Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Elekak XUXEN erabiltzeko aukera gehitu du Euskalbarren eta Google-en

Ibon Aizpurua - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa ¦ 2007-03-05 ¦ 07:32 ¦ Informatika

XUXEN instalatu ezin dutenek XUXENweb erabiltzeko aukera aspalditik daukate interneten. Orain beste bi aukera gehitu dira, Euskalbarren eta Google-eko orrialde pertsonalizatuan ere erabili daiteke XUXENweb.

Publizitatea

Euskalbarren bi aukera daude zuzenketa egiteko, zuzendu nahi den hitza testu-kutxan sartu eta "XUXENweb" botoian klik egitea da bat, bestea berriz web guneko edozein testu (formularioetakoa esaterako) aukeratu eta eskuineko botoia sakatuta "zuzendu XUXENweb bidez" aukera da. Ondoren XUXENweb-eko orrian jarraitzen du zuzenketak.

Google-eko orrialde pertsonalizatuan gehitzeko berriz gadget deitzen den modulu bat sortu dugu, esteka honetan dago XUXENweb gadget-a gehitzeko aukera.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak