|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskara ikasten, bideokonferentzia erabilitaJoxe Aranzabal - HUHEZI ¦ 2007-04-16 ¦ 07:36 ¦ HizkuntzaHamabostean behin, Asier Irizar euskara irakasleak lekua hartzen du bere ordenagailuaren aurrean, Eskoriatzan, piztu egiten ditu Skype aplikazioa eta webcam txiki bat, jantzi aurikularrak eta mikroa, eta harremanetan jartzen da Ainhoa Azarloza eta Amaia Belokirekin, teknikariak biak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan. Ainhoa eta Amaia laugarren hizkuntza eskakizuna ikasten ari dira, eta IVAPekin egindako hitzarmen bati esker, HUHEZIrekin egiten ari dira ikasketa horiek. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko. BaliabideakBideokonferentzia egiteko gauza gutxi erabiltzen dute: - Skype programa. Horri esker, doan hitz egin eta artxiboak trukatzen dituzte momentuan bertan. - Webcam bat, alegia, bideo kamera txiki bat sarerako. - Aurikularrak eta mikrofono bat. Esperientzia hau ikasturte honetan hasi da, eta bai irakaslea zein ikasleak oso pozik daude emaitzekin. Erantzunak#1. Re: Euskara ikasten, bideokonferentzia erabilitaJosu ¦ 2007-04-17 ¦ 13:09Epa Joxe, #2. Skyperen erabilerakJabi ¦ 2007-05-02 ¦ 21:09Gaur Berriako azken orrialdean agertu da irakasle eta ikasle hauen kontua. Skyperen aipamenik ez, ordea. Guk ere Skype erabiltzen dugu irratia.com-en zuzeneko elkarrizketa asko egiteko. Azken saioan Parisen dagoen Aitor Urbietarekin solasteko baliatu dugu, baina aurretik AEB, Thailandia, Japonia, Espainia eta beste hainbat herrialdetan zeuden solaskideak elkarrizketatzeko erabili dugu, guztiz doan eta kalitate onarekin. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|