|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu MCCren baserria TxinanMCC ¦ 2007-03-14 ¦ 07:06 ¦ arkitektura
Txinan, Kunshan-en, industrialdea ireki du MCCk. Taldeko lau enpresa lanean hasi berri dira: Orbea, Wingroup-Dikar, Orkli eta Oiarso. Industrialdean hiru solairuko eta 400 m2-ko plantako baserri eder bat ere badago, eta hori bilerak egiteko eta Industrialdeko Gerentzia hartzeko erabiliko da; gainera 10 gela izango ditu, bisitentzat, eta ondoan euskal estiloko txoko bat ere, bere ataripearekin. Satelite bidez saiatu gara aurkitzen, baina alferrik, Kunshan industrialdez josita dago, dozenaka daude, auskalo zein den MCCrena. Erantzunak#1. Re: MCCren baserria TxinanAndoni ¦ 2007-03-14 ¦ 09:25Ez da harritzekoa satelitetik ez aurkitzea. Kunshan ez da herrixka bat, Shangaitik 50 kiloemtrora, 4 milioi biztanleko hiria da, industri dentsitate handia duen eskualde batean. MCCren poligonoaren lursailaren azalera 300.000 m2 inguru da, baina lehenengo fase honetan 85.000 m2 urbanizatu dira, eta horietatik 37.000 m2 eraiki dira, Orbea (5.300 m2), Wingroup-Dikar (18.200 m2), Orkli (9.300 m2) eta Oiarso (4.200 m2) kooperatiben Txinako filialetarako; beste 22.000 m2 geratzen dira, etorkizunean zabalkundeak egiteko. MCCko lau filialez eta baserriaz gain, ondoko beste eraikin batean jantokia paratu dute, 1.200 pertsonarentzat, otordua bi txandatan banatuko duena, eta hainbat gela izango dituena txinatar langileentzat. Esparruaren segurtasuna zaintzen Industrialdearen beraren segurtasun guarden talde bat arituko da. #2. Baserri birtualak Txinan eta SecondLife-nLuistxo ¦ 2007-03-14 ¦ 09:41Bai, modu erridikulu samarrean, neu izan satelitez baserria aurkitzeari ekin dion tonto hori. Industrialde zehatz batean baserri bat topatzea... Zer ote nuen buruan? 4 milioi biztanle, eta poligono bat ez, dozenaka eta dozenaka industrialde daude. Pentsatzen jarrita, guri iruditzen zaigu nazioarteko talde ekonomiko bat 300.000 metroko lursail batean Euskal Herrian propio ezartzea sekulakoa izango zela... baina euskal talde ekonomiko bat, nazioartekoa izanda ere, Txinako bazter batean kokatzea zer da? baserritxo bat potentzia industrial erraldoi batean. Haien eskala da handia, ez geurea, edo geuk han egin dezakeguna. Beste mundu bat da, eta halako itxura birtual, irreal bat du baserri horrek han. Antzekotasun handia topatzen diot Ana Malagonek gaur dakarren SecondLife-ko euskal etxearekin alderatuta. Hor ere ba omen dago euskal txoko birtuala-edo. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagoarkitektura gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|