|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Scorsese garaile Oscarretan, Kobeaga esku hutsik© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-02-26 ¦ 08:15 ¦ ZinemaBorja Kobeaga donostiarrak ez du Oscar saririk jaso bart gaueko Hollywood-eko filmetako sari banaketan. Film labur onena estatubatuarra izan da, West Bank Story, Palestinan kokatutako satira musikala. Sarietan irabazle nagusia Martin Scorsese izan da, The Departed filmarekin ( Infiltrados / Les Infiltres ): zuzendari eta film onenaren sariak eroan ditu. Saridunen zerrenda osoa (izendatuen ondoan), IMDB webgunean. Kobeagaren film laburra ikusteko edo Los Angelestik bidali dituen kronikak eta argazkiak ikusteko, hona webgune berezi bat, zenbait babesleren bidez eraikia. Eramos Pocos osorik ikusi daiteke Interneten, baina ez dugu saria kendu dion beste laburmetraia, West Bank Story osorik ikusteko moduan aurkitu sarean. Hemen trailer bat bakarrik. Erantzunak#1. Re: Scorsese garaile Oscarretan, Kobeaga esku hutsikSustatu ¦ 2007-02-26 ¦ 12:33"Indezent" blogean ere utzi du Mikelek bere ikuspuntua. Eta oscarra scorseserentzat Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|