|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Geoff McGhee NYTimes.com-ekoa gure artean
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-11-16 ¦ 09:12 ¦
internet
The New York Times-eko webguneko Multimedia atalaren arduraduna, Geoff McGhee, Euskal Herrian da egunotan, eta atzo EITBk antolaturiko ekitaldi batean izan zen Bilbon.
Ez dugu aurkitu erreferentziarik erdarazko blogosferan. Baina bai euskaraz. Horra, Josu Mendikute kazetaritza ikaslearen kronika
eta Luistxo Fernandezek eta Josi Sierrak idatzi dituztenak. EITB24.com atarian ere idatzi dute artikulua
eta baita argazki-galeria eta izandako hitzaldien audio fitxategiak.
Flash aplikazioak beren edizio digitalean zein ederki erabiltzen dituzten erakutsi zuen McGheek. Hona adibide pare bat:
Ekitaldian, bestalde, bideo bat eskaini zuten EITBkoek ingelesez, zeinak bazuen duela urte pare bat euskaratutako bertsio bat.
|