|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inprimatu
Mikel Laboa, gurasoen baimenarekin
iTunes ¦ 2006-11-27 ¦ 10:02 ¦
Argazkia
Euskara56 blogean aurkitu dute hau: Mikel Laboraren azken diska, Xoriek 17, Apple-ren iTunes dendan bilatuz gero, Parental Advisory oharrarekin dator. AEBetako disko etxeen RIAA erakundeak ematen ditu ohar horiek, ustez haur eta gaztetxoentzako egokiak ez diren kantuez ohartarazeko gurasoak... Euskara ikasten ari den Texasko norbait, antza, Euskara56 blogaren egilea, Homo Oeconomicus da bere sinadura misteriotsua eta euskal foro eta blogari zenbait jarraitzen ditu.
Mikel Laboa, gurasoen baimenarekin
Erantzunak
#1. Explicit lyrics?
Jabi ¦ 2006-11-27 ¦ 11:00
Ezin esan, euskaraz ulertuta ere, Laboaren letrak oso esplizituak direnik...
|