Itzuli orri nagusira Bidali hau

Lumagorri Gay Festa

Bartzelonako Euskal Etxea ¦ 2007-02-22 ¦ 07:52 ¦ aldarrikapenak

Artikuluko argazkia

Bartzelonako Euskal Etxeak Lumagorri GayFesta, antolatu du, martxoaren 3arako. Hirugarren urtea da hau egiten dutena, eta aurtengoan, kartel benetan deigarria atera dute.

Lumagorri Gay Festa

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Lumagorri Gay Festa

Igotz ¦ 2007-02-22 ¦ 11:54

Kaixo Igotz naiz, bartzelonako Lumagorri taldean nago. Lumagorri taldea bartzelonan sortutako gay talde bat da. Gure ideia bartzelonako euskal eta katalanen gayak batzea izan da, eta hortarako antzerkia eta jaia elkartu genuen eta Euskal Etxeak lagundu egin zigun bere lokala eta laguntza eskeiniz. Eskatu nahi nizueke kartela kentzea zeren eta euskal etxeko logoa jarri dugu kartelean, euskal etxearen oniritzia jaso gabe. Nahiz eta III edizioa izan, ikusten dugu oraindik gure herria ez dagoela prest holako kartelik ikusteko, nahiz eta vaya semanita eta holako programak izan , homofobia barneratua dago gure herrian eta ez dute holakorik onartu nahi. Gure kartelarekin Ibarretxe gaytu nahi izan dugu, gure herriko ordezkaria izanik, gure ordezkaria ere bait da. Ibarretxeren heterosexualitatea ez dugu dudan jartzen, baina zer txarra dago homosexuala izatean? Zoritxarrez erantzun beharko lukete kartel honen kontra daudenek zergaitik dauden kontra, gure ordezkaria ere izanik, argi eta garbi geratuko bait da beraien homofobia ezkutua. Espero ez genuen polemika hau lehen bait lehen argitzea espero dugu.

Besarkada bat guztioi.

> Bartzelonako Euskal Etxeak Lumagorri GayFesta, antolatu du, martxoaren 3arako. Hirugarren urtea da hau egiten dutena, eta aurtengoan, kartel benetan deigarria atera dute.
> URLA:http://blog.euskaletxeak.org/?p=392

#2. Ibarretxeren irudia dela eta

Sustatu ¦ 2007-02-22 ¦ 13:39

Pena ematen digu, Igotz, kontatzen diguzun honek. Ez dugu uste irudia iraingarria izan daitekeenik inorentzat. Eta pertsonaia publikoen irudien moldaketak, bizi garen garaian, munduko gauza normalena bihurtu dira: ebitaezina, ez badituzte Internet eta Photoshop debekatzen... Era askotako moldaketak egiten dira, gainera, eta ez dirudi honek bereziki gaiztoa, inondik ere.

Portadatik kendu dugu irudia (normalean irudiok portadan egiten dituzten 24 orduak baino lehentxeago), baina ez irudia desegokitzat jotzen dugulako, baizik eta zure eskaerari neurri batean kasu egiteko. Hala ere, gure artxibotik ez dugu kenduko.

Tamalez, dagoeneko albistea ez da beharbada zuen festarena, baten batzuei kartel hau onartezina iruditu zaiela baizik... Bere horretan ere, albistetxo bat da, eta albiste hori irakurleek baloratu ahal izateko, kartela bera ikustea ezinbestekoa da.

Bestalde, ez bakarrik hemen, beste toki batzuetan ere agertu da kartel hori, eta auskalo zenbat ordenagailutan, eta Googleren katxean eta... Internet itxi beharko du baten batek, irudi horren zabalkundea geldiaraztea badu helburua.

Zorte on jaiarekin. Aupa Lumagorri. Eutsi goiari!

#3. Re: Ibarretxeren irudia dela eta

Sustatu ¦ 2007-02-23 ¦ 07:53

Superbai blogeko Goio Aranak Ibarretxeren irudi eraldatuen bila jo du sarera, eta collage bat egin du emaitzarekin.

Bere analisia zehatza iruditu zaigu: Eskerrak, Lumagorrikoei. Askogatik, positiboena eta ederrena, eurena!

#4. Re: Ibarretxeren irudia dela eta

Josu ¦ 2007-02-23 ¦ 20:26

Ba nik ez diot ezer polemikorik ikusten, sustatu zait, barkatu, gustatu zait. Iruditzen zait oso ona dela, bere helburuak betetzen dituela, alegia.

Eta moskeatzen direnei... irakasle batek esaten zuen moduan:

Como el fraile: por aquí me entra, por aquí me sale y por ahí abajo me pasa el aire.

#5. Re: Lumagorri Gay Festa

bele ¦ 2010-09-10 ¦ 11:00

Nahiago dut Ibarretxe arrosaz margotuta ikustea nazien sinbologiarekin baino espainolista askok irudikatu duten bezala. Eta ziur nago Ibarretxeri ez zaiola batere axola kollage hau.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz