|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet No Béarla: Esperimentu soziolinguistikoa Irlandako telebistanXabi Zalbide ¦ 2007-01-31 ¦ 07:25 ¦ hizkuntzaIrlandako telebista publiko baten ideia: kazetari gaztea ipiniko zuen irla osoan zehar bidaiatzen, baina soil-soilik gaelikoz egingo zuen berba, egoera eta leku guztietan, baita Belfasteko auzo orangistenean. Europako Batasunean ofialtasun osoa eskuratuta ere, Irlandako jatorrizko hizkuntza, gaelikoa edo gaelera, ez dabil ondo osasunez. Uharteko konderri guztiek, Ulsterrek izan ezik, independentzia eskuratu zuten 1919. urtean, baina, hala ere, botere politikoa eskuratzeak ez zuen ekarri bertako hizkuntzaren berpiztea, eta gaelikoa Gaeltacht izeneko inguru jakin batzuetik kanpo (eta han ere gero eta gutxiago, antza) ez da ia batere erabiltzen, eskolan eta zenbait hedabide publikoetan ez bada. Salbuespenak salbuespen, Ingelesa da nagusi edonon eta gaelikoa erabat folkloriko bihurtu da Irlanda independentean.
Horren harira, TG4 telebista publikoak saio bat egiteko ideia izan zuen: Manchán Magan izeneko kazetari gaztea ipiniko zuen irla osoan zehar bidaiatzen, baina Manchánek soil-soilik gaelikoz egingo zuen berba, egoera eta leku guztietan. Hala, Manchánek bertatik-bertara jasoko zuen gaelikoak kalean, dendetan, tabernetan, instituzioetan eta herritar arrunten artean duenn egoera, bai eta jendeak zelako iritziak dituen gaiaren gainean. Belfasteko Shankill Road auzo loialista erradikaleraino ere joango zen Manchán bere abentura soziolinguistikoan.
Erantzunak#1. Re: No Béarla: Esperimentu soziolinguistikoa Irlandako telebistanBenito ¦ 2007-02-01 ¦ 00:29Duela urtebete edo, Euskaltelen kodifikadorearen bidez ikusten den kanal baten (ez dut zein gogoratzen) film labur bi ikusi nituen gaeleraren kontu honen ingurukoak. Umorezkoak, grazia zeukaten. Batean Txinatik Irlandara heldu den mutiko bat da protagonista, Dublinen zehar batera eta bestera dabil inork hari ezer ulertu barik, harik eta taberna baten agure bat txineraz ez, gaeleraz egiten duela konturatu arte. Bestean kontatzen da zelan irlandar batek buruan kolpea hartu eta bat-batean ingelesa ahaztu eta gaeleraz baino ezin duen berba egin. Haren komeriak inorekin berba egiteko! Loba gaztea da, eskolan erdi-ikasi duen gaelera apurrari esker, kostata baina harekin hitz egin ahal duen bakarra. Ez dut film hauen ez izenik ez erreferentzia gehiago gogoratzen. Baten batek bai? #2. Re: No Béarla: Esperimentu soziolinguistikoa Irlandako telebistanXabi Zalbide ¦ 2007-02-01 ¦ 08:49Aipatu duzun kasueetako batek, ingelesa ahazten duen agurearenak, inoiz kontatu didaten beste bat akordarazi dit: duela hogei bat urte antzeko gauza bat gertatu zitzaion Eskutza abizeneko laudioar bati. Inork ere ez zekien euskalduna zela, ordurako Laudioko euskerari eusten ziotenak oso oso gutxi zirelako; baina, halako batean, buruan arazo bat izan eta Eskutza jauna ume denboran gurasoengandik ikasitako euskeraz hasi zen berbetan, mende hasieran Laudion egiten zen bizkaiera fosilizatu batean. Gainera, haserretu egiten ei zen baten batek erderaz berba eginez gero. Ez dakit ingurukoekin zelango komeriak izango zituen ulertzeko, baina ez da gaitza imajinatzea #3. Re: No Béarla: Esperimentu soziolinguistikoa Irlandako telebistankontukontari ¦ 2007-02-01 ¦ 16:52Antzeko zerbait entzun diot aitari Getxoko ingenieritza enpresa garrantzitsuenetako baten jabeari buruz. Zahartzaroan gaixotu eta euskarara bat-batean bueltatu, senideekin ulertuezinik bukatu arte. Kuriosoa benetan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|