|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Badaki Ibarretxek blogosfera euskalduna esistitzen denik?Eneko ¦ 2007-01-22 ¦ 09:22 ¦ BlogakErantzunetatik aterata portadara. Halaxe diosku Enekok: Dirudienez zenbait "blogero activo " gonbidatu zituzten Konpondu.net webgunearen aurkezpenera. Baina susmatzen dut berriz ere Internet eta blogari euskaldunak ikusezinezkoak izan direla aurkezpenaren gonbitea bidali duen enpresarentzat. Ibarretxek ba ote daki blogosfera euskaldunik esistitzen denik? Gune horren aurkezpenera zenbait blogari gonbidatu zituzten, dirudienez erdara hutsez idazten dutenak denak. Aurkezpen horren zenbait aipamen irakur daitezke euskaraz:
Iñaki Ortiz-en kronika hemen dago Gaztelerazko kronika gehiago daude: makgregoryrena , Pablo Aretxabalarena , Txetxurena , Makyrena , Julenena , ... Beharbada agertuko dira gehiago hurrengo egunetan ... Erantzunak#1. Re: Badaki Ibarretxek blogosfera euskalduna esistitzen denik?r. xalba garez ¦ 2007-01-22 ¦ 09:47Ibarretxek ez du akaso euskal bloglandia ezagutuko baina Konpondu web.a ere ez du montatu. Bere hurbileko aholkulari "exekutibo"en artean zenbat euskaldun daude? Hortxe koxka. #2. Re: Badaki Ibarretxek blogosfera euskalduna esistitzen denik?Eneko ¦ 2007-01-22 ¦ 12:36Ikusi dut portadara ekarri duzuela nere atzoko iruzkina. Seguruenez Ibarretxek ez du ezagutzen ez gaztelerazko blogosfera ezta blogosfera euskalduna. Informatzeko nahikoa eta gehiegi izango du egunkari, irrati, telebista laburpenak edo txostenak ikusi eta irakurtzearekin. Gaztelerazko blogosfera gonbidatu eta euskarazkoa kontuan ez hartzea, prentsa-kabinetea edota bloga egin duenaren hanka sartzea dela esango nuke. Invitado en calidad de blogero egon zen Aretxabalaren blogean (gazteleraz bakarrik), aurkezpenaren inguruko materiala dago , zenbait bideo zatitxoak eta Ibarretxeren aurkezpenaren audio osoa (egin klik "download file" dioen ikonoan, sartu bertan duzuen kodetxoa eta "get" eman). Jarraitu dut begiratzen apur bat, baina ez dut uste "blogari den aldetik", blogari euskaldunik gonbidatu zutenik Konpondu.net-en aurkezpenera ... #3. Re: Badaki Ibarretxek blogosfera euskalduna esistitzen denik?Iñaki Ortiz ¦ 2007-01-22 ¦ 19:48Luistxo, nire blogean erantzun dizudan bezala, nik argi daukat Sustatu Euskal Herriko blogosferaren erreferente nagusietako bat dela. #5. Re: Zure blogean?Jabi ¦ 2007-01-23 ¦ 10:34Listo, aurreko testua irakurri eta galdera bera egin zizutela ikusi dut. Ikusi dut lotura, baina orain beste zalantza bat daukat: zu zaude konpondu.net horren atzean? (sareratzen naizen auzokoaren wifiak badirudi gaur bakarrik Sustatu ikuskatzen uzten didala). #6. Re: Zure blogean?Luistxo ¦ 2007-01-23 ¦ 11:43Iñaki Ortizen bloga gaztelaniaz da nagusiki, Administraciones en red. Gai honi buruz hemen idatzi du, artikuluan eta erantzunetan. Ez da Iñaki Konpondu.net-en atzean dagoena. Teknikoki Agoranet enpresak egin du. Editoretzan, gaur arte Miss KaBe izena darabilen batek idatzi du. Blog anonimo bat dauka horrek beste toki batean. Gaur, beste editore bat azaldu da, Ahur: hau euskalduna da, blog anonimo honetan ikusten denez. Blogari euskaldun bat badago Konpondu-net-en inguruan, dirudienez. #7. Re: Zure blogean?Iñaki Ortiz ¦ 2007-01-23 ¦ 23:58Eskerrik asko, Luistxo, nik eman ez ditudan argibideak emateagatik. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|