|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna bat
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-11-06 ¦ 10:02 ¦
internet
Scuttle software librea euskaratuz, Bildu.net sortu du baten batek. Sarean aurkitutakoak gorde, antolatu (etiketen bidez) eta elkarbanatzeko (rss jarioen bidez) balio du: del.icio.us-en klon bat alegia, baina software libre eta doakoarekin eta nork berean instalatzeko moduan. Euskarazko tresna honen atzean nor dagoen ez dute azaltzen Bildu.net-eko informazio orrietan.
Erref.:
Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna bat (www.bildu.net)
Erantzunak
#1. Re: Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna bat
fkinta5 ¦ 2006-11-06 ¦ 22:52
> Zorionak tresna honen bi sortzaileei.Blogines eta delicious bezalako tresna onen ondoan orain euskaldunoknbildu.net izango dugu.
#2. Re: Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna bat
Sustatu ¦ 2006-11-07 ¦ 08:30
Arkaitz Zubiaga Zabaldu.com-en sortzailea eta Gorka Julio Teketen Bloginfluence tresnaren asmatzailea daude Bildu.net-en atzean, Mutilmedia blogean argitaratu dutenez.
Erantzun (klik zabaltzeko)
|