|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 30+10 Mintegia: euskaraz garatutako praktika onak industrianSustatu - IMH ¦ 2006-10-10 ¦ 08:59 ¦ irakaskuntza30+10 mintegia Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak aurkeztuko duen mintegia da. Industrian Euskararen presentzia areagotzen laguntzeko. Urriaren 26an Elgoibarko IMHan izango da. Mintegia Makina Herramienta sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu dezaten antolatu da. Printzipioz, lan-mundua euskalduntzeko pertsona/erakunde interesatuei, sektoreko enpresak eta harekin harremana dutenak eta Lanbide Heziketako Ikastetxeei zuzenduta dago. Informazio gehiago, 30+10 mintegiko egitarau osoa (adi .pdf-a) eta izena emateko formularioa . Erantzunak#1. Mintegiaren aurkezpenaedurne bilbao, imh ¦ 2006-10-10 ¦ 09:59Jardunaldiaren helburua da sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu dezaten. Mintegiaren kolaboratzaileak ditugu: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetza (HPS), AFM Makina Erreminta Ekoizleen Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE AEK hizkuntza aholkularitza Mintegia, urriaren 26ko goiz-partean garatuko da eta lau atal izango ditu, ondorengo egitarauaren arabera:
Egitarauari buruzko xehetasun eta argibideak... IMHk mintegia antolatu du 2004an hizkuntza politika lantzean definitu zuen misioarekin bat, hain zuzen, adostu zituen ildo estrategikoen haritik: enpresetara iritsi arte hizkuntza katea gorde dadila bermatu, eta euskara teknikoaren erabilera sustatu, formazioan eta zerbitzuetan barneratuz. Misioa lortzeko IMH kolaborazio sareak lantzen ari da; adibide dugu pasa den uztailean HPSrekin(2) sinatutako protokoloa. Honetaz gain, eta lan-munduarekin lotuta, IMH, AFMrekin uztartuta dago, eta formazio gaietan zerbitzu integrala eskaintzen dio alderdi teknikoan, AFMk, bere kide eta produktuen erabiltzaileei, erantzun globala eman ahal izateko. (1) LanHitz LanHitz, lana eta hitza, euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzeko ekimena da. Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia suspertzeko Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako programa da, foru-aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan Sailekin bat eginik. Azken urteotan, hiritarrek zein botere publikoek euskal gizartea gero eta elebidunagoa izateko ahaleginak egiten dihardute. Bide honetan, Eusko Jaurlaritzak lan munduan euskararen erabilera sustatzeari ekin zion 90eko hamarkadan. Orduan enpresa handiei eta aldeko baldintzak zituztenei zuzendutako programa pilotua zena, gaur gainontzeko enpresetara zabal daitekeen egitasmo finkoa da. Politika aktiboak eta enpresarien, langileen eta sindikatuen parte-hartzearekin, euskararen erabilera bermatuz, euskara errealitate bihurtu dezakegu lan munduan eta honekin euskal gizarte integratua eta batuagoa lortu. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta IMHk (Makina Erreminta Institutuak) lankidetza-protokoloa sinatu zuten alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko. Protokoloaren helburu nagusia bi erakunde hauen ekintzen arteko osagarritasuna lantzea da, alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeari begira. Ekimen hau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera lan munduan areagotzeko LanHitz egitasmoaren barruan kokatzen da, batetik, eta bestetik, Makina-Erremintaren Institutuak, 2003an, Goazen egitasmoa jarri zuen abian Ahize-AEKrekin elkarlanean, bai erakundean baita makina-erremintaren sektorean ere euskararen erabilerari bultzada emateko. Beraz, sinatutako protokoloaren xede nagusia da HPSk abian jarritako LanHitz programa eta IMHk martxan duen Goazen ekimena elkarren osagarri gertatzea. Lankidetza-protokolo honek berebiziko garrantzia du, lortu dezakeen eragin biderkatzaileagatik. Izan ere, gaur egun euskara-planak abian dituzten enpresen artean, makina-erremintan dihardutenek osatzen dute multzo handienetako bat. Hortik, lankidetza protokoloaren garrantzia. Lan-ardatzak Akordioan jaso bezala, hainbat lan garatuko dira elkarlanean, labur-labur:
#2. Re: 30+10 Mintegia: euskaraz garatutako praktika onak industrianKarmele ¦ 2006-10-11 ¦ 15:58> 30+10 mintegia Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak aurkeztuko duen mintegia da. Industrian Euskararen presentzia areagotzen laguntzeko. Urriaren 26an "Elgoibarko IMHan":http://www.imh.es/Albisteak/1159900424 izango da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|