Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Zubietako erraustegiaren inguruko kilometro bateko erradioa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2007-01-09 ¦ 09:41 ¦ Osasuna

Gipuzkoako zabor erraustegi handiarentzat erabaki den azken kokapena Zubieta auzoko Artzabaleta da. Donostiako udalerrian baina Lasarte edo Usurbilko nukleoetatik hurbilago, polemika iturri da hori. Zenbait elkartek salatu dute hurbilegi dagoela leku populatuetatik, kilometro bateko legezko muga baino gertuago, eta manifestazioa antolatu dute hilaren 14rako. Kokapen hau Tagzanian gutxigorabeherakoa da, baina zerrendan ikus dezakezue inguruko puntu bakoitza ze distantziatara dagoen. Tag edo etiketak erabiliz, konparatu Usurbil, Lasarte-Oria, Zubieta bera edo Donostia nola geratzen diren.

Erref.: Zubietako erraustegiaren inguruko kilometro bateko erradioa (www.tagzania.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Zubietako erraustegiaren inguruko kilometro bateko erradioa

Luistxo ¦ 2007-01-09 ¦ 10:57

Argipen batzuk honen inguruan:

  • Distantzien kalkulua halamoduzkoa da, halabeharrez. Errauste planta ez da puntu soil bat izango, area bat baizik, eta hortaz, inguruko kilometro bateko erradioa ezin da biribil perfektua izan.
  • Errauste plantaren kokapen zehatzagoa baleki inork, edo izan ditzakeen instalazio desberdinak zehatz non diren baleki, mesedez gehitu puntu horiek Tagzanian. (Gero hemen jakinaraziko bazenu erantzun batekin, primeran).
  • Inguruko tokiren bateko distantzia zehatza zein den jakiteko, gehitu puntu hori Tagzanian zeure erabiltzaile izenarekin, eta eman etiketa egokiren bat, herriaren araberakoa (Usurbil, Zubieta, Lasarte...) edo erraustegia bestela. Ondoren, zeure puntuak zein distantziatara dauden jakiteko, adi helbide sistema honi:
  • http://www.tagzania.com/item/36642 puntu zentralaren orria da eta
  • http://www.tagzania.com/item/36642/user/URLIA izango da zeure kokapenak puntu zentral horretatik zein distantziatara dauden jakiteko. Noski, URLIA idatzi dugu hemen, baina zure erabiltzaile izena da jarri beharko duzuna helbidean. Esate baterako:
  • http://www.tagzania.com/item/36642/user/Pello Pello erabiltzailearen puntuak erraustegitik zein hurbil diren jakiteko... Pellok bezala, zeuk ere puntu batzuk gehituz gero, distantziak jakingo dituzu.

#2. Re: Zubietako erraustegiaren inguruko kilometro bateko erradioa

Errautsaren gorrotoa ¦ 2007-01-09 ¦ 12:40

Datuak hor daude. Ez da bidezkoa, ezta?
Gauza bakarra: ez degu erotu behar eh?! ez bada zilegi, ez da zilegi, eta kitto!!!!

#3. Re: Zubietako erraustegiaren inguruko kilometro bateko erradioa

Legazpi6 ¦ 2007-01-16 ¦ 21:02

Erraustegi batek kutsatzen du, dioxinak eta furanoak, besteak beste, botatzen ditu. Beraz, industria kutsagarria eta osasunerako arriskugarria dela eta, indarrean dogoen legearen arabera erraustegitik auzo batera gutxieneko distantziak 2 km-koa izan behar du, eta ez batekoa.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak