|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzaileanSustatu - Librezale.org-en jakindakoa ¦ 2006-12-04 ¦ 11:28 ¦ HizkuntzaOstiralean hemen azaldutako OpenOffice-rako Xuxen zuzentzailearen albistean, erantzun hari interesgarria sortu da, eta handik jakin dugu, Librezale-n argitaratu dela eta proba egin dutela, Xuxen hau Firefox nabigatzailean ere instalatzen ahal dela. Egin dugu aproba, eta primeran dabil. Firefox 2.0 behar duzu. Lortu euskarazkoa Linux, Mac edo Windows-erakoa hemen. Firefox irekita duzularik, mezu honekin batera erantsita datorren eu-dictionary.xpi fitxategian klikatu. Instalazioa zuzenean gertatuko da. Ondoren, Interneten testua idazteko alorren batean zaudelarik testua idazten (adibidez blog batean idazten edo erantzuten, edo web-bidezko posta-programa batean, hala nola Gmail-en), zuzenean azpimarratuko zaizkizu Xuxen-ek okertzat jotzen dituenak. Halako errore baten gainean saguaren eskumako botoiarekin sakatu, eta Xuxenen iradokizunak agertuko zaizkizu, zuzena aukeratu nahi bazenu. Hemen dago adibideko irudi bat. (Artikulu honetan erantsitako xpi fitxategia euskararentzako Myspell hiztegirako affix fitxategian oinarritzen da: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L.-ren lana da hori, eta Creative Commons "Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5" lizentziapean banatzen da.) eu-dictionary.xpi 430KB (441002 byte) Erantzunak#1. Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzaileanmetaltrainer ¦ 2006-12-04 ¦ 13:08Ez-komertziala bada, Sustatuk nola publikatzen du hemen publizitatearekin dirua irabazten du eta? #2. Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzaileanSustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 13:30Bai, publizitatea diru-iturri komertziala da. Salatuak izatera arriskatzen gara, nolabait. #3. Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzaileanJoxe Mari ¦ 2006-12-04 ¦ 13:57Bai, mesedez, norbaitek azal dezala. Luistxo, by-nc-sa diskoak top mantan saldu ezin badira, nolatan sustatu by-nc-sa lizentzia dun fitxategiak zabaltzen bixitengatik dirua irabazten duenean? #4. Xuxen beste tresna batzuetanSustatu ¦ 2006-12-05 ¦ 11:53Xuxen zuzentzaile berri hau Thunderbird posta kudeatzailean eta editore ezberdinetan (Open Office, MS Word) nola istalatu azaltzen da Euskadi.net-eko orri hauetan #5. Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzaileanJulen ¦ 2006-12-07 ¦ 17:46Librezaletik
Firefox (2.0), Thunderbird (2.0) eta Seamonkey-n (1.1) erabiltzeko xpi fitxategia addons.mozilla.org gunera igo dugu. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|