|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna bat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-11-06 ¦ 10:02 ¦ internetScuttle software librea euskaratuz, Bildu.net sortu du baten batek. Sarean aurkitutakoak gorde, antolatu (etiketen bidez) eta elkarbanatzeko (rss jarioen bidez) balio du: del.icio.us-en klon bat alegia, baina software libre eta doakoarekin eta nork berean instalatzeko moduan. Euskarazko tresna honen atzean nor dagoen ez dute azaltzen Bildu.net-eko informazio orrietan. Erref.: Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna bat (www.bildu.net) Erantzunak#1. Re: Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna batfkinta5 ¦ 2006-11-06 ¦ 22:52> Zorionak tresna honen bi sortzaileei.Blogines eta delicious bezalako tresna onen ondoan orain euskaldunoknbildu.net izango dugu. #2. Re: Bildu.net: lastermarkak etiketatzeko tresna batSustatu ¦ 2006-11-07 ¦ 08:30Arkaitz Zubiaga Zabaldu.com-en sortzailea eta Gorka Julio Teketen Bloginfluence tresnaren asmatzailea daude Bildu.net-en atzean, Mutilmedia blogean argitaratu dutenez. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|