|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet HUHEZIk Euskara Batzordea aurkeztu duJoxe Aranzabal - HUHEZI ¦ 2007-05-03 ¦ 10:41 ¦ hizkuntzaHUHEZIk, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, erabaki du badela (hori galdetzen zuen Xamar idazleak gurean emandako hitzaldi batean, Bagara ala ez?), erabaki du euskalduna dela eta euskaldun izaten segitu nahi duela. Hori dela-eta, duela egun batzuk aurkeztu du Euskara Batzordea, eta aurreratu ditu Euskara Planaren zenbait xehetasun. HUHEZI da MUren barruan fakultaterik euskaldunena Emun. kooperatibak egindako diagnostikoan agertzen denez, gure fakultatean euskararen ezagutza %100ekoa da, erabilera %82koa eta leialtasuna %83. Euskara BatzordeaHala ere, bada zer hobeturik, eta hutsuneok konpontze aldera fakultateak sortu du Euskara Batzordea, lau pertsonak osatua: - Nekane Arratibel dekanoa, Zuzendaritzaren izenean. - Karmele Perez, euskara arduraduna. - Be�at Azurmendi, langileen ordezkaria. - Be�at Zamalloa, ikasleen ordezkaria. HelburuakEuskara Batzordeak aintzat hartu ditu Emun kooperatibak egindako diagnosia, eta horren arabera erabaki du zer helburu izango dituen:
Helburu horiek lortzeko, Euskara Batzordeak hainbat ekintza proposatu ditu eta departamenduei jakinarazi dizkie, azter ditzaten. |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|