Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Xuxen OpenOffice 2rako

Sustatu ¦ Da! ¦ 2006-12-01 ¦ 17:44 ¦ Informatika

Tolon blogetik jakin dugu aurkikuntza honen berri. Xuxen prest dago jada OpenOffice 2.0 ofimatika paketerako, bai Linux zein Windows bertsioetan.

Xuxen OpenOffice 2rako

Publizitatea

Erantzunak

  • Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

    ird on ¦ 2006-12-01 ¦ 18:01

    kuriosoa benetan, oraindik euskaratu gabeko softwarea da open office 2.0.

    Okerrena, zera da, begiratzen hasita, euskaraketak arduraduna baduela. Baino, zerbaitegatik duela hilabete dexente eskura dugun soft erabilgarria oraindik euskaratu gabe dago.

    Nola daiteke egoera hau ematea? Gainera, lepoa jokatuko nuke badela jende nahiko modu kolaboratiboan euskaratzeko prest.

    .....

    Erantzun honi
    • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

      Juanan ¦ 2006-12-01 ¦ 22:56

      > kuriosoa benetan, oraindik euskaratu gabeko
      > softwarea da open office 2.0.

      Kuriosoa benetan ez jakitea <beta> bertsio bat orain dela asko eskuragarri duzula...
      http://ooo.euskalgnu.org/beta/


      > Okerrena, zera da, begiratzen hasita,
      > euskaraketak arduraduna baduela. Baino,
      > zerbaitegatik duela hilabete dexente eskura
      > dugun soft erabilgarria oraindik euskaratu gabe
      > dago.

      Okerrena da OOo euskeraketaren arduradunaren lana, Dooteoren lana hain zuzen, zalantzan jartzea, bera baita software librea euskeraz izatekoaren alde lan gehien egin duen pertsona...

      > Nola daiteke egoera hau ematea? Gainera, lepoa
      > jokatuko nuke badela jende nahiko modu
      > kolaboratiboan euskaratzeko prest.

      OOo 2.x euskeraz izan nahi baduzu, zure laguntzarekin kontatzen dugu euskeraketa ahalik eta azkarren bukatzeko... eta hurrengoan, ahal bada, ez jokatu lepoa, galtzen baduzu ez baitugu zure laguntzarik izango.

      Erantzun honi
      • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

        eneko ¦ 2006-12-02 ¦ 19:16

        Oso ona, Juanan ;-)

        Erantzun honi
      • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

        ird on ¦ 2006-12-03 ¦ 15:43

        kuriosoa, proiektuaren orrialde ofizialean, informazio horrek egon beharko lukeen tokian, zuk nire mezuari erantzunez emaniko informazio hori ez egotea....

        http://eu.openoffice.org/
        gunean informazio berriena 2004ko 2004/10/19 da.

        Ez dut inoren lana zalantzan jarri nahi, baino, proiektu aske eta kolaboratiboa izateko ez da oso bisiblea?


        Ondo dago proeiktuataz arduratzen denak bere gunetik lan egitea eta egindakoak aditzera ematea, baino proiektuaren orrialde ofizialeko informazioetan, 2 urteko desfasea egotea ... zergati?

        http://ooo.euskalgnu.org/ en diozue: 2006-05-10an

        "Beta bertsioak jarri dira eskuragarri. Bertsio hauetan interfazeko mezu asko euskaraz egon arren, beste asko ingelesez agertzen dira. OpenOffice.org 2.0 erabat euskaratzeko ikaragarrizko lana dago aurretik, hori dela eta erabiltzaileei pazientzi piska bat eskatzen diegu."

        Zergatik ez duzue jarri mezu bat,euskalgnun, OoO.org-ren gune ofiizialean, eta abar, erabiltzaileei pazientzia eskatu ordez, laguntza eskatzen?

        Zergatik pazientzia eskatu laguntza eskatu ordez? bai testeatzeeko eta baita itzulpena burutzeko?

        Agian, horrela, erabiltzaile potentzialekin, bere erabiltzaile ezagutzekin eta denon euskara ezagupenekin, agian, iada euskaratua zegoen soft hau, eta bide batez "beta" egoeratik aterata.

        Tamalez,beti gaude beta egoeran herri honetan.

        Agian horrela, beta agertu eta urte erdira, (Denbora nahiko euskaraketa amaitzeko), zuzentzaile ta guzti edukiko genuen, gabon hauetan olentzerok oparitu moduan....

        Baino, tamalez, badirudi, batzuk nahiz eta lan ondo egin, (ez dut dudan jartzen dooteoren ez eta euskal gnuren lana) , badirudi, ez dakitela auzo lana baliatzen.

        Agian, oker nago, baino objetiboa, konstatablea zera da:

        - 6 hilabete pasa dire Betatik.
        - Jendea badela lanerako prest, (begiratu firefox 2 nola landu den)



        Non dago arazoa?


        Laguntzeko prest..... auzolanean, noski.

        Erabiltzaile bat.



        Erantzun honi
        • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

          assar ¦ 2006-12-03 ¦ 22:22

          > Okerrena, zera da, begiratzen hasita, euskaraketak arduraduna baduela. Baino, zerbaitegatik duela hilabete dexente eskura dugun soft erabilgarria oraindik euskaratu gabe dago. Nola daiteke egoera hau ematea?

          Uste dut okerreko bidetik hasi zarela.

          Duela hilabete Ubuntu 6.10 instalatu nuen, eta GIMP osoa euskaraz topatu nuen. Ubunturen aurreko bertsioan GIMPen mezu asko euskaraturik gabe zegoen.

          Duela hainbat hilabete GNOME osoa euskaratu zutela irakurri nuen, eta orain halaxe darabilt Ubuntun.

          Uste dut softwarearen euskaratzeari buruzko ideia gutxi daukazula euskaratzaileak potrojorran dabiltzala iradokitzeko ausardia erakusteko.

          > Zergatik ez duzue jarri mezu bat,euskalgnun, OoO.org-ren gune ofiizialean, eta abar, erabiltzaileei pazientzia eskatu ordez, laguntza eskatzen?

          Nork esan dizu OpenOffice ez euskaratzearen arrazoia laguntza falta denik? EuskalPoden 1. saioan azaldu zenez, hemen, atzerapenaren arrazoiak beste batzuk ziren.

          > Tamalez, beti gaude beta egoeran herri honetan.

          ŋ?

          > ...badirudi, batzuk nahiz eta lan ondo egin... ...ez dakitela auzo lana baliatzen.

          Bai, zure mezuak irakurrita zurekin lan egiteko gogoa sartu zait.

          Lehenik eta behin, zure mezuak eskerrak emanez hasi beharko zenituzke, jende mordo batek askotan beren denbora librean eta gehienetan doan lan eginez, zure esku euskarazko eta kalitatezko softwarea jarri duelako. Eta gero, apal-apal eta edukazio osoz, iradokizunen bat badaukazu, dagokion pertsonari eta behar den foroan helarazi beharko zenio.

          Erantzun honi
          • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

            ird on ¦ 2006-12-04 ¦ 10:11

            Barkatu, aurrekoan esan moduan ez dut zalantzan jarri nahi inoren lana.


            Inor mindua sentitu bada, jakin ez dela nire intentzioa izan. Assar, mindu bazara zuk jakingo duzu zergatik... . Onartzen dut ez dudala agian egoki idatzi mezua...


            Assar ek gimp etaz eta GNOMEtan eta abar hitzeginten du bere mezuan, nik ez dut ezer esan kontuu hirien, nik espreski Open Officen euskaetan mintzatu naiz, ez besterik. Beraz ez nahastu gauzak.

            Beste gabe, ez dut horrelako eztabaidan segituko, ez du zentzurik.

            Hobe, garapenean eta itzulpenetan jarraitzea... auzolanean, modu bisiblean... .

            Erantzun honi
            • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

              assar ¦ 2006-12-04 ¦ 22:08

              > Inor mindua sentitu bada, jakin ez dela nire intentzioa izan. Assar, mindu bazara zuk jakingo duzu zergatik...

              Bale ba, Barkatu niri ere azken paragrafo horregatik. Esan diezazuket nik software librearen eta euskararen alorrean egin ditudan gauza (bakanak) nire denbora librean egin ditudala eta ez ditudala inoren dirulaguntzaren babespean egin. Baina era berean, lan horregatik dirua ordainduko balidate ez nukeela izango inongo arazorik onartzeko eta nire lanari balio bera emateko.

              > Assar ek gimp etaz eta GNOMEtan eta abar hitzeginten du bere mezuan, nik ez dut ezer esan kontuu hirien, nik espreski Open Officen euskaetan mintzatu naiz, ez besterik. Beraz ez nahastu gauzak.

              Jende bera aplikazio guzti horiek itzultzen ari denean, bai, nahastu egin behar dira. GIMP, GNOME, KDE, OpenOffice... Zu argazki osoaren zatitxo bat ari zara ikusten, agian beste batzuek lehentasunak beste modu batera finkatu dituzte.

              Erantzun honi
              • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

                ird on ¦ 2006-12-05 ¦ 01:04

                Uste dut Joxe Marik azpiko mezu erantzunetan erantzun nahiko eman diztuela zuk planteatutakoari.... baino tira, nire modu exkaxekin jarraitzen....

                Nik Open officetaz banabil ez da kasualitatea...

                Norbaitek lehentasunak jarri ditzake ez dakit ze nahi edo gaitasun edo eztakizerren arabera hau edo bestea euskeratzeko.... zilegia da, baino horrek ez du esan nahi ondo egina dagoenik.... gogoratu munduko astakeri handienak intentzio onarekin egin direla beti.... eta Euskal Herria ze esanik ez...

                Objetiboa zera da, softwarea librearen erabilera bultzatze aldera beharrezkoa dela tresna erabilienak balaitzea....

                Thunderbird eta firefox baditugu iada, ubuntu ere badugu.... baino open office ez.

                Gimp euskaratze beharrezkoa izango da argazkiekin lan egin nahi duenarentzat, baino garbi dago ofimatika softa dela nabigatzaile ta internet tresnekin bat erabilena, beraz tresna hauek izan behar dute lehentasun komunitatearentzat.....

                Geahigo esango nuke tresna hauek Iktetan euskara erabilera bultzatzeko estrategikoak direla iruditzen zait, baldin eta benetan soft libreak eraginkorra izan nahi badu....

                Eztabaida ez da dirulaguntza bai edo ez, niretzat, kontua da dirulaguntzak nola erabili.....

                Dirulaguntzak horrelako komunitate batentzat edari alkoholikoak niretzat bezela dira.

                Nire eguneroko iahrduera egiteko ardo tragoa hartu behar badut, malo, nire eguneroko iahrduera balditzatua dut eta dekadentzi prosezu batean sartuko naiz... (gaixo jarri, arazo desberdinak...)

                Komunitatea zerbait euskaratzeko dirulaguntza zai badago, ez du iharduera naturalik izango..... eta dekadentzian sartuko da (errezelo rollo txar eta abarrak sortzen dira)

                Alkohola aldiz nahi dudanean eraten badut, ez du nire iharduera oztopatuko, eta gainera zihurrenik lagungarria izango zait, gozatu egingo dudalako... bazkaritan edo ardo on trago bat eranaz edo....

                komunitateari berdin....

                diru laguntzak itzultzeko oztopo izan daitezke, eta izan dira.... garbi dago...

                Aldiz, diru laguntza horiek itzulpen bera modu ertxian egiteko erabili beharrean modu irekian eginiko lan kolaboratiboari azken zuzenketak egin fiskalizatu eta dibulgazio lanetara bideratzen bada zihur osasuntxua iango dela....


                Ez dakit zuek, nik garbi dut, kontua ez da diru laguntzik ez jasotzea, hauei erabilera ona ematea
                eta onura sortzeko baliatzean dago kontua nire ustetan... deno diruarekin ahal dela denok onura gaitezen bideratu behar da.... eta itzulpenean baino beste gauzetan sartuta kristo bizitza eman diezaioke komunitateari,erabilera maialri eta abar, distribuzio gastu material eta abarrak kosteatzen...

                Aldiz 13 hilabete zai bagaude norbait liberatu dadin itzulpean egin edo kudeatzeko malo... gaizki gabiltza.....

                Erantzun honi
                • Bukatzen joateko... (Re: Euskaratu gabeko softwarea...)

                  assar ¦ 2006-12-05 ¦ 09:58

                  Bukatzen joateko diot, nahiko argi ikusten dudalako zure iritzia, eta nirea ere argia delako, eta ez dut uste beste inora ailegatuko garenik. Azken finean, iruditzen zait eztabaida hau, Linuxen mundura eramanda, "Debian vs. besteak" eztabaida klasikoaren parekoa dela.

                  > Komunitatea zerbait euskaratzeko dirulaguntza zai badago, ez du iharduera naturalik izango..... eta dekadentzian sartuko da (errezelo rollo txar eta abarrak sortzen dira)

                  Adibide bat: OpenOfficeren garapenean dauden teknikari gehienak diruagatik egiten dute lan, Sun enpresarako, eta gero badaude beste batzuk musutruk lan egiten dutenak. Beraz, OpenOfficek berak ere ez du balio? Beste bulegotikako suite bat topatu beharko dugu, guztiz modu kolaboratiboan egin dena?

                  Gauza bat egia da, inori ez zaio gustatzen proiektu zehatz batean lan egin, eta batzuek dirua irabazi eta besteek ez irabaztea.

                  Baina gauza bera gertatzen da Mozillarekin. Garatzaile gehienek soldata irabazten dute berau garatzen, baina Librezalekoek doan egiten diete euskararako itzulpena.

                  Nik ez ditut ezagutzen OpenOffice euskaratzeko proiektuaren xehetasunak ezta hor ari diren pertsonak ere, baina iruditzen zait lan dexente egin dutela, ezer irabazi gabe, denok euskarazko softwarea eduki dezagun.

                  OpenOfficeren euskaratzea atzeratu egin dela dirulaguntzen erruz? Gauzak ez zaizkit hain sinpleak iruditzen.

                  > Objetiboa zera da, softwarea librearen erabilera bultzatze aldera beharrezkoa dela tresna erabilienak balaitzea....Thunderbird eta firefox baditugu iada, ubuntu ere badugu.... baino open office ez.
                  > diru laguntzak itzultzeko oztopo izan daitezke, eta izan dira.... garbi dago...

                  Ez nago ados. Aurreko mezu batean esan dudan bezala: dirulaguntzarik gabe, solik boluntarioen lanaz baliatuz, ez genuke edukiko orain euskaratuta daukagun softwarearen hamarrena ere. Zoritxarrez, seguruenik ez genuke edukiko XUXENik, Firefoxik, Thunderbirdik, Ubunturik, ezta OpenOfficerik euskaraz. Gauza bera aplika dakioke euskarazko beste proiektu askori: aldizkariak, egunkariak, blogak, liburuak, etab.

                  Horrela dira gauzak. Agian denon artean OpenOffice itzultzeko indarra edukiko genuke, baina orduan, nork itzuliko lituzke Firefox eta Thunderbird? Eta nork itzuli du Ubuntu/Debian?

                  Uste dut komunitatearen indarra gainestimatu egiten duzula.

                  > Aldiz 13 hilabete zai bagaude norbait liberatu dadin itzulpean egin edo kudeatzeko malo... gaizki gabiltza...

                  Ba horrela dira gauzak, ez soilik softwarearen garapen eta itzulpenean, baita euskararen alor gehienetan ere. Orain softwarelangintza hainbat urtez egunkari, argitaletxe, hiztegigile eta adizkarigilek jokatzen ari diren jokozelai berean sartzen ari dela? Ba bai. Eta joko horretan bi bide daude: lehenengo lana egin eta gero dirulaguntzaren zain geratu, aldizkari eta egunkariek egiten dutena (ezin dutelako beste edozein modutan egin, aldizkaria garaiz argitaratu behar da), edo dirulaguntza jaso lehenengo, eta gero lana egin (hain "presazkoak" ez diren beste proiektuetan egiten dena: hiztegiak, gehigarriak, software euskaratzeak, liburuak, etab.).

                  Erantzun honi
                  • Re: Bukatzen joateko... (Re: Euskaratu gabeko softwarea...)

                    ird on ¦ 2006-12-05 ¦ 11:19


                    > Adibide bat: OpenOfficeren garapenean dauden teknikari gehienak diruagatik egiten dute lan, Sun enpresarako, eta gero badaude beste batzuk musutruk lan egiten dutenak. Beraz, OpenOfficek berak ere ez du balio? Beste bulegotikako suite bat topatu beharko dugu, guztiz modu kolaboratiboan egin dena?

                    Ez nahastu gauzak, nik Euskeraketaz nabil hitzegiten, tresna hori globaletik lokalera ekartzeaz, eta horren gainean soilik, berriz diot ez nabil ez gimp ez GNU ez beste ezerren gainean, ez eta open officeren garapenaz. Open officeren euskeraketaz soilik....

                    > Nik ez ditut ezagutzen OpenOffice euskaratzeko proiektuaren xehetasunak ezta hor ari diren pertsonak ere, baina iruditzen zait lan dexente egin dutela, ezer irabazi gabe, denok euskarazko softwarea eduki dezagun.

                    Bide txarretik hasi nintzela eta ez nuela ideia askorik gaiari buruz esan zenuen aurreko mezu batean....

                    Agian horrela izango da baino zuk ere ez duzu ideia handirik ematen duenez... beraz agian hobe ixiltzea....

                    Dena dela, bi "ezjakinek" sortzeko eztabaida interesgarria deritzot...

                    > OpenOfficeren euskaratzea atzeratu egin dela dirulaguntzen erruz? Gauzak ez zaizkit hain sinpleak iruditzen.

                    Nik gabri dut,
                    -komunitate aktibo bat tresnak euskaratzeko prest, -Proeiktu onartu bat (euskaraketaren openofficeren barruan)
                    -Arduradun zehatzak jarrita

                    zergatik, horrelako oinarriekin egon gara 13 hilabete zai, zergatik norbait/tzuk diru laguntza baten zain egon ez bada/badira.... euskeraketa bere burutzeko....


                    > > Objetiboa zera da, softwarea librearen erabilera bultzatze aldera beharrezkoa dela tresna erabilienak balaitzea....Thunderbird eta firefox baditugu iada, ubuntu ere badugu.... baino open office ez.
                    > > diru laguntzak itzultzeko oztopo izan daitezke, eta izan dira.... garbi dago...
                    >
                    > Ez nago ados. Aurreko mezu batean esan dudan bezala: dirulaguntzarik gabe, solik boluntarioen lanaz baliatuz, ez genuke edukiko orain euskaratuta daukagun softwarearen hamarrena ere. Zoritxarrez, seguruenik ez genuke edukiko XUXENik, Firefoxik, Thunderbirdik, Ubunturik, ezta OpenOfficerik euskaraz. Gauza bera aplika dakioke euskarazko beste proiektu askori: aldizkariak, egunkariak, blogak, liburuak, etab.
                    >

                    Beno nik dakidala, xuxen EHUren barruan eginiko garapena da.... ados.

                    Firefox2a auzolanean eta txukun euskaratu da eta mundu guztiaren pare atera da mrkatura, ez 13 hilabete edo jakin zenbat geroago...


                    > Horrela dira gauzak. Agian denon artean OpenOffice itzultzeko indarra edukiko genuke, baina orduan, nork itzuliko lituzke Firefox eta Thunderbird? Eta nork itzuli du Ubuntu/Debian?


                    > Uste dut komunitatearen indarra gainestimatu egiten duzula.

                    posible da, baino garbi dago kasu honetan arazoa ez dela komunitatea, komunitatearen parten diren "diru laguntza liberatu" batzuk baino....

                    > > Aldiz 13 hilabete zai bagaude norbait liberatu dadin itzulpean egin edo kudeatzeko malo... gaizki gabiltza...
                    >
                    > Ba horrela dira gauzak, ez soilik softwarearen garapen eta itzulpenean, baita euskararen alor gehienetan ere. Orain softwarelangintza hainbat urtez egunkari, argitaletxe, hiztegigile eta adizkarigilek jokatzen ari diren jokozelai berean sartzen ari dela? Ba bai. Eta joko horretan bi bide daude: lehenengo lana egin eta gero dirulaguntzaren zain geratu, aldizkari eta egunkariek egiten dutena (ezin dutelako beste edozein modutan egin, aldizkaria garaiz argitaratu behar da), edo dirulaguntza jaso lehenengo, eta gero lana egin (hain "presazkoak" ez diren beste proiektuetan egiten dena: hiztegiak, gehigarriak, software euskaratzeak, liburuak, etab.).

                    - Aldizkariak argitaa emane a gero dirulaguntzak eskatu... ados horrela egiten du jende askok....

                    - Eta softwarean, zer? zergatik ez da horrela egiten.... ez zaizkit arrazoizkoak iruditzen paralelismo merke horiek....

                    - Esandakoa... diru laguntzak bai, baino nola.... zergatik ez aldizkarien moduan.... edo aurretik jasota ere beste era batera....

                    IKTak lana, lana eta lanak dira, komunitatean geratzen bada, esandakoa, mozkorra bezela... degenaratzen zoaz...


                    NORBAITZUN BURUTAN ZALANTZAK SORTU ETA EZTABAIDATZEKO GOGOA SORTU BADA ONDO, GAUZAK AURRERA EGINGO DU...

                    MEZU ZERRENDA INDEZENTA HAU IRAKURRI ETA EZ BADUZUE EZER PROBETXUZKOA ATERA, NIRE ALDETIK BEINTZAT BARKAMENAK ESKATZEN DIZKIZUET, HORRELAKO TXAPAGATIK....




                    Erantzun honi
      • Re: Euskaratu gabeko softwarea euskara zuzentzailearekin!

        andres ¦ 2007-01-08 ¦ 12:31

        Kaixo:

        > Kuriosoa benetan ez jakitea <beta> bertsio bat orain dela asko eskuragarri duzula...
        > http://ooo.euskalgnu.org/beta/

        Jakin nahiko nuke non publikatu dezuen berri hau, zeren EuskalGNUko OOo zerrendan ez da atera...

        Erantzun honi
  • Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

    Ander ¦ 2006-12-02 ¦ 18:09

    THUNDERBIRD postarako ere jarri dute, besteak beste (mac, quark...)

    Honez gain eta linux munduan hasi berria naizenez, oker banago zuzen nazazue, spell izatean linuxeko hainbat programak ere erabil dezakete motore hori ezta?


    PD: Animo dooteo, euskalgnu, librezale, 3arrano.... eta software euskaratzaile guztioi. Goian Ird on idatzitakoak ezjakintasuna besterik ez du erakusten. EuskalPod entzulea balitz....

    Erantzun honi
    • Re: Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

      assar ¦ 2006-12-02 ¦ 20:21

      > Honez gain eta linux munduan hasi berria naizenez, oker banago zuzen nazazue, spell izatean linuxeko hainbat programak ere erabil dezakete motore hori ezta? >

      Hemen daukazu Firefoxen ere instalatzeko modu bat.

      Erantzun honi
    • Re: Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

      Joxe Mari ¦ 2006-12-04 ¦ 13:53

      Ird On-ek neurri batean oso ongi daki zertaz dabilen. Ez da ezjakintasun kontua, hitz neurtu gabeak erabiltzea ordea agian akatsa.

      OOoren euskeraketa orain *ASKO* egina eta prest izango genuke modu aske eta kolaboratibo batean egingo balitz. Librezaleren laguntza honetarako (eta beste batzuena) argia eta publikoa izan da, eta gogoak argi ikusi eta entzun ditut nere begi eta belarriekin.

      Baina arazo sinple bat dago. OOo2 itzultzeko diru laguntzak jaso dira, eta ondorioz, diru laguntza lortzeko proiektuan idatzitakoak bete behar direla, eta honetan ez dio ezer modu kolaboratibo batean egiteari ezer. Eta gainera ez dakit zenbateraino izango litzatekeen zilegi norbaitek diru laguntza jaso eta besteek doan lan egitea.

      Gehiago esango nuke. OOo2a orain urtebete baino gehiago kaleratu zen (13 hilabete ondo pasatxo). Nola da posible euskera eta informatika bermatzeko behar den lehen mailako programa batek 13 hilabeteko atzerapena duela!? Eta honekin beste bildur bat dut. 2.1-rc1 bertsioa orain egun batzuk kaleratu zen... pausu hontan 2.0 euskeraz izango dugu 2.1 bertsioak argia ikusten duenean...

      Eta bai, animo dooteo, animo euskalgnu, eta animo mundu guztia. Baina software librearen inguruan gaudenok asko eskertzen dugu transparentzia, eta aurrenekoek ez dute horrelakorik erakusten, eta aspaldiko kontua da.

      Portzierto, baten batek badaki *zenbat* diru joango den OOo2 itzultzen? Ez pentsa 500 euroko laguntza denik. Hainbat bekario urte betez lanean edukitzekoa ia ia...

      Erantzun honi
      • Re: Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

        ird on ¦ 2006-12-04 ¦ 15:36

        Joxe Mari, oso argigarria izan da zure mezua. Ez nuke jakingo argiago azaltzen kontu hau.

        Bestetik, arrazoi duzu, ez ditut erabili forma eta hitz egokienak.

        Mila esker kritikagati ;-)





        Erantzun honi
        • Re: Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

          unicyn ¦ 2006-12-05 ¦ 13:55

          Joxe Mari eta ird on, zure iruzkinekin bat nator. Dena den, ezin ahaz dezakegu OOo ez dela Eusko Jaurlaritzarena, ez dooteorena. Balego OOo itzultzeko komunitate bat sortzea (1.1 itzulpenetik hasita). Proiektu hau aurrera badoa, OOo modu ofizialean aurkez daiteke.

          Erantzun honi
      • Re: Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

        assar ¦ 2006-12-04 ¦ 22:09

        > OOoren euskeraketa orain ASKO egina eta prest izango genuke modu aske eta kolaboratibo batean egingo balitz.

        Nire zalantzak ditut. Zenbat software egongo litzateke euskaratua soilik modu aske eta kolaboratiboa erabiliz? Orain baino gehiago?

        > ...ez dakit zenbateraino izango litzatekeen zilegi norbaitek diru laguntza jaso eta besteek doan lan egitea.

        Ez dut ondo ulertzen zure jarrera. Software eta eduki libreko lizentzia "askeenek", GPL eta Creative Commons, horixe dute oinarritzat, hain zuzen. CC Aitortu 2.5 lizentzia, esaterako, batek doan egin duen lana beste norbaitek diru truk sal dezakeela bermatzen du, ezta? Zuek OpenOffice itzultzen baduzue modu askean, eta lizentzia hori ematen badiozue, nik CD batean erre eta top mantan sal dezaket...

        Azken finean, zure argudioa, ondo ulertu badut, hau da: dirulaguntzen zain egoteak OOoren euskaratze proiektua atzeratu dute. Nik ez dut ezagutzen kasu zehatz hori, baina konbentzituta esango dizut hurrengoa: dirulaguntzarik gabe, solik boluntarioen lanaz baliatuz, ez genuke edukiko orain euskaratuta daukagun softwarearen hamarrena ere. Besteari dagokionez, niretzat ez du inolako arazorik suposatzen norbaitek dirulaguntza bat izan dezan OpenOffice euskaratzeagatik, edo berdin hiztegi bat sortzeagatik, blog bat sortzeagatik, egunkari bat argitaratzeagatik edo euskara sustatzeko izan daitekeen beste edozein lanagatik.

        Eta amaitzeko, hor goiko mezu batean idatzi duten gauza bat:

        "OOo 2.x euskeraz izan nahi baduzu, zure laguntzarekin kontatzen dugu euskeraketa ahalik eta azkarren bukatzeko..."

        Erantzun honi
        • Re: Xuxen OpenOffice 2rako eta gehiagorako!!!

          Joxe Mari ¦ 2006-12-04 ¦ 22:43

          > > OOoren euskeraketa orain *ASKO* egina eta prest izango genuke modu aske eta kolaboratibo batean egingo balitz.
          >
          > Nire zalantzak ditut. Zenbat software egongo litzateke euskaratua soilik modu aske eta kolaboratiboa erabiliz? Orain baino gehiago?

          Orokorrean ez dakit, eta neurgaitza da agian. Baina enoa hildo horretatik hau esatean. KOntua da 13 hilabeteko atzerapena dagoela euskeraketan, eta hau modu kolaboratibo batean eginez gero ziur nago aspaldi izango genuela euskeratuta. Ze kontutan hartu kasu puntual batetaz hari garela, OOo2. Programa guztiak kontutan izango bagenitu, agian ez lirateke horrenbeste egongo, posible da bai...
          >
          > > ...ez dakit zenbateraino izango litzatekeen zilegi norbaitek diru laguntza jaso eta besteek doan lan egitea.
          >
          > Ez dut ondo ulertzen zure jarrera. Software eta eduki libreko lizentzia "askeenek", GPL eta Creative Commons, horixe dute oinarritzat, hain zuzen. "CC Aitortu 2.5 lizentzia":http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/es/deed.eu, esaterako, batek doan egin duen lana beste norbaitek diru truk sal dezakeela bermatzen du, ezta? Zuek OpenOffice itzultzen baduzue modu askean, eta lizentzia hori ematen badiozue, nik CD batean erre eta top mantan sal dezaket...

          Hasteko esan CC lizentziak eta GPL lizentzia guztiz ezberdinak direla. GPLa librea da, eta CC guztiak ez dira. Kontuz honekin, CC lizentziak orokorrean libreak direla esatea guztiz okerra da eta.

          Baina ez nuen zentzu hortan esan nahi. Argi dago nire itzulketak zuk lasai sal ditzazkezula, hortarako baimena ematen dizut. Kontua da OOo2ren euskeraketa modu kolaboratibo batean egingo balitz, elkarlanean, batzuk dirutruk egitea eta besteak bolondres egitea, ondo dago, baina nik uste komunitatea mindu dezakeela dirutruk egiten duenak diruagatik egiten badu soilik. Hau da, dirurik ez dagoenean, akabo.

          Eta egungo kasua nik uste hau dela, ze diruaren zai dagoenak komunitatea eta euskeraren beharrak aztertuko balitu bere boltsikoarena beharrean (eta hau zilegi da noski), aspaldi utzia iznago luke lan hau komunitatearen eskutan.
          >
          > Azken finean, zure argudioa, ondo ulertu badut, hau da: dirulaguntzen zain egoteak OOoren euskaratze proiektua atzeratu dute. Nik ez dut ezagutzen kasu zehatz hori,

          Kasu honetan tamalez, horrelaxe da. Eta kontua ez da dirulaguntzaren zai egotea soilik, proiektua elkarlanean aurrera ateratzea blokeatza da arazoa.

          > baina konbentzituta esango dizut hurrengoa: dirulaguntzarik gabe, solik boluntarioen lanaz baliatuz, ez genuke edukiko orain euskaratuta daukagun softwarearen hamarrena ere.

          Posible da bai. Eta enago dirulagutnzen kontra. Baina bai gauzak argi eta transparentziaz egitearen alde. Ala ere ez gutxietsi boluntarioen lana... gauza bikainak egiteko gai izan gara eta ;)

          > Besteari dagokionez, niretzat ez du inolako arazorik suposatzen norbaitek dirulaguntza bat izan dezan OpenOffice euskaratzeagatik, edo berdin hiztegi bat sortzeagatik, blog bat sortzeagatik, egunkari bat argitaratzeagatik edo euskara sustatzeko izan daitekeen beste edozein lanagatik.

          Niretzat ere ez. Baina zer gerta daiteke grifoa mozten denean? Euskerak dirulaguntzetan duen menpekotasuna izugarria da batzutan, eta hainbat proiektu ezean geratu dira dirulaguntzak iritxi ez direnean... honi diot nik bildurra.
          >
          > Eta amaitzeko, hor goiko mezu batean idatzi duten gauza bat:
          >
          > "OOo 2.x euskeraz izan nahi baduzu, zure laguntzarekin kontatzen dugu euskeraketa ahalik eta azkarren bukatzeko..."

          Nire laguntza publikoa eta aktiboa da beste proiektu batzuetan. Eta elkarlanean itzulketa egin behar denean, edo euskeraketa kaleratzen denean, hor egongo naiz frogatzen eta guztia hobetzeko lanetan. Zin dagizuet. :)

          Erantzun honi
  • Xuxen CC 2.5 Lizentzian

    Eneko ¦ 2006-12-03 ¦ 23:12

    "XUXEN kode irekian" dio eskuliburuak, baina bukaeran "Lizentzia Creative Commons, Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin 2.5", dio.

    Kode lizentzia egokia da CC Xuxen bezalako produktuarentzat?

    Creative Commons-ek berak ez du gomendatzen Creative Commons erabiltzea softwarea lizentziatzeko (gazteleraz hemen dago aholku hori ).

    Izan ere, Free Software Foundation eta Open Source Initiative delakoen lizentzietara jotzea gomendatzen dute Creative Commons-etik.

    Eta beharbada, softwarea dokumentazioarako Free Software Foundation delakoaren Free Documentation License erabiltzea.

    Erantzun honi
    • Non-Commercial Lizentzia

      Sustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 11:07

      Zabaldu.com-en ere sortu da eztabaida, ea lizentzia egokia den aukeratu dena proiektu honetarako.

      Erantzun honi
  • Re: Xuxen OpenOffice 2rako

    Eleka Ingeniaritza Linguistikoa ¦ 2006-12-04 ¦ 10:05

    Albistea eman baino lehen topatu du Tolon-ek XUXEN kode irekikoa, pasa den ostiralean argitaratu zen Euskadi.net web gunean. Esan behar da aurreko XUXENak bezala Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu duela eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzak diruz lagundu duela.

    Erantzun honi
    • Re: Xuxen OpenOffice 2rako

      Mikeltxo ¦ 2006-12-06 ¦ 15:24

      Elekatyik idazten duzunez, igoal honi erantzutea izango duzu?
      Aspell hiztegiak prestatzeko asmorik/aukerik duzue? Horrela eginez gero, eta oker ez banago, KDE inguruneko programetan erabili ahal izango genuke.
      Mila esker, aldez aurretik.

      Mikeltxo.

      Erantzun honi
      • Re: Xuxen OpenOffice 2rako

        Hey_neken ¦ 2006-12-07 ¦ 10:44

        > Elekatyik idazten duzunez, igoal honi erantzutea izango duzu?
        > Aspell hiztegiak prestatzeko asmorik/aukerik duzue? Horrela eginez gero, eta oker ez banago, KDE inguruneko programetan erabili ahal izango genuke.
        > Mila esker, aldez aurretik.
        >
        > Mikeltxo.

        Printzipioz enchant erabiltzen badute (gnome-ren kasua), aspell, hunspell, myspell eta ispell hiztegiak erabili daitezke.

        Gidatxo txiki bat egin det eta hemen daukazu irakurgarri http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=5129#p5129

        Hori bai, eleka, lizentziren inguruan zerbait esaterik bai? Kode irikia izango da (open source != free software), baina CC BY-NC-SA lizentziapean ezingo da GNU/Linux banaketetan integratu.

        Erantzun honi
  • Re: Xuxen OpenOffice 2rako

    Iņaki ¦ 2006-12-07 ¦ 12:54

    Unibertsitatea.net-eko blog honetan zuzentzailearen ezaugarrien berri ematen da

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari