Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Ordenagailurik gabeko eguna

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2007-03-23 ¦ 14:21 ¦ informatika

Martxoaren 24a (larunbata) ordenagailurik gabeko eguna omen da. Martxoaren 1a telefono mugikorrik gabea izan omen zen Espainian, baina ekimen hau globala omen da. Helburua? Ba ez da ez planeta salbatzea ez ezer, ea konpon ote gaitezkeen konprobatzea (nonbait). Badakizue, ez etorri inor Sustatu bisitatzera.

Erref.: Ordenagailurik gabeko eguna (www.shutdownday.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Ordenagailurik gabeko eguna

Juan Luis Zabala ¦ 2007-03-25 ¦ 00:09

Eta 2008a Nazioarteko Egunik gabeko urtea izango da. Iuuuupi!

#2. Re: Ordenagailurik gabeko eguna

Desordenagailua ¦ 2007-03-27 ¦ 00:44

> Martxoaren 24a (larunbata) ordenagailurik gabeko eguna omen da. Martxoaren 1a telefono mugikorrik gabea izan omen zen Espainian, baina ekimen hau globala omen da. Helburua? Ba ez da ez planeta salbatzea ez ezer, ea konpon ote gaitezkeen konprobatzea (nonbait). Badakizue, ez etorri inor Sustatu bisitatzera.
> Eta 2008a Nazioarteko Egunik gabeko urtea izango da. Iuuuupi!
Bai, egia da egun hauek kakaren hurrengo direla, eta gehienetan marketin kanpaina auroegi garbitzaileak baino ez direla. Ados. Hala ere, Ordenagailu edo pentsamenduaren eratzaile berri honen kontrako eguna guztiz justifikaturik dago.
Nik neuk pantailaren aurkako eguna prosposatuko nuke, mundua pantailaren bidez begi-belarriaren kalterako mundu ikuspegi fantasiazkoaren aurkako eguna alegia.
Baina, kaka zaharra! bataila galdua da hau ere. Pantaila gure hirugarren begi dugu, ego agian bakarra: beste biak itxurazko eta disimulozkoak ote ditugu?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun