Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-12-22 ¦ 18:22 ¦ Telefonoa

Hautu bat egiteko garaia iritsi da hainbat kontsumitzailerentzat. Euskaltel ala Orange? Batak eta besteak eskainten dituztenak alderatu ditu Teknosexua blogak. Orange: %50eko beherapena fakturan (eperik gabe aurrerantzean), eta zenbaki berdinarekin jarraitzen duzu. Euskaltel: %5eko beherapena sei hilabetez telefono zenbakia ez aldatzekotan, eta beherapen berdina urtebetez zenbaki berriarekin. Tranpak ote daude tartean? Bitartean, ondo igaro Gabonak, eta egoki aukeratu!

Erref.: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia (www.eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

Poti ¦ 2006-12-23 ¦ 20:16

Nik betidanik izan dut Euskaltel hasi zenetik eta egia da kobertura aldetik ez dela lar ona baina euskal izena ez da bakarrik izena Euskaltel hemengo enpresa bat da, hemen sortua eta ahalegin handiak egiten dituena euskara sustatu eta zaintzeko.
Orangek %50eko beherapena iragartzen du baina beherapen hori zeri aplikatzen zaio? Inportantea izango litzateke hori jakitea.
Ez dakit gainera batzuetan dirua ez da dena eta gurea ere defenditzea ondo egongo litzateke eta uste dut Euskaltel gurea dela.

#2. Re: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

Imanol ¦ 2006-12-23 ¦ 23:36


Denbora dexente gabiltza Euskaltel "hemengoa" delako zerbitzu txarra eta prezio okerragoak jasaten, eta hori guztia Eusko Jaurlaritzaren aldetik izan duen faboritismoarekin.

#3. Re: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

Unai ¦ 2006-12-24 ¦ 12:17

Kar kar kar kar kar kar

Bai Poti bai. Aukera ona. %50 gehiago pagatu enpresa "hemengoa" delako.

Demagun hilean 20€ gastatzen dituzula. Euskaltelekin urtean 240€ pagatuko dituzu, Orangerekin 120€, deskontua aplikatuta. Tatxaaaaaaaaaaaan: urtean 120€ gehiago enpresak "Euskal" izena daukalako.

Ni Euskatelera pasatuko nitzateke, eta 120€ horiek "euskal" jatetxe on batera joanteko erabili. Hori bai "hemengo" enpresak babestea!

#4. Re: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

xa2 ¦ 2006-12-27 ¦ 16:48

Zeren % 50?, euskaltelerekin jarraitu ezkero izango zenuen fakturaren % 50? Ez dut uste.
Letra txikia ondo irakurri badaezpada ere...
Beste alde batetik bere ustezko euskalduntasunarekin jokatzen du euskaltel enpresak, bere onerako noski, eta ez euskaldunen onerako. Hasierako "euskal" hori marketing hutsa da,
"Geure" telefonica dugu, eta gu horrelako "geurezaleak" garenez, hala!!, zerbitzu, kobertura eta tarifa exkaxekin pozik...
En fin...

#5. Re: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

antenak ¦ 2006-12-27 ¦ 10:39

> Hautu bat egiteko garaia iritsi da hainbat kontsumitzailerentzat. Euskaltel ala Orange? Batak eta besteak eskainten dituztenak alderatu ditu Teknosexua blogak. Orange: %50eko beherapena fakturan (eperik gabe aurrerantzean), eta zenbaki berdinarekin jarraitzen duzu. Euskaltel: %5eko beherapena sei hilabetez telefono zenbakia ez aldatzekotan, eta beherapen berdina urtebetez zenbaki berriarekin. Tranpak ote daude tartean? Bitartean, ondo igaro Gabonak, eta egoki aukeratu!
> URLA:http://www.eibar.org/blogak/teknosexua/142#comments

#6. Re: Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

Xabi ¦ 2006-12-28 ¦ 00:08


Nik atzo bertan utzi nion Euskaltelen bezero izateari eta Orangera pasatu nintzen. %50eko beherapena erakargarriegia da, pasada bat egia esan. Gainera, ziur naiz Euskaltelek beso (eta hanka) zabalik berronartuko nauela Orangek iruzur egiten badit. Egungo kapitalismo amorratuak badu, noiz behinka bada ere, abantailik bezero gizajoarentzat. Bestalde, Euskalteli leial irautea euskalduntasunarekin parekatzea txorrada galanta iruditzen zait. Euskaltelen lehen helburua dirua irabaztea da, nirea aldiz kosta ahala kosta hil bukaerara iristea. Ongi etorri Orange!

#7. Euskaltel vs Orange: hautua egiteko garaia

mai ¦ 2006-12-28 ¦ 12:10

Egunero gaude erabakiak hartzen, gauza bat hartu eta bestea baztertzen. Oraingo honetan "dilema" euskaltel Vs. Orange da. Ni ez naiz bietako inoren bezero, baina gaiak kezkatzen nau. Ados nago zuotako batek esaten duenean hizki txikia irakurri behar dela... Ni daoneko nazkatuta nago behintzat hilabetero kuota altua iristeaz, izan ere, sarritan iruditzen zait asko ala gutxi hitz egin beti berdin konbratzen didatela.
Bestalde, movistarren aurkari sutsua naiz. Hor letra txikiaz gain beste guztia ere lupaz irakurri behar baita.

Izen ezberdinak eduki arren denak berdinak dira bai euskaltel bai movistar bai orange... nahiz eta, guztiok jarraituko dugun telefonoz berba egiten... ez ala?

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak