|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 12:22 ¦ sustatuSustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk. Sustaturen urteurren sariketaOrain egun batzuk argitaratu genuen moduan, Sustatuk 5 urte bete ditu hil honetan. Urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatuko ditugu, eta euren artean, sariketa hau. Gaur hasi eta abenduaren 11 bitartean, euskarazko blogosferan argitaratzen den blog-mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk. Artikulu interesgarri bat, argazki edo bideo bat (blogariak berak egina, noski), okurrentzia bat edo erantzunetan eztabaida piztu duen ustekabeko artikulua, albiste original bat... Halako post onena sarituko dugu. ArauakSariketan parte hartzeko, ondorengo arauak jarraituko ditugu:
Sari-banaketa abenduaren 13an ArrasatenSari-banaketa abenduaren 13an egingo da, Arrasateko kultura etxe berrian. Ekitaldi horretan ospatuko dugu Sustaturen 5. urteurrena, lagun artean eta ekitaldi berezi batekin. Datozen egunotan jakinaraziko dugu ekitaldi horren inguruko informazio zehatzagoa. Sariketa honetan parte hartzen dutenen artean (irabazlea salbu), bi iPod nano zozketatuko dira. Urteurren-ekitaldian egingo da zozketa eta bertaratutako blogarien artean egingo da zozketa (sariketara aurkeztu direnen artean). Oharra: lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du arauok onartzen direla: batetik, oinarri hauek oso-osorik; bestetik, lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki dezakeen era. Erantzunak#1. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaindezent ¦ 2006-11-22 ¦ 18:20Lehiaketa honen oihartzuna iritsi da nire belarrietara eta saiatzea erabaki dut. Izan dadila iPod-arengatik. Hemen doaz nire hiru proposamenen estekak: #2. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaTeketen ¦ 2006-12-11 ¦ 14:35Beste bi azken orduko proposamen: #pentsamentuak 2. lana http://www.blogari.net/nagamezaga/2006/12/11/pentsamentuak_2_lana #emozioa 3. lana eta prozesua http://www.blogari.net/nagamezaga/2006/12/11/emozioa_3_lana_eta_prozesua #3. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaJo eta Zu ¦ 2006-11-22 ¦ 19:07Arrazoi askorengatik txapela Patxitraperok merezi duela uste dut: #4. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaPatxitrapero ¦ 2006-11-22 ¦ 19:43Lagun honi, eskerrikasko bihotzez, ea gaur ohean kabitzen naizen, baina lehiaketak bere neurriak ditu: plataforma euskaldun batean egina behar du izan, eta gaurtik hasita 11ra bitartekoa izan beharko du. Aurrekoek ez dute balio (hala ulertzen det nik behintzat) #5. Plataforma euskaldunean ez da beharrezkoaGari ¦ 2006-11-22 ¦ 22:54Patxi, irakurri ondo. Ez da beharrezkoa plataforma euskaldunean egitea. Hori da bakarrik argazkibloga baduzu. Blog normalentzat, nahikoa da bloga euskaraz izatearekin. Hemendik 11ra idatzitako artikuluren bat bidali zenezake beraz! #6. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaJo eta Zu ¦ 2006-11-22 ¦ 23:24Sentitzen dut, errua nirea izan da, nik ulertu baitut gaurtik 11ra bitartean aurkeztu ahal zirela proposamenak; mezuek gaurtik 11rakoak izan behar badute, erretiratzen ditut proposamenak. Hurrengo batean bidaliko ditut berriak. Berriro ere parkatu. #7. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaxabi ¦ 2006-11-28 ¦ 11:24Argazki-blog hau aurkeztu nahiko nuke lehiaketara: #8. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaAXI OLANO ¦ 2006-11-28 ¦ 13:50Aupa Sustatu, eskutxo bete urte... zorionak. #9. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariai eme ¦ 2006-11-28 ¦ 15:35aupa! #10. Hitz besteSalba ¦ 2006-11-29 ¦ 12:23Anduren mezu honek ere sariketan egotea merezi du. #11. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaOier ¦ 2006-11-29 ¦ 21:40Lehiaketa hau ikusita, bertan gure blog-eko hiru mezu jarri nahiko nituzke. Ea baten batek, zortea duen. #12. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaiturri ¦ 2006-12-02 ¦ 10:29Kaixo: Ahotsak-en eguna dela aprobetxatuz, hiru emakume proposatuko ditut: Leire, Urtebete blogeatzen. Katixa, Liburuak debekatu dituzte. Ana, Workaholiko baten arnas estua. Ea ipotxa tokatzen zaidan. #13. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaOlatzar ¦ 2006-12-02 ¦ 13:41Honatx beste hautagai bat: #14. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaOlatzar ¦ 2006-12-02 ¦ 13:46Aurrekoa ezabatu, nahastu egin bainaiz. Ea honako hautagaitzak balio duen: #15. Urtziren blogaSustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 13:44Urtziren bloga barik, Urtzik idatzitako mezu bat proposatu beharko zenuke. Animo! #16. Sarean euskaraz aurreraOlatzar ¦ 2006-12-04 ¦ 14:48Azkeneko artikulua zen proposatu nahi nuena: 'Sarean euskaraz aurrera' #17. Sarean euskaraz aurreraOlatzar ¦ 2006-12-04 ¦ 14:49Azkeneko artikulua zen proposatu nahi nuena: 'Sarean euskaraz aurrera': http://www.berria.info/blogak/urtzi/index.php?blog=21&title=sarean_aurrera&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments #18. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaGoierriko AHTGelditu! Elkarlana ¦ 2006-12-04 ¦ 13:17Guk ere gure aportazioa egin nahiko genioke Sustatuko jendeak egiten digun gonbiteari. Honako bi artikulu hauek proposatzen ditugu: #19. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaRitxi ¦ 2006-12-04 ¦ 13:37nik, Superbai-ren mezu hau proposatzen dut: #20. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaJoxe ¦ 2006-12-04 ¦ 17:43Beno, ba behin diru eskean hasteko lotsa eta duintasuna galtduz gero, iPod eskean ere hasiko naiz ni. Hona nire proposamena: SOS Teknopata Erruki zaitezte! #21. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaJozulin ¦ 2006-12-04 ¦ 23:55Hona neure proposamenak, sustatuzaleok: #22. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaAmuitz ¦ 2006-12-05 ¦ 00:25Ea ba zer gertatzen den hiru testu hauekin: #23. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariamarkos zapiain ¦ 2006-12-05 ¦ 10:39Eibartarren blog komunitateko "Batzutan Pelipe pizten da ene baitan" blogetik: #24. Ez du balio historiako edozein mezuk, epe batekoek baizikSustatu ¦ 2006-12-05 ¦ 11:01Ez dute balio, Markos. Azaroaren 21etik aurrerakoak behar dute izen mezuok, abenduaren 11n itxiko den epe batera bitartekoak. #25. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariazaharberri ¦ 2006-12-05 ¦ 19:10Lehenik zorionak! #26. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariamahatsorriak.org ¦ 2006-12-05 ¦ 20:40Geure komunitateko hiru mezu proposatuko ditugu, ea aparatoren bat datorren honantza:
#27. Mahatserriko blogista horiekSustatu ¦ 2006-12-06 ¦ 10:14Oso ondo, Asapala/Mahatsorriak. Gorago zuen arteko batek bereak ere proposatu ditu. Baina, adi, saria jasotzeko edo zozketan parte hartzeko, abenduaren 13ko ekitaldian egon beharra dago. Bildu tropa, bete furgoneta, izena eman eta zatozte 13an Arrasateko jaira. Laster arte! #28. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaJosep ¦ 2006-12-06 ¦ 10:36Kaixo! #29. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariabewater ¦ 2006-12-07 ¦ 14:20Kaixo denoi, Aldez aurretik zorionak eta eskerrikasko. Hemen dituzue txapelketarako bi post. Romantizismo apur bat blogosferarako: #30. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sarianeuk ¦ 2006-12-07 ¦ 20:18Andu beti Andu: #31. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaborthuzai ¦ 2006-12-09 ¦ 07:07Zorionak Sustatu, #32. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariabewater ¦ 2006-12-09 ¦ 14:39Hemen doa nire azken proposamena, aurretik bi bidali nituen: #33. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariahendaika ¦ 2006-12-09 ¦ 16:38lehiaketako baldintzak betetzen dituelakoan, honakoa proposatu nahi dut: http://alua.mundua.com/2006/12/08/balea-eta-xagua/ #34. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaMagic ¦ 2006-12-09 ¦ 18:43Badakit hauek ez direla saria mereziko luketen mezuak, baina gaztetxoentzat sailkapen berezirik ez dagoenez, 12 urteko hiru blogari hauen azken mezuak igortzea otu zait. Animatzeko balio badu,gaitzerdi. Lehenengoak, Iņigo Jauregik, Bihurrikeriak izeneko bloga du eta iaztik jo ta fuego ari da bere umorea saretik zabalduz. Patxitrapero, azti bili!! Bigarrenak, Alexander Oiarbidek, tenisa du gogoko eta horri eskaini dio aurten sortu duen bloga. Blogaren izenak garbi uzten du: Tenis Asko Hirugarrenak, Beņat Ventureirak, kirolei buruz idazten digu Milakirolak izeneko blogean. Bukatzeko, hiru blogari gaztetxo hauen mezuak hautatu baditut ez da kasualitatea izan, ezta azken idatzi horien goreneko mailagatik ere, orain arte azaldu duten jarrera eta jakin-mina saritzeagatik baizik. #35. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariajolaus ¦ 2006-12-10 ¦ 22:42
Hona hemen nire proposamena: #36. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaJosu Mendicute ¦ 2006-12-11 ¦ 00:15**Josu Leokanne** blogetik: #37. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariasei ¦ 2006-12-11 ¦ 00:17Beno, ba, azkenean ni ere animatu naiz eta nire ikasle bi eta ikasle ohi batek euskaljakintzan azken egunetan idatzitako artikulu bana proposatuko ditut. Ikasleenak, batez ere, gogoetara bultzatzen dutelako (ez da hain erraza 17 urteko neska-mutilentzat horrelakoak idaztea) eta ikasle ohiarena, arrazoi askorengatik. Besteak beste, oso ondo idazteaz gain, ikastolatik kanpo gutaz akordatzeagatik, bere esperientzia denokin partekatzeko eta laguntzeko beti prest egoteagatik eta erabat barneratua duen blogari sena erakusteagatik! Ondo izan eta asteazkenera arte. #38. Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariamalen ¦ 2006-12-11 ¦ 01:24Lagun batek bultzatuta aurkezten naiz lehiaketara...zorte on guztioi! #39. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariajokin ¦ 2006-12-11 ¦ 08:43Nire proposamena:
#40. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaTeketen ¦ 2006-12-11 ¦ 10:41Aupa lagunak, #41. Blogari.net-ekoakSustatu ¦ 2006-12-11 ¦ 13:18Eskerrik asko. Gogoratu koadrila horri, zozketan parte hartzeko, ekitaldian izena eman behar dutela, eta Arrasatera etorri. Asteazkena, 18.30etan dugu zita hori. Ņabarduratxo bat: proposaturiko horien artean, Urtzi Urkizurena beste batek ere proposatu zuen, baina Berria.info-ko lotura eskainita... #42. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariatolon ¦ 2006-12-11 ¦ 12:11Hemen nire proposamenak: #43. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariapatxitrapero ¦ 2006-12-11 ¦ 12:17Hauek nere proposamenak: - Hugo Chavez - internet ez debekatu. Formazioa eta informazioa dira bidea. - txakurren kontue Eta nere azalpenak, inork irakurri nahi balitu, nere blogeko mezu honetan: - Sustatu lehiaketarako nere proposamenak #44. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaEibarOrg-ko mezu batzuk ¦ 2006-12-11 ¦ 14:01Eibarko blog komunitatetik be mezu batzuk bialdu nahi neukez zuen sariketara. Eta Zorionak Sustatu!
#45. AMA izateko unibertsitatearen beharraedurne balzategi ¦ 2006-12-11 ¦ 14:06Batzutan iruditzen zait erratu egin nintzela karrera aukeratzean. Ama izaten ikasi behar nuela uste dut. Kontua da hori ez dela unibertsitatean ikasten. "Eskerrak", pentsatuko dute batzuk. Baina, zergatik ez? Irudika dezagun momentu batez zein ikasgai eta ibilbide izango luketen ama egokia izateko ikasketek. #46. Re: AMA izateko unibertsitatearen beharraSustatu ¦ 2006-12-11 ¦ 14:40Hauxe da goiko mezuaren lotura: ama-izateko-unibertsitatearen-beharra #47. Ia bada... Neuk ere nahi dut iPotxaJabi ¦ 2006-12-11 ¦ 14:46...Baina ahal dela DRM softwarerik gabea, kantziņoak ordeņadora batetik bestera arazorik gabe eramateko eta derrigorrez iTunes Babylon horrek m4a formatora eraldatu gabe. Posible izango ote da? Horretarako azken egunotan idatzi ditudanak aurkezten ditut. Akaso beste baten bat idatziko dut gaur ere, gogotsu eta inspiratuta baldin banago, gaur niretzako oso egun garrantzitsua ei da eta... Bizitzari buruz idatzi ala bizitza bera ospatu, dilema existenziala ;-) #48. Jabi Zabalaren ipotxa eta mezuakSustatu ¦ 2006-12-11 ¦ 15:33Edozein mp3 fitxategi kargatzen ahal da iPod batean, Jabi. Ez bakarrik iTunes dendan erositako musika. Lasai. Bestalde, zure azken aldiko mezu horietan... zehazterik baduzu, zein izenburudunak diren aurkeztu dituzunak? #49. ZehaztapenaJabi ¦ 2006-12-11 ¦ 19:58Lehiaketaren epean idatzitakoak esan nahi nuen, baina zehaztekotan, euskal buztan luzeen Akelarrea (ea bidenabar proselitismoa egiten dugun)eta Pascual Molongua fenomeno multimediatikoarena. #50. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaUnibertsitatea.net ¦ 2006-12-11 ¦ 15:12Orain dela aste batzuk aurkeztu zen Unibertsitatea.net atari berria, besteak beste blog komunitatea daukana, eta dagoeneko blogari batzuk serio-serio dabiltza blogeatzen. #51. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaPiban ¦ 2006-12-11 ¦ 15:56Zorionak 5. urteurrenarengatik. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko nire proposamenak: #52. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariatximintx ¦ 2006-12-11 ¦ 17:18Tximintxek ere mezutxo bat aurkeztu gura du lehiaketara. Honako hau: #53. Argazki blogak sariketarakoEneko ¦ 2006-12-11 ¦ 17:46Argazki edo irudi blogik ez dut ikusi sarirako proposatuak eta egia esan argazkilari asko eta onak dabiltza euskal blogetan. Hiru proposatzen ditut: Aitor Bengoetxea Txanboie blogean Shan-Huan-Dei argazkia Jose Felix Diaz de Tuestaren Atauri Blogetik: Ozaeta argazkia eta Jose Luis Irigoienen blogetik Satin . #54. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaMARTIN-HALTY ¦ 2006-12-11 ¦ 20:26Beraz ensaiatuko naiz xumeki parte hartzea lehaiketa huntan. #55. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariae-gor ¦ 2006-12-11 ¦ 23:31Tira, ez dut uste lehiaketaren epean beste munduko ezer idatzi dudanik (ez dakit inoiz egin dudan ere), baina zozketan agian... Beraz, nire hiru artikulu proposatuko ditut: #56. Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaTximintx ¦ 2006-12-12 ¦ 12:00Azken zerrendan ez da agertzen Tximintxeko proposamena. Eta epe barruan dago. Izan ere, artikulua abenduaren 3koa da. Akatsa konponduko duzuelakoan ... #57. Erdeldunak erakarriKoldo Isusi ¦ 2006-12-12 ¦ 12:03Ezer baino lehen zorionak eta urte askotarako Sustatuko lagunei. #58. Petrolioak garbitzeko balio dauBIZKAIe! ¦ 2006-12-12 ¦ 12:14Hona hemen gure proposamena: http://www.bizkaie.biz/blogs/bg1/?p=37 #59. Indarkeria jasandako emakumearen eskubideen karteaBIZKAIe! ¦ 2006-12-12 ¦ 12:18Xabi Paiak danetarako astia dauka..... #60. Nire mezua abenduaren hamaikean bidali nuen eta ez dute sariketan sartu.Piban ¦ 2006-12-12 ¦ 14:16Re: Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria #61. Re: Nire mezua abenduaren hamaikean bidali nuen eta ez dute sariketan sartu.Sustatu ¦ 2006-12-12 ¦ 15:38Zure proposamena abenduaren 11n bidali zenuen, bai. Baina epea ez zegokion abisu emateari, baizik eta mezuei beraiei. Azaroaren 21a eta abenduaren 11aren bitartean euskarazko blogosferan argitaratuko mezuak sartzen ziren lehiaketan, eta zure hiru mezu horiek lehenagokoak ziren. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Sustaturen inguruan
Albiste gehiagosustatu gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|