|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Lotina Realeko entrenatzaile: haren hizkuntzaz pertzepzio bitxiak DVn© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-10-27 ¦ 13:34 ¦ kirolaMiguel Angel Lotina bizkaitarra, Realeko entrenatzaile berria, Bakero nafarraren ordez. Horren harira, zerrenda batean irakurria, batek Diario Vasco irakurtzen perla hau irakurri duela: "Aprendió euskera vizcaíno, que ya apenas se habla." Eta Lotinak berak euskara mintzatua eta idatzia nola ikusten dituen ere bai. Erref.: Lotina Realeko entrenatzaile: haren hizkuntzaz pertzepzio bitxiak DVn (thread.gmane.org) Erantzunak#1. Pertzepzio are bitxiagoakJozulin ¦ 2006-10-27 ¦ 16:07Honako hau topatu dut aldizkari zaharren artean: El dominical (el periodico.com) Javier Olivares Entrevista a Francisco Rubia, Catedrático de Medicina de la Complutense Javier Olivare: ¿Puede decirse que todo es educable, incluso en un coco privilegiado? Francisco Rubia: No. Hay un componente genético muy importante.Pero los genes se expresan o no en función del medio ambiente. No sólo es un estímulo para hacer algo, sino también para los genes. Un **niño sin entorno hablante no llega a hablar. Un ejemplo: los niños lobos** que se han encontrado, tras el periodo crítico en que se desarrolla el lenguaje, nunca llegan a hablar bien. Es el caso de la norteamericana Hellen, que estuvo **13 años aislada y no llegó a hablar nunca bien**. Por eso, tan importante es la genética como el medio ambiente. J O: Miguel Angel Lotina, hoy entrenador del Espanyol, vivió en un **caserío del País Vasco** hasta los siete años. Apenas hablaba castellano al salir. F R: Ese período crítico del que hablo es superior a los siete años. Se dice que si a los 10 ó 12 no se ha aprendido el lenguaje, después de esa edad se aprende con acento." To eta no. #2. Re: Pertzepzio are bitxiagoakArkaitz ¦ 2006-10-29 ¦ 08:47Hizkuntza bat ongi ikasteko lehen 12 urteak funtsezkoak direnaren baieztapen hori Noam Chomsky hizkuntzalariarena da, oker ez banago. Berak dioenez adin horretara iritsi baino lehen ikasten direnak kontsideratu daitezke ama hizkuntza, eta ondorengoak ez. Informazio gehiago Wikipedian: Ama hizkuntza #3. Re: Pertzepzio are bitxiagoakLuistxo ¦ 2006-10-31 ¦ 11:10Bizkaieraren heriotzaren beste pertzepzio bitxi bat Ordago Digital hedabide baskito digital berrian. Hau da "konfidentzial" basko berria. Lehenago Izaronews zegoen. Eta Espainian mordoxka bat ere badira jenero honetakoak. Konfidentzial hauen ildo aski ezagunera dedikatuko dela ematen du: kaka hutsa argitaratzera. Sobera dagoen eredu informatibo bat. #4. Re: Lotina Realeko entrenatzaile: haren hizkuntzaz pertzepzio bitxiak DVnpiltzo ¦ 2006-10-31 ¦ 11:05Bildurre dakot egixe dala "gaur egun euskera bizkaitarra ixe ez dala berbaitten". Bizkaitar gaztiek erderaz eitten dabelako. Bardin Barakaldon, Bermion, Ondarrun, Otxandixon eta nonon. #5. Re: Lotina Realeko entrenatzaile: haren hizkuntzaz pertzepzio bitxiak DVnSustatu ¦ 2006-10-31 ¦ 11:13Lotinaren perfil bitxi horri buruzko artikulu parea euskal blogari donostiar batek: euskaraz eta baita gazteleraz ere. #6. Pertzepzioa da: euskaraz egitea = ezer ez egitea (niño loboa)Jabi ¦ 2006-11-01 ¦ 22:49Nik dakusadan larriena da lehenengoak hitz egiten duela mintzairarik izan ez duten umeei buruz eta gero -besteak Lotinaren adibidea eman ostean- "adituak" erantzunean haur euskaldun elebakarra izatea mintzairarik gabeko umeen kasuaren parean jartzen duela. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|