Interneteko albistegia

Gazte etorkinen auzia Gipuzkoan

Sustatu | Politika | 2006-11-07 : 07:11

Forgesen biñeta bat. Etorkinez beteriko patera. Haur baten galdera: "Gu goazen herrialdean egongo da arkatzik, ezta?". Behean, leienda bat: "2050eko Literatur Nobel Saria". Irudi hori abiapuntu hartuta, Harrikadak blogean hausnarketa bat: Marokon dagoen errepresioa, Gipuzkoako 92 adingabeen auzia (politikoki oso gaizki jestionatutakoa). Ulertuko al dugu noizbait, Peio Aierbek dioen bezala, "gureak ere badirela gazte horiek" ?

Erreferentzia: http://www.eibar.org/blogak/iturri/326

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu