|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Perelman, gorbatarik gabeko matematikariaAP + Photoshop - Sustatu ¦ 2006-09-07 ¦ 08:22 ¦ argazkiaPoincaré-ren hipotesi matematikoa argitu duen matematikaria da Grigori Perelman errusiarra. Topologiako abstrakzio sakonetan ez gara sartuko (irakurri apur bat hemen gaztelaniaz) baina zera esan dezakegu: urteetan bere demostrazioa zalantzatan jarri izan da, baina azkenean nonbait teorema onartutzat jo izan da. Horren ordaina, aurtengo abuztuan jaso behar zuen, matematikarien biltzar batean Fields domina eman behar zioten (matematikan Nobelik bada, hauxe da), baina Perelmanek uko egin dio sariari. Jeinuaren lotsa, ala sistemaren kontrako erantzun ideologikoa? Ez dakigu, baina Errusian oihartzuna izan du Perelmanen keinuak, jarrera nazionalista batentzat adibide ona omen... Kontua da, itxurak ere aldatu dizkiotela Errusian Perelmani albiste horren berri ematean. Hango telebista kate famatuenak bere irudi bakanetako bat fotoxoparekin ikutu zuen, itxura serioagoa emateko gizonari. Gorbata eta guzti, eskuinean ageri den bezala, faltsututa azaldu zuten. Ezkerrekoan jeinuaren itxura edukiko ez balu bezala! URLA:http://englishrussia.com/?p=250 1157357491.jpg 14KB (14846 byte) |
Albiste gehiagoargazkia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|