|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tabacalerarentzat izen bilaH. Etxeberria ¦ 2007-03-23 ¦ 08:18 ¦ kulturaTABACALERA Kulturuneak izen zatarra du, eta gaztelaniaz, gainera. Barnean TBK (tebeka) deitzen diote, probisionalki. Oraingo zuzendaritza taldea ez da ausartuko halakorik egitera, baina zergatik ez dugu SUSTATUn izen proposamen andana bat egiten? TABAKOTEGIA balitz, tira, baina behin izena aldatzen hasita, hobe litzateke izanari hobeki erantzungo dion besteren bat aurkitzea. Ez ahantzi, behin eta berriz entzungo dugun izena izango dela, eta hobe, beraz, egokia jartzen bazaio. Seguru asko ez digute kasurik egingo, baina zergatik ez saiatu? Agian proposamen ederrak sortuko dira hemen. Sorkuntzaren gune irekia ez du izan nahi, ba, TABACALERAk? Txarren txarrenean, izenak baztertzeko balioko du. Ez ala? Neu hasiko naiz, lotsa apur batez: IOLA. Bai, IOLA. Irudi Ola-ren laburdura. Bigarren bat ere proposatuko nuke SOLA (Sorkuntza Ola), baina gaztelaniaren auzokidetzak kalte egiten dio. Ene ustez bi silabakoa behar luke, eta esaten erraza MOMA-ren antzera. Izan ere "Garaikide" hitz luzeegia da zernahitarako. Eta "Ikusentzuneko", zer esanik ez. (Eta bide batez, txiste txar bat: Donostian, Urumea ibaiaren gainean dago TABACALERA, baina gehitxo izango da harentzat IBAIGANE proposatzea, ezta?) Erantzunak#1. Re: Tabacalerarentzat izen bilaana m ¦ 2007-03-23 ¦ 09:00Ba barkatuko didazu, Etxeberria jauna, baina niri Tabacalera izena gustatzen zait. Berdin zait erderaz edo txinatarrez bada. Nik Tabacalera (edo Tabakalera nahi baduzu) ezagutu dut beti. #2. Re: Tabacalerarentzat izen bilaPatxi l. ¦ 2007-03-23 ¦ 09:33Barkatu ana m. anderea, baina DROGUERIA, ULTRAMARINOS, COLONIALES, ... izenek nortasuna dute, baina inork ez ditu erabiltzen bere janari, perfume edo kolonia dendak izendatzeko. #3. Re: Tabacalerarentzat izen bilaana m ¦ 2007-03-23 ¦ 12:47> Barkatu ana m. anderea, baina DROGUERIA, ULTRAMARINOS, COLONIALES, ... izenek nortasuna dute, baina inork ez ditu erabiltzen bere janari, perfume edo kolonia dendak izendatzeko. #4. Re: Tabacalerarentzat izen bilaIban ¦ 2007-03-23 ¦ 12:11Niri, egia esan, kontuak ez dit asko axola, baina gaur ñoñostiar samar jaiki naiz eta, zer demontre, bat egingo dut Ana M.rekin. Tabacalera izenak, behintzat, badu Historiaren zama atzetik, eta iruditzen zait Euskal Herrian errespetu gutxi diogula horri, agian herri industriala garelako, auskalo; gainera, izen-fosil egokia iruditzen zait geroz eta atzemangaitzagoa den Artearentzako edukiontzi batentzat. Eta propina gisa, koadrilan kantatzen genuen kanta hiperdonostiar bat, beste fosil bat alegia, gaztelaniaz noski, zeinetan Tabacalera azaltzen baita (zalantza batzuk ditut bertsolerro batzuekin, oso mozkorturik geundenean kantatu ohi baikenuen; agian irakurleren batek osatu eta zuzendu ahal izango du...): Atocha barrio Gros #5. Re: Tabacalerarentzat izen bilaElisabet ¦ 2007-03-26 ¦ 08:49> TABACALERA Kulturuneak izen zatarra du, eta gaztelaniaz, gainera. Barnean TBK (tebeka) deitzen diote, probisionalki. Oraingo zuzendaritza taldea ez da ausartuko halakorik egitera, baina zergatik ez dugu SUSTATUn izen proposamen andana bat egiten? > Ba barkatuko didazu, Etxeberria jauna, baina niri Tabacalera izena gustatzen zait. Berdin zait erderaz edo txinatarrez bada. Nik Tabacalera (edo Tabakalera nahi baduzu) ezagutu dut beti. > > Izenak nortasuna du. Asko gainera. Mundu honetan askotan faltan botatzen dudan zerbait. > Nire uste apala da. Ni hainbat urte bizi izan naiz Tabacalera ondoan, hango langileak ere ezagutu izan ditut... Niri TABACALERA izen egokia iruditzen zait, beti izan duena alajaina! Nahiz eta jarduera desberdina izan, eraikina Tabakalera izaten jarraitzen du, eta bere nortasun propioa daukala iruditzen zait. #6. Re: Tabacalerarentzat izen bilaloveof74 ¦ 2007-03-23 ¦ 09:27taba-ke-lera proposatuko nuke. Kea saltzen dute eta...:-D #7. Re: Tabacalerarentzat izen bilaLuistxo ¦ 2007-03-23 ¦ 10:41Nik uste nuen izena zuela Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, KGNZ. Baina ez, webgune berrian euskaraz kontsultaturik ere, Centro Internacional de Cultura Contemporánea de San Sebastián deritzo. CICC eta kito. San Sebastián, y punto. Barrutik TBK esaten omen dion horietako bat ematen dela hau, Igor Calzada blogaria. Hemen dio TBK Euskal Hiriaren fabrika izango dela. #8. Re: Tabacalerarentzat izen bilajimmy potxolo ¦ 2007-03-23 ¦ 11:32> Neu hasiko naiz, lotsa apur batez: IOLA. Bai, IOLA. Irudi Ola-ren laburdura. Bigarren bat ere proposatuko nuke SOLA (Sorkuntza Ola), baina gaztelaniaren auzokidetzak kalte egiten dio. #9. Re: Tabacalerarentzat izen bilaH. Etxeberria ¦ 2007-03-23 ¦ 15:30Jimmy Potxolo, jaun ezezagun eta ezkutatu hori, zin dagizut ez dudala MINTZOLA izen bikaina nire gogoan eduki neureak proposatzerakoan. Hala ere, baliteke (zergatik ez?), inkoszienteki kopiatu izana. Erregutzen dizut, proposamen andana hau abiatzeko baino balio ez duten izentzat hartzea nire proposamenak, eskasak baitira zinez. Hala ere, zure proposamena ez dugu hemen ikusi, oker ez banaiz. Soilik ezizen baten azpian, besteena putza dela esateko adorea ez duzu, ba, pentsatuko ekarpen sekulakoa denik? Animo eta bota zeurea. Horixe da hemengo jola/jokoa. Ez besterik. #10. Re: Tabacalerarentzat izen bilaunai ¦ 2007-03-23 ¦ 11:41Izen bila hasi aurretik nik bere benetako zeregina zein den jakin nahi nuke lehenik. Azken bolada honetan bolo-bolo dabilen kontua dugu tabacalerarena ikusentzunezko proiektuak bilduko dituela eta abar, baina ez al gara konturatzen dena bozkak lortzeko trikimailua dela? Bada urtebete kontu honekin hasi zirela eta oraindik ez diote norabiderik eman proiektuari (TVErentzako telesailak egitea besterik... 8eta txara gainera!)). #11. Re: Tabacalerarentzat izen bilaJuan Luis ¦ 2007-03-23 ¦ 12:46> Niri Tabacalera izena asko gustatzen zait eta uste dut halako pertsonalitate berezia ematen diola proiektuari. Gainera, Donostian horrela ezagutzen bada eraikina, ba arrazoi gehiago mantentzeko. #12. Re: Tabacalerarentzat izen bilaIon Zabaleku ¦ 2007-03-23 ¦ 13:57Nik KGB deituko nioke ba "Kerik Gabeko bilgunea". Horrela aurreko izenari ere keinu bat egiten diogu gaurkotasunez begiratuta ;) #13. Re: Tabacalerarentzat izen bilaH. Etxeberria ¦ 2007-03-23 ¦ 15:21Neuri ere ez zait batere ederra egiten neuk proposatutako IOLA hori. Ez nago inspiratua. I'm sorry. Nonbaitetik hasteagatik izan da, batez ere. #14. Re: Tabacalerarentzat izen bilaGerardo ¦ 2007-03-23 ¦ 15:26Hasiera-hasieratik Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko "blogean":http://eibar.org/blogak/joana-albret proposatu nuen KuGa izena. Beste une batean blog horretan agertzen diren argudioak laburduko ditut. KuGa = (Kultura Garaikidea edo Kultur Gunea). #15. Re: Tabacalerarentzat izen bilaJozulin ¦ 2007-03-23 ¦ 15:40ARTEOLA: Hartuta dagoela uste dut... #16. Re: Tabacalerarentzat izen bilaoier ¦ 2007-03-24 ¦ 23:59Nik ere ez daukat ideiarik zer egongo den hor barruan, baina jolasteko ez da horrenbeste behar, ez? TABACALERA, TBK eta Hasierrek proposatutako OLA erroarekin jolasten jarraituko nuke nik, adibidez, hemen nire proposamena: TBKola Aldeko argudioak:
Kontrakoak:
#17. Re: Tabacalerarentzat izen bilaIgor Calzada ¦ 2007-03-25 ¦ 00:36Ba, nere iritzia honakoa da: #18. TribecaLuistxo ¦ 2007-03-26 ¦ 10:19New York-en dagoena TriBeCa da, eta hura ere akronimo bat da izatez, "Triangle Below Canal Street". Horrez gain, Donostia ez da New York, ezta hurrik eman ere, Julian Schnabel gora-behera. #19. Re: TribecaIgor Calzada ¦ 2007-03-27 ¦ 14:06Ze ajola #20. Re: Tabacalerarentzat izen bilaGerardo ¦ 2007-03-25 ¦ 13:26Ezuste galanta jaso dut. Euskadiko Liburutegia azkenean eraikuntza honetan ere sartu dute. “Consumatum est”: Euskadiko Liburutegia biltegi bihurtu da. Berriak ezuste handia eman dit, izenaz haunartzeko gogoa ere kendu badit ere... agindu nuenez proposamenari helduko diot. #21. Re: Tabacalerarentzat izen bilaJoxan Oiz ¦ 2007-03-25 ¦ 21:46KEA #22. Re: Tabacalerarentzat izen bilaweissmuller ¦ 2007-03-26 ¦ 13:48"El Diario Vasco"n ikusitakoa: #23. Re: Tabacalerarentzat izen bilapatxi lurra ¦ 2007-03-26 ¦ 16:30Arrasate-Modragoeko auzoa dogu Zigarrola (edo Musakola). Jozulinek esandako Arteola horregaz nahastuta: ZigARTEOla. Akaso luzeegia da kontzeptua gauza laburrak egitea bada (Horren haritik, KEA gustau jat pilo bat), baina ea zer iruditzen jatzuen ba: ZIGARTEOLA. #24. Re: Tabacalerarentzat izen bilaMaite Toledo ¦ 2007-03-26 ¦ 21:56Urtietan erreferente industriala eduki daben eraikiña dala pentsatzen dot. Balio instrumentala badauka, hortaz. Orain balio historiko-artistiko-kulturala errekonozidu biharko dotsagu, horregatio. Gizarte postindustrialen joera soziokultural nagusixa astialdiarako jarduerak die. Ingelesak eta alemanak aspaldi ekin zotsen pikutara juandako industria eraikiñak birgaitziari. Nik “Tabacalera” izena lagako notsake. Nortasuna dauka eta jendiak eraikinaren hasierako funtziñua goguan gordeko leuke. Eta kanpotarrei eta belaunaldi berrixei galdera bat behintzat sortuko lotsakiela uste dot: Zegaittik “Tabacalera”? Maitek #25. Re: Tabacalerarentzat izen bilaBerrotza ¦ 2007-03-27 ¦ 22:15Tabacalera terminoa jatorra eta jatorrizkoa denik ez dut jartzen zalantzan, baina jakin ezazue ez dela izango batere burutsua, bada oker ez banago hiriburu askotan antzerako eraikuntza baitaude, nik dakidanez, Valentzian, Malagan, Tarragonan, Logroñon... #26. Re: Tabacalerarentzat izen bilaKarlos del Olmo ¦ 2007-03-30 ¦ 09:52Larregi eskatzea litzateke erakunde ofizialen menpean dagoen etxe bat izendatzeko orduan Egia auzoan oraindik bizirik (eta dokumentatuta)dauden toponimoetako bat aurkeratzea? Tabako fabrika bera jarri aurretik toki haiek bazuten beren izena. Ala ez? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|