Itzuli orri nagusira Bidali hau

Kereila, Erregeari barre egiteagatik

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2007-01-05 ¦ 16:24 ¦ umorea

Espainiako Erregea Errusian izan zen udazkenean hartzak ehizatzen. Mitrofan izeneko bat hil zen, baina animalia mozkortua ei zegoen, tiroa errazteko Juan Carlosi. Hainbat txiste egin dira harekin, toki askotan, baina Euskal Herriko bi egunkariri ezarri dio orain kereila Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak: Deia eta Garari. Deiako irudiaren zati bat hona ekarri dugu, Caduca Hoy gehigarrian irten zen. Garako artikulua hemen irakurri dezakezue.

Erref.: Kereila, Erregeari barre egiteagatik (www.eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Wyoming ere bai, adibidez

iturri ¦ 2007-01-05 ¦ 17:01

Jende asko sartu zen kontu honekin.

Adibidez, Wyoming

#2. Re: Kereila, Erregeari barre egiteagatik

Xabi Lamikiz ¦ 2007-01-06 ¦ 00:48

Gure erregea iraindu dutenen artean Gran Wyoming aurkitzea ez zait oso arraroa egiten. Asko dira Juan Carlos I. eta Mitrofanen kontura barre egin dutenak. Horien artean agian ezusteko handiena Cadena Copek eman zigun, Jiménez Losantosen irratsaioaren eskutik, alajaina. Bertan "El rap del oso" deritzan rap ez bereziki monarkikoa abestu baitzuten. Cope-ren wengunean oraindik ere entzungai dago (Sartu Copeko La Mañana irratsaioan eta gero hor agertuko zaizuen Grupo Risa atalean bilatu). Abestiaren laburpenean zera esaten da: "S. M. el Rey llora por Mitrofán, el oso borracho al que abatió en una cacería." Losantos eta Coperen kontra ere kereilatuko ote dira Entzutegi Nazionaleko fiskaltzakoak? Kar, kar, kar.

By the way, Gran Wyoming-en bideoa "no longer available" dago, You Tube-n diotenez.

#3. Hartza nola hil zen

Sustatu ¦ 2007-01-07 ¦ 08:39

Hartzaren kontua nola izan zen, Berria-tik hartua:

Urriaren 19an, Kommersant egunkariak kaleratu zuenez, Espainiako erregeak «otzandutako» hartz bat hil zuen. «Are gehiago, erregeak hartza mozkortuarazi egin zuen», dio artikuluak.

Juan Carlos Borboikoa abuztuaren amaiera aldera egon zen Errusiako Vologda estatuan, Moskutik 500 kilometro ipar-ekialdera. Erregea eta bere segizioa, Limonovo herritik gertu egon ziren, Basoilarraren Etxea izeneko tokian. Kommersant -en arabera, Sergei Starostin Vorogda estatuko Ehiza guneak babesteko departamenduko zuzendariak gutun bat bidali zion Vologdako presidenteari: «Novlenskoie herriko baserri batean harrapatutako Mitrofan deituriko umore oneko hartz zoriontsu bat sakrifikatu zuten. Hartzari, eztia vodkarekin nahastua eman zioten, eta gero basorantz bultzatu zuten. Jakina, animali mozkortua helburu erraza bihurtu zen, eta Bere Maiestate Juan Carlosek Mitrofan tiro bakarraz hil zuen».

Artikuluak gaineratzen du Espainiako erregeak bertan zegoela ez zuela ukatu hartzak ehizatzera joan zela. Gerora Errege etxeak ukatu du gertaera. Ikerketa hasi zuten Errusiako agintariek, baina abenduaren 22an ondorioztatu zuten ez zegoela frogarik Borboikoa ehiza batean zegoela esateko. Vologdako fiskalak dioenez, hartzaren jabeak baieztatu zuen berak akabatu zuela Mitrofanekin.

#4. Kereila: artikulu bati, eta irudi bati

Sustatu ¦ 2007-01-07 ¦ 08:43

Kereila bi dokumentugatik omen da:

  • Las tribulaciones del oso Yogi artikulua, Nicola Lococo filosofoaren sinaduraz, Garan eta Deian azaldu zen, eta bi egunkarietara zuzentzen da kereila horregatik.
  • Irudirako hautatu dugun pieza, Deiako Caduca Hoy gehigarrikoa.
Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz