:00 | #2

Ai! polizia, Pantoja-k euskara baduela enteratzen bada!
Begira! Begira hemen!
http://www.blogak.com/denetik/pantoja-txintxurreta

:-)

Jakue | 2007-05-04 : 20:00 | #3

Ona elkarrizketa, bai. Hala ere, Ruperrek (edo, seguruenik, elkarrizketa idatzi duenak) Ovidi Monitor (sic) bat aipatzen du... Ovidi Montllor esan nahiko zuen, noski.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu