|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Firefox-ekin irakurtzeko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2007-01-17 ¦ 07:46 ¦ internet2006an egin zuten eguneraketa baten ondorioz, Firefox nabigatzailearekin ezin da zuzenean sartu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren edukietan. Administrazio elektronikoak bere burua zuzentzeko zain egon gabe ere, partxe batekin konpon daiteke kontua. Informazio hau Gotzon Egiak bidali zuen ItzuL zerrendara, hark Librezale-koei esker jakin ondoren konponbidea. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Foru Aldundiaren buletin ofiziala) helbide honetan dago. Hori ikusi daiteke, baina ale jakin bat kontsultatzeko, edo ageri den egutegian klik eginez gero, mezua azaltzen zaizu: "Firefox ezin da modu seguruan ssl.gipuzkoa.net-ra konektatu erabiltzen duen segurtasun protokoloa ezgaiturik baitago." Hori konpontzeko, hau egin behar da:
Arazoa konponduta dago. Sartu lehiaketa publiko honetara, adibidez. Erantzunak#1. Eta zergatik du hori desaktibatuta Firefox-ek?Mikel Larreategi ¦ 2007-01-17 ¦ 08:57Eta zergatik du aukera hori desaktibatuta Firefox-ek? Ez da izango SSL ziurtagiri horren sinadura edo dena-delakoa segurua ez den algoritmo batekin sortuta dagoela? #2. Re: Eta zergatik du hori desaktibatuta Firefox-ek?assar ¦ 2007-01-17 ¦ 09:41> Ez da izango SSL ziurtagiri horren sinadura edo dena-delakoa segurua ez den algoritmo batekin sortuta dagoela? Julenx-ek azaltzen du arazo honen muina hemen GAOk erabiltzen duen 40 biteko ziurtagiria ez omen da erabat segurua. Firefoxek mota honetako ziurtagiriak jasotzeko aukera desaktibatuta dakar eta maila altuagoko beste ziurtagiri mota bat erabiltzen du. Abantaila: ez ditu orrialde segurutzat hartzen jada serguruak ez direnak Desabantaila: ez du uzten sartzen orrialde hauetara, about:config atalean aipatutako aldaketa egiten ez bada #3. Re: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala Firefox-ekin irakurtzekoAnder ¦ 2007-01-17 ¦ 10:11LIBREZALEN gutxienez bi alditan atera da gai hau: lehengoan Bigarrenean arazorik ez dagoela azaltzen da, segurtasun maila eskaera igoera besterik ez dela azalduz. GAOren segurtasun sistema (40 bitekoa) zaharkitua da. Eskerrak librezalekoei!!! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|