|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekinLuistxo Fernandez - Eibar.org ¦ 2006-10-27 ¦ 09:03 ¦ OsasunaEuskaraz saiatu naiz lehenbizi, gaztelaniaz gero, baina ezin. Atzo propaganda handiarekin iragarritako Osakidetzako txanda eskatzeko zerbitzua ez dabil Firefox-ekin. Internet Explorerrekin bai. Hedabideetan iragarpen garrantzitsu gisa aurkeztu zuen hau atzo Eusko Jaurlaritzak, eta hala ageri da gaur prentsan. Iragarpen hauekin normalean gertatzen den bezala, ez dirudi kazetariek aprobarik egiterik erabaki dutenik, ez behintzat Firefox-ekin. Denek zerbitzua martxan dagoela idatzi dute. Nola erabiliOsanet.net zerbitzua iragarri dute medioetan txanda eskatzeko helbide gisa, baina orri horretan aurkitzen ere ez dago erraza: ezkerreko zutabeko irudi bat klikatu behar da. Ondoren, Osakidetzako zure txartelarekin eska dezakezu txanda... puntu jakin batean Firefox-ekin talka egiten duzun arte. Irudia Flickr-en jarri dut. Urrats horretara iritsirakoan, hor ezin da, ez libre dagoen aurreneko ordua aukeratu, ez baitu onartu botoiari sakatuta ezer egiten, ezta data jakin bat aukeratu, egutegiaren ikonoari klikatzea alferrekoa baita. Gaztelaniaz ere saiatu naiz, baina ezin. Internet Explorerrekin egin dut... eta dena ondo! Txanda ere hartu dut nire familiako mediku jatorrarekin, Maite Muñoarekin. Orain kantzelatzen asmatu behar... Erantzunak#1. Administrazioa Microsoften eskuGari ¦ 2006-10-27 ¦ 09:37Honen harian, badirudi Espainiarekin guztiz homologatuta gaudela gai honetan ere: #2. IZENPEko sinadura digitala ere IE bakarrikAnder ¦ 2006-10-27 ¦ 10:36Lanagatik oso sarri, eta urtean behin errenta aitorpena egiteko IZENPEko sinadura digitala erabiltzen dut. Erabilera nagusia ogasunarekin harremanak, eta lanean IZFEko zerbitzuetara konektatzeko. (IZFE = Gipuzkoako administrazioko informatika zerbitzua) Sinadura digitala activeX batekin dabil eta ez du Firefox onartzen. Hurrengo orri batean indentifikatzen... esan eta bertan geratzen da ezer egin gabe. Zergatik Firefox erabiltzaileok ezin dugu ziurtagiri digitala erabili????? enfin... #3. Re: IZENPEko sinadura digitala ere IE bakarrikaitor ¦ 2006-10-27 ¦ 12:54IZENPEko sinadura erabil dezakezu baina applet bat erabiltzen. Badaukazu CDan programa bat, "install safeSign in Netscape", hori egiteko. Egia esateko, batzuetan ez da ondo ibiltzen, baina posiblea da. #4. Re: IZENPEko sinadura digitala ere IE bakarrikjosu ¦ 2008-01-10 ¦ 15:56> Euskaraz saiatu naiz lehenbizi, gaztelaniaz gero, baina ezin. Atzo propaganda handiarekin iragarritako Osakidetzako txanda eskatzeko zerbitzua ez dabil Firefox-ekin. Internet Explorerrekin bai. #5. Re: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekinpi ¦ 2006-10-27 ¦ 10:43
#6. Re: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekinJosu ¦ 2006-10-27 ¦ 23:35Hau 2006. urtean gertatzea benetan salagarria da, dena den aurkitu dut gure kexua nola helarazi ahalbidetzen duen aukera. Osaneteko goiko menuan Kontaktua jartzen du eta bertan klikatuta iradokizunen gutunontzian sartzeko aukera bat dago. #7. Re: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekinErramun Gerrikagoitia ¦ 2006-10-29 ¦ 11:02Nik aspalditxoan erabiltzen dut Firefox eta gustura gainera. Baina tik direla bi egun' ezin dut sartu nire blogean (referentziak.blogspot.com) eta ezta an nire emaila gmail (ergerrika@gamil.com), nahiz bai sartu ahal naiz beste ohiko lekuetan. Rarua da sartu ahal izatea leku batzuetan eta ez beste batzuetan; halan' nago gabe neure bloga eta gabe posta elektronikoa. #8. Re: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin3ARRANO ¦ 2006-10-29 ¦ 13:45> Nik aspalditxoan erabiltzen dut Firefox eta gustura gainera. Baina tik direla bi egun' ezin dut sartu nire blogean (referentziak.blogspot.com) eta ezta an nire emaila gmail (ergerrika@gamil.com), nahiz bai sartu ahal naiz beste ohiko lekuetan. Rarua da sartu ahal izatea leku batzuetan eta ez beste batzuetan; halan' nago gabe neure bloga eta gabe posta elektronikoa. #9. Re: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekinErramun Gerrikagoitia ¦ 2006-10-29 ¦ 21:20> Ezin duzu pixkatxo bat zehaztu? Zer da egiten duzuna eta zer agertzen zaizu? #10. Re: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin3ARRANO ¦ 2006-10-30 ¦ 20:10> Izkiratzen dut esaterako goiko lerroan non izkiriatzen dira helbideak: #11. Konpondu dut. Eskerrak 3arranoErramun Gerrikagoitia ¦ 2006-10-30 ¦ 23:11> Saiatu Firefox desinstalatu eta gero berriz instalatzen (aurrena esportatu zure lastermarkak). #12. Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil SafarirekinSustatu ¦ 2006-10-30 ¦ 09:27Miguel Garcia webgile donostiarrak konprobatu du Mac OS sistema eragileko Safari nabigatzailearekin ere ez dabilela. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|