|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Exalead, Google baino hobea?Inaxio - Luberri.net ¦ 2007-01-03 ¦ 08:44 ¦ InternetAzken aldi honetan Google besterik ez dugu gogoan, baina Google nahiko bilatzaile eskasa da euskaraz bilatzeko, euskal gramatikaren izaera dela-eta: Googlek hitz osoak bakarrik hartzen ditu aintzat eta ezin dugu atzizkiekin osatutako hitzen artean bilatu. Hori desabantaila handia da gainontzeko hizkuntzen aurrean. Lehendik eskas eta Googlek oraindik gehiago eskasten gaitu. Jo dezagun "mendi" bilatzen dugula. Googlek ez digu aurkituko "mendia", "mendira", "menditik", "mendiko"... Bila dezagun "monte": Googlek "el monte", "al monte", "del monte"... aurkituko ditu. Aldea handia da, ageri denez. Ez dugu ahaztu behar google ingeleserako egina dela, eta egoki datorrela horregatik gaztelera eta frantsesa bezalako hizkuntzetarako ere, baina ez da euskararako batere egokia: badirudi hori ahaztuta dugula. Baina ez du zertan horrek horrela izan derrigor, beste era batera izan zitekeen. Horren adibide da Exalead bilatzailea . Beste bilatzaile honetan izartxoa (*) erabil daiteke bilaketa zehazteko orduan eta nahikoa da erroari eranstea ("mendi*") aldaera guztiak harrapatzeko. Eta hori hasiera baino ez da. Bilaketa aurreratuan saiatuz gero ikusiko duzue ahalmen handiko bilatzailea dela Ingelesaz beste hizkuntzatarako. Jo dezagun esaterako "aizkorri" eta antzekoak bilatu nahi ditugula, idatzita ager dezakeen itxura desberdinak aintzat hartuta. "Espresio erregularrak" erabil ditzakegu horretarako, eta "/ai?[xzs](g|k)orri.*/" katea bilatu, "aizgorri", "axkorri" nahiz "aizcorri" aurkitzeko, edota "/leh?ih?otik/"; "leihotik", "lehiotik", "leiotik" aurkitzeko... Ez du Googlek duen hedadura izango, baina ea zer iruditzen zaizuen. Egizue ezagutzen duzuen gairen baten inguruko bilaketa eta erraz antzemango diozue emaitza egokia den ala ez. Niri interesgarria iruditu zait oso, gehiegi erabili gabe. Erantzunak#1. Re: Exalead, Google baino hobea?Arkaitz ¦ 2007-01-04 ¦ 11:26Exalead bilatzaile honek adierazpen erregularrekin bilaketak egiteko aukera eskaintzen du, baina hala eta guztiz ere oso eztabaidagarria da bere funtzionamendua. Ados nago Googlek euskaraz Stemming deritzona (http://eu.wikipedia.org/wiki/Stemming) ez burutzea desabantaila izan daitekeela (hori momentuz ingelesez ere nekez egiten du-eta), baina kontu hau bilatzaile guztientzako ikertzeke dagoen zerbait da oraindik. #2. Re: Exalead, Google baino hobea?inaxio ¦ 2007-01-07 ¦ 15:00> Artikuluan aipatzen den 'mendi*' bilaketa adibideak ez du euskarazko emaitzik ematen... Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInternet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|