|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanFHarlock - Euskaltel-en kliente euskaldun haserratu bat ¦ 2006-12-22 ¦ 09:17 ¦ telebistaLaSexta telebista kateak futbol partiduak euskaraz ere ematen ditu seinale digitalez, baina Euskaltelek ez die euskarazko audio seinale hori banatzen bere kablearen bezeroei. Euskaltel, euskal hitza bere izenean daraman enpresa euskal kultura babesten egongo behar litzatekeena, euskararen kontrako ekintzak gauzatzen dago. eguneraketa, abenduak 22. Ez dakigu protesta honen ondorioz den, baina irakurle batek dioskunez atzo jada euskarazko audioa eman zuela Euskalteleko kableak Azken urtean telebistan aldaketa nabaria gertatu da, larunbat irekiko futbol partiduak kate autonomikoek galdu eta LaSexta katearen eskuetan geratu dira. Baina ez horregatik galdu dira partidu hauek euskeraz jarraitzeko aukerak, dirudienez, LaSexta behartuta dago hauek euskeraz ematera, interes orokorreko legea dala eta. LaSexta horretarako deskonexio territorialak erabili beharrean, TDT seinalean sartu du euskera, eta honekin katalana eta galiziarra. Osora, irudiarekin aukera daitezkeen 4 audio kate doaz,
Arazoa sortzen zaigu TDT seinalea antena arruntetik jaso ordez Euskalteli esker heltzen baizagu, euskeraz ikusteko aukera kentzen zaigu. Bai, hala da, euskal enpresa batek, euskeraz ikusi dezakezun zerbaiterako, ez dizu ikusten uzten. Bigarren ligako partiduarekin asi zen la Sexta euskera eskeintzen, aurreko jaurnaldirako dena prest eduki ezin zutela. Orduz geroztik, larunbateko partidu guztiak 4 audio eduki dituzte. Egun hortan Euskaltelek ez zuen euskera eskaini baina bai katalana. Kexa deia egin nuen, hasteko euskeraz emititzen ari ziren albisterik ez zuekan, hurrenaa aparagailuaren arazoa izan zitekeela, itzali eta berriz piztu arazi zidaten, gero bere kontrol zentrotik konexioa berhasi zidaten. Ezin konpondu, eta tekniko batek deituko zidala. Teknikoak deitu zidan, ea noiz etorri zatekeen aparatua begiratzea. Ni harrituta esan nion, ez nuela beharrik ikusten, nahiko argia zen, 2 audio kate bakarrik bidaltzen zituztela 4-ren ordez, ez zekitelako LaSextak horrelakorik egingo zuenik, konfigurazioa 2 audio katerako prestatua egongo zela, bi izan oi direnez audio gehien erabiltzen direnak, bikoizketa eta bertsio originala ematen bada. Hori ikusita, etxera etorri aurretik emisioko teknikoekin hitzegingo zuela debalde ez joatearren. Hurrengo partiduetako baten, azkenean, 4 audioak zeuden aukeran eta arazoa konpondutzat eman nuen. Baina ikusi izan dudanez, basamortuan irudikeria izan dela dirudi, duela hilabete luze hasi ginelako berdin, gaztelania edo katalana aukera bakar bezala. Deika berriz eta denetik entzun dut dagoeneko:
Euskaltel edukitzeagaitik euskeraz ematen diren futbol partiduak galtzen ditut, Andaluzian egongo banintz TDT antena arrunt bati lotuta, ikusi ahalko nituzkeenak, eta enpresa teorikoki goi mailakoa konponbiderik ez dit ematen, behin lortu bazuten ere. Argi dago non da akatsa, TDT seinalea kable formaturan bihurketan, lehen bi audioak mantentzen dira, eta beste biak pikutara doaz. Eta pentsa dezagun kate nazionalek bikoizketa bada, euskeraz emititzen hasten direla zeozer. Euskaltelekin izorratuko ginateke. Ezta Buñuelek idatzitako pelikula surrealista bat izango balitz. Erantzunak#1. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanUnai ¦ 2006-12-20 ¦ 11:13Euskaltel.... doako telebista kateak ikusteko ordainarazten dizun enpresa hori.... #2. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanAitorLasa ¦ 2006-12-20 ¦ 11:31> Euskaltel.... doako telebista kateak ikusteko ordainarazten dizun enpresa hori... #3. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanXap ¦ 2007-01-02 ¦ 11:35GoiTB ez duzu Donostian ikusten Deba Goienako tokiko telebista bat delako. Localia TV eta Teledonosti ez bezala, probintzi osorako prestatutako telebista kateak direlako. #4. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanji ¦ 2006-12-20 ¦ 11:46Orangeko edo beste enpresetako buruak zintzoagoak direlakoan, ala? Gure kontura txaletik egiten ez dutelakoan, irabazi asmorik ez dutelakoan, bezeroei begirunea diotelakoan... ez gaitezen inozoak izan, eta begiratu dezagun gure txilborretik harago. #5. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanUnai ¦ 2006-12-20 ¦ 12:18> Orangeko edo beste enpresetako buruak zintzoagoak direlakoan, ala? Gure kontura txaletik egiten ez dutelakoan, irabazi asmorik ez dutelakoan, bezeroei begirunea diotelakoan... ez gaitezen inozoak izan, eta begiratu dezagun gure txilborretik harago. #6. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanjoseba ¦ 2006-12-20 ¦ 12:05lagunok, hemen funtziona dezakena PRESIOA baino ez da. alegia, nola BEHARTU (handia da gero !) Euskaltel, euskal esataria entzun dezagun ahalbidetzera. bezero gisa ditugun eskubideak eskatu behar ditugu. #7. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanArkaitz ¦ 2006-12-20 ¦ 12:24Internet bidezko sinadura bilketa bat egin liteke horretarako, eta ondoren beraiei aurkeztu. Konforme bazaudete, zerbait prestatu nezake. #8. wiki bategaz zelan?Martin ¦ 2006-12-20 ¦ 12:42Ostras! Banuen gogoa horrelako kanpaina batean parte hartzeko! #9. Re: wiki bategaz zelan?Arkaitz ¦ 2006-12-20 ¦ 12:57Nik uste dut horrelako zerbaiterako egokiagoa dela formulario bidez egitea. Baliteke wiki bat erabiltzea batzuentzako hain erraza ez izatea, eta gainera datuak datu-base baten izateak malgutasun handiagoa ematen du datuak egituratu eta aurkeztu ahal izateko. #12. baita ni ereagonirena ¦ 2006-12-20 ¦ 18:04Ni laguntzeko prest. Ez dut euskaltelik baina aitagin arrebak duen modenak ordu pila bat ostu dizkit jada. #13. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanJosemartin ¦ 2006-12-21 ¦ 16:08Ez da posible, ezin liteke. Euskaltelek ez ditu zaintzen bere bezeroak. Ni ere kokoteraino nengoen... aldatu nuen arte. #14. Re: ATZOTIK EUSKARAZKO AUDIOA EUSKALTELEN EREsorginzulo ¦ 2006-12-22 ¦ 10:16Atzoko partidurako (hanka sartzea zuzenduta) Barca-At. Madril, euskarazko audio seinalea heldu zen Euskaltelen saretik. Guztioi esker, nik pare bat mezu bidali nion Euskalteleko Bezeroarenganako Arreta Sailara. #15. Re: ATZOTIK EUSKARAZKO AUDIOA EUSKALTELEN EREXap ¦ 2007-01-02 ¦ 11:37Euskaltelen kable bidezko telebista analogikoarekin zelan entzun daiteke euskarazko audioa? "Dual" erabilita agian? #16. Re: SERIOTASUN PIXKA BAT!!!IKUSEZAZU.COM ¦ 2009-08-22 ¦ 00:02NOLA JAR DAITEKE EUSKALTEL-EN AURKA EUSKALTZALE IZANIK???? EUSKALTEL-EK EUSKARAREN ALDE EGITEN DUENA, EZ DU KONPARAZIORIK ORANGE, MOVISTAR, VODAFONE EDO BESTE EDOZEINEKIN!!! EZTA URRUNETIK ERE. #17. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanKarmele ¦ 2009-08-22 ¦ 13:20Zurekin ados. Urteetan izan det mugikorra Euskaltelekin, eta orian finkoa ere. Arrazoia: batetik kriston mobida txarra izan nuen gurasoen etxean Orangekoekin. Azkenean konpondu genuen, Madrileko komunikazioetarako idazkaritzarengana jo genuelako. Baina, dudik gabe, baita ere, besteek euskaldunok ez gaituztelako batere kontuan hartzen. #18. Re: Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetanIKUSEZAZU.COM ¦ 2009-08-22 ¦ 17:19ESKERRIK ASKO, KARMELE, ESANDAKOAGATIK. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|