|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-04-28 ¦ 07:41 ¦ telebistaBerria-n azaldu da informazioa. Jokoan 60 telebista lizentzia daude, EAErako 15 barrutitan banatuta, eta horietako bakoitzean 4 kate kabitzen dira. Batzuetan, lau aukera daude, eta hortaz, pentsa daiteke, laurak irtengo direla, baina hiriburuetan lehia handiagoa izango da. Aurkeztu diren izen guztiak daude artikuluan, baina ez da erraza igartzea nor den nor. Eguneraketa, larunbata. Irakurle batek Vocento edo Hamaika Telebista non zein izenekin ageri diren identifikatzen lagundu digu. Erref.: 81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehian (www.berria.info) Erantzunak#1. Re: 81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehianflap ¦ 2007-04-27 ¦ 16:38 Nik orain arte dakidanaren arabera hauexek dira “marka” batzuen atzean daudenak: #2. Re: 81 proiektu, telebista digitalaren lizentzia eskuratzeko lehianfelipe ¦ 2007-04-28 ¦ 10:51> #3. ?eider ¦ 2007-04-28 ¦ 21:47hauek dira dauden guztiak? #4. Eta Durangaldean...xabi ¦ 2007-04-30 ¦ 12:32Vocentorena da Durango Telebista be. Eta antza danez talde espainol horreri emon dotsie Durangoko Udaletik Durango Irratiaren kudeaketea be. Proiektu merkeena aurkeztu ei dabe, beharginak ondo esplotauta eukiteko eta aurreko irratiko entxufea daukanaren jefearen herena-edo gitxiago kobretan. Anbotoko komunikabideak askoz proiektu txukunagoa (eta euskerazkoa) aurkeztu arren, ez dotsie emon. Eta Durangaldeko euskaltzaleak isilik, eta Aralar isilik, eta Mugarra (durangon ezker abertzaleko zerrenda legala izan zan) isilik... #5. Re: Eta Durangaldean...dani ¦ 2007-05-03 ¦ 17:55> Ez dakit nondik atera dozun informazioa baina gura duzunean, pasauko deutsudaz, udaletxeko batzordearen aktak jakin deizun zeintzuk izan dira gure argudioak esleipen horren kontra egoteko. Baina, Durangon, beste leku guztietan moduan erabakiak botu kopuruen arabera hartzen dira eta EAJ-EA koalizińoak EB eta APren abstentzioaz lortu dau. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|