Itzuli orri nagusira Bidali hau

SA-ko musikariak ostegunean epaituko dituzte Entzutegi nazionalean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-10-30 ¦ 18:07 ¦ musika

Soziedad Alkoholika musika taldeko sei kideak datorren ostegunean (azaroak 2) epaituko ditu Entzutegi Nazionaleko Zigor-arloko Lehen Sekzioak. Fiskalak musika talde gasteiztarra osatzen duten sei kideen aurka urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du, euren abesti batzuetan ustez terrorismoa goraipatzeagatik. Soziedad Alkoholika taldearen aurkako prozesua Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) kereila jarri ostean abiatu zen.

Erref.: SA-ko musikariak ostegunean epaituko dituzte Entzutegi nazionalean (www.argia.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: SA-ko musikariak ostegunean epaituko dituzte Entzutegi nazionalean

txori ¦ 2006-11-02 ¦ 12:11

ez nago adoz naskagarri hoiekin, zergatik ez dute david bisbal sartzen kursia izateagatik,
¡¡¡¡¡S.A ASKATU!!!!! KANPEZU, JUAN ETA BESTEEKIN . GAUDE

#2. Re: SA-ko musikariak ostegunean epaituko dituzte Entzutegi nazionalean

irune ¦ 2006-11-02 ¦ 12:12

ez nago batere ados.
beste talde espainol askok abesti txarragoak agin dituz eta ez dituz zententziatu batere,eta euskaldunak garelako guri bai?mundu ipokrita batean bizi gara!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook